Izen-emateko moldeak

Izen-emateko moldeak eskola publikoetan

Eskoletako zerrenda ikus

Argibideak

Hezkuntza zerbitzua
Telefonoa: +33  (0)5 59 48 23 06
E.helbideavie-scolaire@hendaye.com

Prozedura

Le dossier d’inscription 2019/2020 doit être retiré au Service Education – Vie Scolaire ou téléchargé sur ce site.
Il doit être impérativement retourné complété avant le 31 janvier 2019.

2019-2020ko eskola publikoan izen-emateko dosiera (leiho berria)

Derrigorrez entregatu beharreko dokumentuak

Oharra: Txostena itzultzeko epea erabakiorra izanen da, zuen haurraren izen-ematea, bizitokiaren eskualdeko eskolan egiterakoan.

Erantzuna: izen-emate ziurtagiri bat bidaliko zaizue etxera maiatzean. Zuen haurra sartuko den eskolaren datuak, hala nola eskolako zuzendariaren harrera-ordutegia bidaliko zaizkizue izen-emate ziurtagiriarekin batera.

Eskolako zuzendariarekin egon ondoren, berak du zuen haurraren izena hartuko.

Eskolako zerbitzuei buruzko ohartarazpena : haurrak 3 urtetik goiti joaten ahalko dira eskolako jantegira eta haurtzaindegira.

OHARTARAZPEN OROKORRAK

Irakaskuntza baitezpadakoa da 6 urtetik landa.

2018/2019 ikasturtean, hona nola iragaten den ikas-prozesua:

Ama-eskolan:
  • 1. urtea (“Petite Section”): 2016an sortu haurrak
  • 2. urtea (“Moyenne Section”): 2015ean sortu haurrak
  • 3. urtea (“Grande Section”): 2014an sortu haurrak.

Oroitarazten dizuegu eskolako sartzeko urte zibilean zehar 3 urte beteko dituzten haurrek izena ematen ahalko dutela eskolan (hots, 2018ko eskolako sartzearentzat, 3 urte beteko dituztenak 2015eko urtarrilaren 1a eta abenduaren 31a bitartean). 2016ko urtarrilaren 1etik landa sortu diren haurrak (“Toute Petite Section” delakoa) onartuko dira bakarrik libre diren lekuen arabera eta eskolako talde pedagogikoak definitu harrera-modalitateen arabera.

Lehen mailan:
  • 1. urtea (CP): 2013an sortu haurrak
  • 2. urtea (CE1): 2012an sortu haurrak
  • 3. urtea (CE2): 2011n sortu haurrak
  • 4. urtea (CM1): 2010ean sortu haurrak
  • 5. urtea (CM2): 2009an sortu haurrak.

Irakaskuntza 16 urte arte baitezpadakoa denez, 5. urtetik landa, zure haurra bigarren mailan sartuko da, kolegio batean. Kolegioan izena emateko, bertara jo behar da zuzenean.

Eskolaldi inguruko zerbitzuak:

Haurrak 3 urtetik goiti joan litezke jantokira eta goizeko eta arratsaldeko harreretara.

  • Eskola garaia 16 urte bete arte baitezpadakoa izanik, lehen mailako 5. urtetik goiti, haurra BIGARREN HEZKUNTZAko sektorera joanen da, kolegio batean. Kolegioan izena emateko, ikastetxera jo ezazue zuzenean.

Gehiago jakiteko eskolaldi inguruko zerbitzuetaz (linka)

ESKOLA PRIBATUETAN

Milesker ikastetxeko zuzendariarengana jotzea zuzenean.

Zerrenda Hemen.

Eskoletako egutegiak

Datak hezkuntza webgunean ikus (frantsesez): www.education.gouv.fr (leiho berria)