2018ko abenduaren 19ko herriko kontseiluaren bilkuraren bilduma

 2018.12.19. herriko kontseiluaren bilkuraren bilduma (leiho berria)

KE.IG – 730.2018

Bi mila eta hamazortzigarren urtean, abenduaren hemeretzian, asteazkenarekin, 18:30ean, Herri Kontseilua bildu da, Kotte ECENARRO jaun auzapezaren lehendakaritzapean.

BERTARATUAK: ECENARRO j. (auzapeza) – KEHRIG COTTENÇON and., TRANCHE j., BUTORI and., ELIZALDE j., CAZALIS and., POLA LAKE and., ARRUABARRENA j. (auzapezordeak) – LEGARDINIER and., CAMACHO SATHICQ and., DAUBAS j., ANSAULT LECUONA and., DURANDEAU j. (168.2018 zk. deliberamendutik goiti), (GIANSANTI j., HARAMBOURE and., DIAS j., MOUNIOS ADURRIAGA and., BOURROUILH PAREGE j., CAUBET LECUONA and., FRUCHART j., VARELA and., CAMBLONG j., CEZA and., TENA j., IRASSART ESTOMBA and., BERRA j., DUHART ETCHENAUSIA and. (176.2018 zk. deliberamendutik goiti), POUYFAUCON j., ZUBIETA and., BALANZATEGI j., DESTRUHAUT j.

BARKATUAK: IRAZUSTA j., ahalordea MOUNIOS ADURRIAGA andreari emanik, VESGA-SORONDO and., ahalordea ANSAULT LECUONA andreari emanik, DUHART ETCHENAUSIA andrea, ahalordea ZUBIETA andreari emanik (175.2018 zk. deliberamendua arte).

BILKURA IDAZKARIA: Christelle CAZALIS and.

Bilkuraren quoruma bete dela baieztatu ondoren, auzapez jaunak hasiera eman dio bilkurari.

I – 2018KO AZAROAREN 29KO HERRIKO KONTSEILUAREN AKTA ONARTZEA

Auzapez jaunak 2018ko azaroaren 29ko bilkuraren bilduma CAZALIS andreari, bilkura idazkari den bezainbatean, irakur dezan galde egin dio.

Dokumentua bozetara jarri da, biltzarrak onar dezan.

AHO BATEZ ONETSIA –

II – DELIBERAMENDUAK

Gero, gai-zerrendari ekin diote:

TXOSTENGILEA: Kotte ECENARRO, auzapeza

167.2018 – AUZAPEZAK HERRI KONTSEILUAK EMAN ORDEZKARITZAZ HARTU ERABAKIAK

Herri Kontseiluari jakinarazi zaizkio auzapezak Lurralde Kolektibitateen Kode Nagusiaren L 2122-23 artikuluaren aginduak betez hartu dituen erabakiak.

Herri Kontseilua jakinaren gainean da. Ez da bozkatzen.

DURANDEAU jauna aretora sartu da.

169.2018 – ARRANTZA PORTUAREN AURREKONTU ERANTSIAREN ETA ATSEDEN PORTUAREN AURREKONTU ERANTSIAREN ZOR KITATZEEN HARRAPATZEA – FUNTZIONAMENDU ATALEKO INBESTIMENDU SOBERAKINA HARTZEA

Herri Kontseiluak inbestimendu soberakinaren zati baten hartzearen idazkiak onartu ditu, honela:

► Arrantza portua

Zorra: 1068. kont. ”Erreserbak–Funtzionamendu soberakin kapitalizatuak” 406.489,86 €

Kreditua: 778. kont. ”Ezohiko beste produktuak” 406.489,86 €

► Atseden portua

  • Zorra: 1068. kont. ”Erreserbak–Funtzionamendu soberakin kapitalizatuak” 3.321.449,81 €
  • Kreditua: 778. kont. ”Ezohiko beste produktuak” 3.321.449,81 €

AHO BATEZ ONETSIA –

168.2018 – ATSEDEN PORTUAREN AURREKONTUA – 3. ALDAKETA ERABAKIA

Hainbat aldaketa egin zaio atseden portuaren aurrekontu erantsiari, 3. aldaketa erabakiaren bidez.

