Ematen den zerbitzua
Eguerdiko atsedenaldiak honako zerbitzu hauek eskaintzen ditu:
- Ama eskoletan: bazkaltze aldia gehi haurtzaintzako harrera aldia,
- Lehen mailako eskoletan: bazkaltze aldia gehi ikastaldi inguruko harrera aldia.
Tarifak
Tarifak familia kozientearen arabera ezartzen dira: zergapeko diru sartzea bider zati kopurua.
FLKren aisialdietarako laguntza duten familiei laguntza horri dagokion kenketa eginen zaie.
Haur (eta bazkari) bakoitzeko
- 0 €tik 1910 €tara eta apairua gurasoek ekartzen dutenen haurren harreraren kasuan, betiere medikuak ezarri elikatze molde baten karietara bakar-bakarrik: zerbitzuaren prezioa: 1.10 €
- 1911 €tatik 3897 €tara: prezioa: 1.80 €
- 3898 €tatik 6504 €tara: prezioa: 2.65 €
- 6505 €tatik 7509 €tara: prezioa: 3.28 €
- 7510 €tatik 9651 €tara: prezioa: 4.40 €
- 9651 €tatik goiti: prezioa: 4.90 €
- Hendaiatik kanpoko haurrentzat: prezioa: 5.00 €
- Helduak: zerbitzuaren prezioa: 5.90 €
Apalmenduak
Bi apalmendu dira aurreikusiak:
- % 20 izena emaniko 3. haurretik goiti
- % 30 izena emaniko 4. haurretik goiti