2018ko azaroaren 29ko herriko kontseiluaren bilkuraren bilduma

2018ko azaroaren 29ko herriko kontseiluaren bilkuraren bilduma 

KE.IG – 690.2018

Bi mila eta hamazortzigarren urtean, azaroaren hogeita bederatzian, ostegunarekin, 18:30ean, Herri Kontseilua bildu da, Kotte ECENARRO jaun auzapezaren lehendakaritzapean.

BERTARATUAK: ECENARRO j. (auzapeza) – KEHRIG COTTENÇON and., TRANCHE j., BUTORI and., IRAZUSTA j., ELIZALDE j. (161.2018 zk. deliberamendua arte), CAZALIS and., POLA LAKE and., ARRUABARRENA j. (auzapezordeak) – LEGARDINIER and., CAMACHO SATHICQ and., DAUBAS j., ANSAULT LECUONA and., DURANDEAU j., GIANSANTI j., HARAMBOURE and., DIAS j., MOUNIOS ADURRIAGA and., BOURROUILH PAREGE j., CAUBET LECUONA and., FRUCHART j., VARELA and., CAMBLONG j., IRASSART ESTOMBA and. (162.2018 zk. deliberamendutik goiti), BERRA j., DUHART ETCHENAUSIA and., POUYFAUCON j., ZUBIETA and., BALANZATEGI j., DESTRUHAUT j.

BARKATUAK: VESGA-SORONDO and., ahalordea CAZALIS andreari emanik, CEZA and., ahalordea CAMACHO SATHICQ andreari emanik, TENA j., ahalordea KEHRIG COTTENÇON andreari emanik, ELIZALDE j. ahalordea LEGARDINIER andreari emanik (162.2018 zk. deliberamendutik goiti), IRASSART ESTOMBA and. (161.2018 zk. deliberamendua arte) ahalordea ZUBIETA andreari emanik.

BILKURA IDAZKARIA: Christelle CAZALIS and.

Bilkuraren quoruma bete dela baieztatu ondoren, auzapez jaunak hasiera eman dio bilkurari.

I – 2018KO URRIAREN 29KO HERRIKO KONTSEILUAREN AKTA ONARTZEA

Auzapez jaunak 2018ko urriaren 29ko bilkuraren bilduma CAZALIS andreari, bilkura idazkari den bezainbatean, irakur dezan galde egin dio. Dokumentua bozetara jarri da, biltzarrak onar dezan.

AHO BATEZ ONETSIA –

Gai zerrendari ekin baino lehen, auzapez jaunak dio mahai gainean duten txostena 162.2018 deliberamenduari buruzkoa dela, aldatua izan baita azkenaitzineko paragrafoa erantziz.

Gero, auzapez jaunak MOUNIOS ADURRIAGA andreari eman dio hitza.

MOUNIOS ADURRIAGA andreak: EUSKARALDIA kanpaina, 11 egun euskaraz, abenduaren 3a arte eginen da. Hendaiako Herriko Etxea aitzindari izan da beti euskarari sostengua ematen eta aspalditik ari da erakusten hizkuntza politika ausarta egiteko duen asmoa. Oraingo honetan ere, Hendaiako Herriko Etxeak EUSKARALDIA sostengatzen du.

Zein helburu ditu kanpaina horrek? Mintzatzean ditugun ohiturak aldatzea eta euskararen erabilera bultzatzea, zeren, gero eta jende gehiagok dakiela jakinik ere, erabili gutxiegi erabiltzen baita.

Hartara, EUSKARALDIA kanpainan parte hartzera gonbidatzen zaituztet, hala “ahobizi” gisa nola “belarriprest” gisa, 11 egun horietan, eta gero ere jarraitzera. Milesker.

II – DELIBERAMENDUAK

Gero, gai-zerrendari ekin diote:

TXOSTENGILEA: Kotte ECENARRO, auzapeza

136.2018 – AUZAPEZAK HERRI KONTSEILUAK EMAN ORDEZKARITZAZ HARTU ERABAKIAK

Herri Kontseiluari jakinarazi zaizkio auzapezak Lurralde Kolektibitateen Kode Nagusiaren L 2122-23 artikuluaren aginduak betez hartu dituen erabakiak.