AHO BATEZ ONETSIA –

170.2018 – KOBRATU EZINTZAT HARTZEA – AURREKONTU NAGUSIA

Kobratu ezintzat hartu behar ditugu honako kopuru hauek:

  • 3321.37 € eskola jantokien eta eskolaldi inguruko eta eskolaz kanpoko harreren hartzekoetatik.
  • 355.55 € merkatuetako abonamenduen hartzekoetatik
  • 1 174.11 € jabari publikoa okupatzeagatik eta bide eskubideengatik sortu hartzekoetatik
  • 593.29 € sobera hartuaren ordainketetatik

AHO BATEZ ONETSIA –

171.2018 – KOBRATU EZINTZAT HARTZEA – ARRANTZA PORTUAREN AURREKONTU ERANTSIA

Kobratu ezintzat hartu behar dugu honako kopuru hau: 18 515.26 € ordaindu gabeko alokairu eta kargen kontura.

AHO BATEZ ONETSIA –

TXOSTENGILEA: Martine ANSAULT LECUONA and.

172.2018 – LANPOSTU BAT LUZATZEA “PARCOURS EMPLOI COMPETENCES” BALIABIDEAREN BARNEAN

Parcours Emploi Compétences baliabidearen barnean, Herri kontseiluak lanpostu bat sortzea erabaki du 2018ko abenduaren 29an hasi eta urtebeterako.

AHO BATEZ ONETSIA –

TXOSTENGILEA: Jean Michel ARRUABARRENA j.

173.2018 – DIRU LAGUNTZA GAINEKO AITZINETIKO ZATI ORDAINKETA – STADE HENDAYAIS RUGBIA

Stade Hendayais Rugby klubak eskugain eskasia duelarik eta eskatu du 2019ko dagokion diru laguntzaren gaineko 30 000 euroko aitzinetiko zati ordainketa bat eta biltzarrak ematea erabaki du.

AHO BATEZ ONETSIA –

TXOSTENGILEA: Martine ANSAULT LECUONA and.

174.2018 – ESKUALDE KONTSEILUA – DIRUZKO LAGUNTZA – MUGAZGAINDIKO PROIEKTUA: “ADIN GORA LANBIDEAK XEDE-GRAND AGE CAP METIERS”

Akitania Berriko Eskualde Kontseiluak Adin Gora Lanbideak Xede-Grand Age Cap Métiers dokumentala sostengatzen du 2 500 eurotan; Departamenduak eman diru laguntzaren kopuru berdina da hori.

Auzapez jaunari baimena eman zaio diru laguntza emateko hitzarmena sina dezan.

AHO BATEZ ONETSIA –

TXOSTENGILEA: Jean Noel DAUBAS j.

175.2018 – BESTA ETA ANIMAZIOETARAKO AURREKONTU ERANTSIA – TARIFAK

2019ko urtarrilaren lehenetik goiti izanen diren besta eta animazioetarako tarifak erabaki dira.

AHO BATEZ ONETSIA –

DUHART ETCHENAUSIA andrea aretora sartu da.

TXOSTENGILEA: Frédéric TRANCHE j.

176.2018 – SALTEGIAK IGANDEETAN ZABALTZEA 2019an

Honako egun hauetan zabal daitezke saltegiak:

  • 2019ko urtarrilaren 13 eta 20an
  • 2019ko abenduaren 15 eta 22an

GEHIENGOZ ONETSIA –

8 BOZ AURKA: ELIZALDE j., LEGARDINIER and., VARELA and., CAMBLONGj., GIANSANTI j., CAZALIS and., CAUBET LECUONA and., BUTORI and.

TXOSTENGILEA: Chantal KEHRIG COTTENÇON and.

177.2018 – HENDAIAKO ARRANTZA PORTUA – ZABALTZAREN ETA KAIEN USTIATZE AZPITRATATUA

Auzapez jaunari baimena eman zaio Laranjondoen karrikaren ekialdeko kaien eta zabaltzaren ustiatze eta kudeatzeko azpitratatua sina dezan Donibane Lohizune-Ziburuko portuko arrain saltokia kudeatzeko elkartearekin, 2019ko urtarrilaren lehenean hasi eta 3 urterako.

AHO BATEZ ONETSIA –

178.2018 – PROTOKOLOA MPI SOZIETATEAREKIN

HENDAIAko Herriko Etxeak eskaera publikoa eginik zuen itsasontzi altxagailu bat erosteko, 2017ko martxoaren 3an hartuko zuena.

MPI sozietateari ezinezko gertatu zaio hala egitea, ekoizlearekin ukan dituen arazoengatik.

Orain lekuan dagoen altxagailuari buruzko barneko eta bi aldeko azterketa bat egin zen 2017ko abenduaren 18an, zerbitzuan mantendua izateko; MPI sozietateak erabat bere gain hartu ditu altxagailu hori egokitzeko lanak, berria ekarri arteko denbora luzatze ezohikoa kontuan hartuz. Lan horiek otsailaren 12tik martxoaren 3 bitartean egin dira, kostua 38 827.38 € ZG izan da eta behar bezala egin dira.

