Ekitaldiak kargatzen

“Gitarralde” festibala – Paloma Pradal eta Sébastien Giniaux

2020/07/4 21:00

Esplanade Bidassoa
Rue des Orangers
HENDAYE

Sébastien Giniaux-en ibilbidea zeharbide polietan doa. Zenbait urte kontserbatorioan, biolontxeloa ikasten eman ondoren, Django ezagutu zuen Matelo Ferret eta Angelo Delbarre gitarra joileen albumetan. Bireli Lagène ezgutu eta kolpea behin betikoa bilakatu zitzaion : bere kasa gitarra ijitoa ikastea deliberatu zuen. Berezkoa zuen jakinminak Balkanetako musiketara eramn zuen berehala, jazzera, world musikara… Musikagile, moldatzaile eta tresnajole gisa atzeman liteke musika proektu anitzetan. Bai eta margolari ere, pintzelak bere gitarra arkuaren koloreanitzeko soka berriak bailiran erabiltzen baititu mestizaje ororentzako leku eginez.
Izan ere, mestizajearen herira ezagutu zuen Paloma Pradal. Palomaren jatorriak Espaniaren sabelean luze barneratzen den musikaren odola darama. Agertokiak bere aitarekin hasi zen ibiltzen, Vicente ospetsuarekin ; haren ondoan, Palomaren kantua xarmagarria

Gehiago ikasi
My location
Get Directions