Herri Kontseilua jakinaren gainean da. Ez da bozkatzen.

137.2018 – EUSKAL HIRIGUNE ELKARGOA 2017ko JARDUERA TXOSTENA

Herri Kontseilua Euskal Hirigune Elkargoaren 2017ko jarduera txostenaren jakinaren gainean da.

Herri Kontseilua jakinaren gainean da. Ez da bozkatzen.

138.2018 – EUSKAL HIRIGUNE ELKARGOA – ESKUALDATU KARGEN BALIOZTATZEKO TOKIKO BATZORDEAREN 1. TXOSTENA ONARTZEA

Euskal Hirigune Elkargoaren Eskualdatu Kargen Balioztatzeko Tokiko Batzordeak 2018ko urriaren 16an egin txostena onar dadin proposatu da.

AHO BATEZ ONETSIA –

139.2018 – ATSEDEN PORTUA – 2919rako TARIFAK ETA ERABILTZE ESKUBIDEAK

Biltzarrari proposatu zaio %1ean goiti ditzan uretan diren ontzien urteko abonamenduen tarifak. Gainerako tarifak ez dira aldatzen.

Tarifa berri horiek 2019ko urtarrilaren lehenean hasiko dira indarrean, Departamendu Kontseiluak besterik erran ezean.

AHO BATEZ ONETSIA –

140.2018 – AURREKONTU NAGUSIA – 2. ALDAKETA ERABAKIA

Aurrekontu nagusiari egin aldaketa zenbait 2. aldaketa erabakian bildurik dira.

AHO BATEZ ONETSIA –

141.2018 – 2018ko URTEALDIA – 2. ALDAKETA ERABAKIA – ARRANTZA PORTUAREN AURREKONTU ERANTSIA

Arrantza portuaren aurrekontu erantsiari egin aldaketa zenbait 2. aldaketa erabakian bildurik dira.

AHO BATEZ ONETSIA –

142.2018 – HONDARRAITZEKO POSTA BULEGOAREN HETSIERAREN AURKAKO MOZIOA

Auzapez jaunak: 2011n, polizia etxea Hendaiatik Donibane Lohizunera joan ondoren, zerga bulegorako ere iragarri hetsituren ondoren, orain, Hendaiako posta bulego erantsiarena datorkigu –arte horretan, Urruñak Pausuko posta bulegoaren hetsitura ezagutu du- horren karietara, hona zein txosten proposatzen dizuedan:

2018ko urriaren 23ko gutun batez, LA POSTE Transformations ekimenaren buruak jakinarazi dio Herriari Elorri Xuri karrikan, Hondarraitz auzoan, dagoen posta bulegoa hetsiko dutela posta jardunak merkataritza enpresa pribatu baten esku utziko dituzten data berean.

Erabaki horrek ez du batere kontuan hartzen gure lurraldearen berezitasuna eta Hendaian zerbitzu publikoak pixkanaka desagertarazten parte hartzen du.

Halatan, bada, Herri kontseilua Hondarraitzeko posta bulegoaren hestearen aurka da eta honako hauek atxiki daitezen eskatzen du:

  • jarduera guztiak (posta uztea, eskabideak, diru zerbitzua, kutxazain automatikoa…),
  • erabiltzaile ororentzat baliagarri diren ordutegiak astean sei egunez,
  • diru aholkulariak izatea bulegoan.

Horregatik guztiagatik, Herri Kontseiluak auzapez jaunari mandatua ematen dio zerbitzu publiko hori atxikitzeko egin beharreko guztiak egin ditzan.

AHO BATEZ ONETSIA –

TXOSTENGILEA: Nicole BUTORI and.

143.2018 – ESKOLETAKO EGUERDIKO ATSEDENALDIA – ZERBITZUAREN TARIFAK – 2019 URTEA

Biltzarrak zergapeko kozientearen araberako tarifak ezartzen ditu 2019ko urtarrilaren lehenean indarrean has daitezen.

