Adin ertaineko haurrentzako aisialdi harrera

Hendaiak udal aisialdi harrera proposatzen die 6-13 urte arteko haurrei.

Bada ere Denentzat Gizarte Zentroko harrera, bai eta euskarazko harrera ere Hendaiako ikastolan, Uda Leku elkarteak proposaturik.

«HAIZPEAN» udal harrera

Informazioa

Lehen Haizpean zahar etxea izan zen eraikinean, J. Mermoz karrika 10
Telefonoa: +33 (0)5 59 20 73 58
E-helbidea:

Zabaltze ordutegia: 8etatik 18etara egun osoko saioetan edo egun erdiko saioetan 8etatik 12etara eta 14etatik 18etara
Asteazkenetan eta eskola oporraldietan (salbu eguberrietan)

Izen emateak

Leku berean, Haizpean eraikinean

  • Astearteetan, 9:30etik 11:45era

Udal ludoteka elebidun berria 2018 hondarrean ireki zen 6 eta 13 urte arteko haurrentzat.

2018ko irailaren 3ko eskola sartzeaz geroztik asteazken goizeko eskola jarduna ez zelako gehiago egiten sortu zen, gurasoei aisialdi eskaintza bat egiteko lehengo eskola jardunaren ordez.

Hizkuntzen erabilera hobetzeko, frantses eta euskarazko jostaketa lantegiak proposatzen dira asteazken orotan.

IZEN EMATEAK

Lekuan bertan

  • Zabal orduetan

Herriko Etxean

  • Astearteetan, 14:30etik 17:30era
  • Ostegunetan, 14:30etik 17:30era

TARIFAK

Tarifak familia zatiduraren arabera ezartzen dira: zatien kopuruaren arabera zergapean den diru sartzea

Haur batentzat

  • 0 eurotatik 6 504 eurotara: 10,40 € egunean edo 41,60 € astean
  • 6 505 eurotatik 7 509 eurotara: 12,45 € egunean edo 49,80 € astean
  • de 7 510 eurotatik 9 651 € : 14,60 € egunean edo 58,40 € astean
  • 9 651 eurotatik goiti eta Hendaian ez bizi direnentzat: 16,75 € egunean edo 67,00 € astean

3 haurrentzat

Familia bereko gutxienez 3 haur joaten badira udal aisialdi zentroetara, lehen biek bakarrik ordainduko dute tarifa arrunta; gainerakoek %50eko murrizketa ukanen dute.

Udal ludoteka

Informazioak

Geltoki lehen maila eskola – Doleac karrika
Telefonoa: +33 (0)6 76 75 74 62
E.helbidea : 

Zabalik 14ak eta 30tik 17ak eta 30era
Asteazkenetan eta eskola oporraldietan (salbu eguberrietan)

Udal ludoteka elebidun berria 2018 hondarrean ireki zen 6 eta 13 urte arteko haurrentzat.

2018ko irailaren 3ko eskola sartzeaz geroztik asteazken goizeko eskola jarduna ez zelako gehiago egiten sortu zen, gurasoei aisialdi eskaintza bat egiteko lehengo eskola jardunaren ordez.

Hizkuntzen erabilera hobetzeko, frantses eta euskarazko jostaketa lantegiak proposatzen dira asteazken orotan.

IZEN EMATEAK

Lekuan bertan

  • Zabal orduetan
  • ekarri beharreko dokumentuak
    • azken zerga agiria, FLK zenbakia eta onuradunaren izena, aisialdietarako FLK laguntza, bizileku zerga, 3 hilabete gabeko ur/gas/argindar faktura; biziki gomendatua da gizarte erantzukizuneko eta gorputz istripuetarako asurantza agiria, osasun liburuxkaren txertoei buruzko orrietako kopia edo medikuaren agiria
    • Dokumentu horiek udal zerbitzuei eman bazaizkie jadanik urte horretan bertan, ez dira berriz aurkeztu behar

TARIFAK

Gure tarifak ikus – frantsesez

Dokumentu baliagarriak

Proiektu pedagogigoa (laster linean)
Barne araudia ikus

UDA LEKU

Uda Lekuren haurrentzako harrera euskaraz egiten da.

Informazioak

Ikastola, Bigarrena karrika 9
Zabaltze egunak: Asteazkenetan, oporraldi txikietan (salbu eguberrietan) eta oporraldi handietan

Egoitza soziala
Baiona: Jouandin etorbidea 7. – Webgunea (leiho berria)
Telefonoa: +33 (0)5 59 55 01 25 – +33 (0)6 84 61 13 62
E.helbidea : 

DENENTZAT

Ez dudarik egin eta zure haurra aisialdian har dezakeen Denentzat Gizarte Zentroaren webgunea kontsulta ezazu.

Informazioak

Denentzat Gizarte Zentroa – Richelieu karrika 29.
Zabalik 14etatik 18etara
Zabaltze garaiak : Asteazkenetan, oporraldi  handietan eta txikietan  (salbu eguberrietan)

Webgunea (leiho berria) – Telefonoa +33 (0)5 59 20 37 63 – E.helbidea