MPI sozietateak lortu du ekoizle ingelesak 2018ko abenduaren 6an ematea berria.

Egun arteko zigorren diru kopurua 63 500.00 € ZG da. Egikaritze epea aurreikusi gabea eta aurreikusi ezina izanik, bi aldeek beren azken akordioa MPI sozietatearekin bururatzen ari den protokolo batean adieraztea erabaki dute.

Auzapez jaunari protokoloa sinatzeko baimena eman zaio.

AHO BATEZ ONETSIA –

179.2018 – HERRIAK AM 563 LURSAILA ESKURATZEA – DE GAULLE JENERALAREN ETORBIDEA 1

Herri kontseiluak onartu du AM 563 lursaila, 251 m² zabal den eta De Gaulle jeneralaren etorbidearen 1ean kokatua den lursaila erostea, 95 000 eurotan, eta auzapez jaunari baimena eman zaio horretarako dokumentu publikoa sina dezan.

AHO BATEZ ONETSIA –

180.2018 – PARTZUERGO PROTOKOLOA ELGARREKIN HENDAIAKO GELTOKIKO ALDAGUNE MULTIMODALA

Hendaiako geltokiko aldagune multimodalaren proiektuak –ELGARREKIN deitua- aukera bikaina eskaintzen du multimodalitatea garatzeko Atlantiko aldeko korridorearen europar erdiko ardatzaren erdi-erdian.

Proiektuaren gaineko eragiketa azterketak egiten ari da hiria eta Topoaren geltokia zabaltzeko lanak egiten ari da Eusko Jaurlaritzaren Euskotren enpresa.

ELGARREKIN proiektuak lau gidaritza ditu biltzen:

  • SNCF Réseau, geltokia helgarri egiteko, 2023 eta 2025 urteen artean bururatzeko asmoz,
  • SNCF Gares&Connexions, bidaiarien eraikinari balioa emateaz eta topoaren geltokiarekin lotura berria aztertzeaz arduratzen da 2021. urteari begira,
  • Euskotren, TOPOaren geltoki berria modernizatu eta zabaltzeaz arduratua, hemendik 2020 artean,
  • SMPBA sindikatua, geltoki inguruko hiri lekuen antolamenduak balioan emateko eta Euroveloroute delako bizikleta bidea RD912 birkalifikatutik lotzeaz arduratua.

Eragiketa horien guztien arteko koordinazioa egiteko eta eskuhartze eremuak eta egitarauak partekatzeko, partzuergo protokolo batek zehazten du zer behar duen bakoitzak egin, bai eta eragiketa horien epeak eta gutxi gorabeherako kalkuluak. Hendaiako Herriko Etxea eta Departamendua ere egiteko horietara loturik dira, bakoitzak hiri lekuen eta bideen kudeaketaren gainean dituen eskumenen arabera. Hitzarmen jakin batzuek finkatzen dituzte eragiketa bakoitzaren diruztatze eta egite bideak.

Protokolo proiektuak ELGARREKIN europar hautagaitza laguntzen du SMPBA sindikatuak Bruselako europar instantzietan aurkeztu duen europar elkar lotze mekanismoaren barnean.

Auzapez jaunari baimena eman zaio protokoloa sina dezan gainerako partaideekin: Estatuarekin, Eskualdearekin, Departamenduarekin, Eusko jaurlaritzarekin, Euskal Hirigune Elkargoarekin, SMPBA sindikatuarekin, Hendaiako Herriko Etxearekin, SNCF Réseau-rekin, SNCF Gares&Connexions-ekin.

AHO BATEZ ONETSIA –

Gai zerrenda bururatua zenez, auzapez jaunak biltzarrari eskerrak eman eta hautetsiak eta publikoa gonbidatu ditu Santomasa ospatzera, zintzur bustitze batez. Eguberriko besta onak opa dizkio orori.

Bilkura amaitutzat eman du 19:30ean.

HENDAIAN, 2018ko abenduaren 20an

Auzapeza, Euskal Hirigune Elkargoaren lehen lehendakariordea Pirinio Atlantikoetako Departamendu kontseilari,

Kotte ECENARRO

ATARIAN AFIXATUA: 2018-12-20

Auzapeza, Euskal Hirigune Elkargoaren lehen lehendakariordea Pirinio Atlantikoetako Departamendu kontseilari

Kotte ECENARRO