AHO BATEZ ONETSIA –

144.2018 – LUDOTEKA – 2018ko TARIFAK

Ludoteka ireki zenetik, hau da, 2018ko azaroaren lehenetik, abenduaren 31 arteko tarifak onartzea erabaki da.

AHO BATEZ ONETSIA –

145.2018 – ESKOLALDI INGURUKO HARRERAK ETA LUDOTEKA – 2019ko TARIFAK

Familia kozientearen arabera, eskolaldi inguruko harreretarako eta ludotekarako tarifa berriak izanen dira 2019ko urtarrilaren lehenetik goiti.

AHO BATEZ ONETSIA –

146.2018 – ATERPETZERIK GABEKO AISIALDI ZENTROAK – 2019ko TARIFAK

Aterpetze gabeko aisialdi harreretarako tarifa berriak izanen dira 2019ko urtarrilaren lehenetik goiti.

AHO BATEZ ONETSIA –

TXOSTENGILEA: Richard IRAZUSTA j.

IRAZUSTA jaunak: erran nahi nizueke MOUNIOS andreak aurkeztu digun kanpainan ene ahal apalean parte hartu nahi nukeela. Aurkeztuko dizkizuedan 5 deliberamenduak euskaratu ez baditut ere, galderarik euskaraz egin nahi baduzue, euskaraz emanen dizuet arrapostua.

147.2018 – HIGIENEAREN, SEGURTASUNAREN ETA LAN BALDINTZEN BATZORDEAN LANGILEEN ZENBAT ORDEZKARI IZANEN DIREN FINKATZEA ETA PAREKOTASUNA EZARTZEA

Herriko Etxearen eta GEUZaren langileentzat higiene eta segurtasun batzorde bakarra atxikitzea erabaki da, bai eta langileen ordezkari titularrak eta ordezkoak hiruna izan daitezela.

AHO BATEZ ONETSIA –

148.2018 – LANPOSTU IRAUNKORREN 2018ko 7. ZERRENDA

2019ko urtarrilaren lehenean hasiz, honako lanpostu hauek sortzea proposatu da:

Administrazio adarra:

  • Lanaldi osoko administrazio laguntzaile lanpostu 1

Adar teknikoa:

  • Lanaldi osoko teknikari laguntzaile lanpostu 1

AHO BATEZ ONETSIA –

149.2018 – LANPOSTU IRAUNKORREN 2018ko 8. ZERRENDA

Auzapezak Herri kontseiluari proposatu dio 2019ko martxoaren lehenetik goiti sor dezan lanaldi osoko komunikazio buru lanpostu iraunkor bat. Lanpostu hori B edo A kategoriako funtzionario batek bete lezake. Lanpostua funtzionario den inork beteko ez balu, aldi baterako kontratatu langile batek bete lezake.

AHO BATEZ ONETSIA –

150.2018 – BIZTANLEEN ERROLDA – ERROLDATZAILE LANPOSTUAK SORTZEA – 2019 URTEA

Biztanleen errolda egiteko 6 langile kontratatu behar dira, 2019ko urtarrilaren lehenean has eta otsailaren 28 arte ari daitezen.

AHO BATEZ ONETSIA –

151.2018 – OSASUNERAKO ETA LAN BALDINTZETARAKO HITZARMENERA LOTZEA 64 KUDEAKETA ZENTROAREKIN

Biltzarrak Kudeaketa Zentroak proposatu Osasuna Lanean hitzarmenera lotzea erabaki du, 2019ko urtarrilaren lehenean indarrean hasiz.

AHO BATEZ ONETSIA –

TXOSTENGILEA: Christelle CAZALIS and.

152.2018 – KULTURA SASOIA – 2019ko TARIFAK

Kultura ekitaldietarako 2019ko urtarrilaren lehenetik goiti indarrean izanen diren tarifak finkatu dituzte hautetsiek.

AHO BATEZ ONETSIA –

153.2018 – MENDI ZOLAN KULTURGUNEA – VARIETES ZINEGELA – ARETOAK ALOKATZEKO TARIFAK

Mendi Zolan kulturguneko eta Varietes antzokiko aretoak alokatzeko 2019ko urtarrilaren lehenetik goiti indarrean izanen diren tarifak finkatu dituzte hautetsiek, bai eta teknikaria eskaintzearen tarifa ere.

AHO BATEZ ONETSIA –

154.2018 – “LES VARIETES” ZINEGELA – TARIFAK

Zinemarako 2019ko urtarrilaren lehenetik goiti indarrean izanen diren tarifak finkatu dituzte hautetsiek.

AHO BATEZ ONETSIA –

155.2018 – GUITARALDE 2019 – TARIFAK

Guitaralde 2019 festibalean erabiliko diren tarifak onar ditzan proposatu zaio Herri Kontseiluari.

AHO BATEZ ONETSIA –

156.2018 – UDAL MEDIATEKA – 2019ko TARIFAK

Herri Kontseiluak mediatekako abonamenduetarako eta fotokopiak egiteko 2019ko urtarrilaren lehenetik goiti indarrean izanen diren tarifak finkatu ditu.

AHO BATEZ ONETSIA –

157.2018 – 2019ko KULTURA JARDUNETARAKO DIRU-LAGUNTZEN ESKARIAK

Hainbat diru-laguntza eskatuko zaie Eskualde Kontseiluari eta Departamendu Kontseiluari Kultura sasoia, Antzerkiaren Maiatza eta Guitaralde diruztatzeko.

AHO BATEZ ONETSIA –

TXOSTENGILEA: Isabelle POLA LAKE and.

158.2018 – HILERRIKO EMAKIDAK – 2019RAKO TARIFAK

Hilerriko emakidetan 2019ko urtarrilaren lehenetik goiti erabiliko diren tarifak finkatu dituzte.

AHO BATEZ ONETSIA –

TXOSTENGILEA: Michelle MOUNIOS ADURRIAGA and.

159.2018 – EUSKARA ZERBITZUAREN JARDUERAK ETA IKUSKIZUNAK

Euskara Zerbitzuak antolatuko dituen jarduera eta ikuskizunetarako 2019ko urtarrilaren lehenetik goiti indarrean izanen diren tarifak finkatzea erabaki dute hautetsiek.

AHO BATEZ ONETSIA –

TXOSTENGILEA: Frédéric TRANCHE j.

TRANCHE jaunak: gure kide Richard-ek baino modu are apalagoan, nik ere parte hartzen dut EUSKARALDIA ekitaldian belarri prest eta beti adi izanez. Milesker.

160.2018 – BIDEEN GAINEKO ESKUBIDEAK – 2019RAKO TARIFAK

Herri kontseiluak bideen gaineko eskubideetarako 2019ko urtarrilaren lehenetik goiti erabiliko diren tarifak finkatu ditu.

AHO BATEZ ONETSIA –

161.2018 – LEKUEN ETA APARKALEKUEN GAINEKO ESKUBIDEAK – TARIFAK 2019ko urtarrilaren lehenetik goiti

Jabari publikoan leku eta aparkalekuen gaineko eskubideetarako 2019ko urtarrilaren lehenetik goiti indarrean izanen diren tarifak finka ditzan proposatu zaio biltzarrari.

AHO BATEZ ONETSIA –

TXOSTENGILEA: Chantal KEHRIG COTTENÇON and.

162.2018 – EUSKAL LURREN TOKIKO ERAKUNDE PUBLIKOARI LEGARRALDE EROSTEKO MANUA

Herriko Kontseiluak manu bat ematen dio Euskal Lurren Tokiko Erakunde Publikoari, bere estatutuei jarriaki erosteko asmoa erakutsi dezan, Herriaren kontura, 19.5 hektareadun lursail hori 500 000 eurotan, eta 20 urtez horren ordainketari eutsi diezaion eta, hartara, ibilbide laburren, laborantza arrazoituaren eta, ahal balitz, biologikoaren aldeko eragiketa horretan parte har dezan.

GEHIENGOZ ONETSIA –

7 BOZ AURKA: IRASSART-ESTOMBA and., BERRA j., DUHART-ETCHENAUSIA and., POUYFAUCON j., ZUBIETA and., BALANZATEGUI j., DESTRUHAUT j.

163.2018 – HERRIARENTZAKO HIRI ALTZARIAK EMATEA

Herri kontseiluak emakida prozedura bat irekitzea erabaki du, hiriko altzarien hornitzea, kokatzea, ustiatzea, zaintzea eta mantentzea bermatzeko, eta auzapez jaunari baimena eman dio horren egiteko behar diren dokumentuak sina ditzan.

AHO BATEZ ONETSIA –

164.2018 – AUTOBUS ATERPE BAT ANTOLATZEA SNCF KONPAINIAREN JABEGOAN – POHOTENIA KARRIKA – HITZARMENA ONARTZEA

Herriak autobus geldileku bat antolatu nahi du Pohoteneia karrikan, SNCF Réseau konpainiarena den higiezin batetan, HEGOBUS sozietateak auzo hori zerbitza ahal dezan talde garraioekin.

20 m² hartzen dituen leku hartze hori onartua izan da, urririk, 10 urterako, 2018ko abuztuaren lehenetik goiti. 920 € ZG den ordainketa bakarra eginen zaio SNCF Réseau konpainiari dosierraren irekitze eta kudeatzeko gastuen kitatzeko. Auzapez jaunari hitzarmena sinatzeko baimena eman zaio.

AHO BATEZ ONETSIA –

165.2018 – ITSAS ETORBIDEKO RD912 BIDEAREN LUZEKO LANAK – OBRALARITZA HITZARMENA SINATZEA PIRINIO ATLANTIKOETAKO DEPARTAMENDU KONTSEILUAREKIN

Herria itsas Etorbideko antolaketa lanak egiten ari da, RD 912 bidearen luzeran, espaloiak, kankailak eta karrika arroilak eginez, bai eta euri urak biltzeko lanak ere.

Departamenduak lanak diruztatzen parte hartu nahi eta lanen gidaritza partekatua osatzea erabaki da.

Proiektuaren gastua 1 247 505 € ZB izanen dela kalkulatu da. Herriak euri uren biltzeko lanetarako ZG gastuaren % 50 hartuko du bere gain eta kankailen eta karrika arroilen ZG gastuaren % 50, bai eta espaloi eta berdeguneen ZG gastuaren % 100.

Departamenduak euri uren biltzeko lanen gastuaren % 50 diruztatuko du, kankail eta karrika arroilen % 50 eta galtzadaren berritzearen % 100. Hartara, Herriaren kontura 959 587 € ZG dira, eta Departamenduaren kontura 80 000 € ZG.

AHO BATEZ ONETSIA –

166.2018 – ZOR HITZARMENA ENEDIS KONPAINIAREKIN HTA ELEKTRIZITATE SAREA (ERDI-TENTSIOA) SENDOTZEKO AGORRETAN

Erdi tentsioko argindar sarea sendotzeko asmoz, ENEDIS konpainiak guztira 830 metro dituen lurrazpiko hodia ezarriko du, 3 metro zabal den zerrenda batean, Agorretan. Zor hitzarmen bat egin da ENEDIS konpainiarekin.

AHO BATEZ ONETSIA –

Gai zerrenda bururatua zenez, auzapez jaunak batzarra eskertu du eta bilkura amaitutzat eman, 20:00etan.

HENDAIAN, 2018ko azaroaren 30ean

Auzapeza, Euskal Hirigune Elkargoaren lehen lehendakariordea Pirinio Atlantikoetako Departamendu kontseilari,

Kotte ECENARRO

ATARIAN AFIXATUA : 2018-11-30

Auzapeza, Euskal Hirigune Elkargoaren lehen lehendakariordea Pirinio Atlantikoetako Departamendu kontseilari

Kotte ECENARRO