Lurraldeko heziketa proiektua – 2018-2021

LHP-PEDT 2018-2021 ikus ezazu (leiho berria)(pdf - 223,30 KB - nouvelle fenêtre)

Hendaiako herriko etxearen lurraldeko heziketa proiektua (LHP- PEDT)

Proiektua daraman lurralde elkargoa: Hendaia

Proiektua aurkezteko data: 2018ko irailaren 5a
Arduradunaren izena:
 Kotte ECENARRO j.
Funtzioa:
 auzapeza
Helbidea:
 Herriko Etxea – Errepublika plaza – 64 700 HENDAIA
Telefonoa:
 05 59 48 23 23
Helbide elektronikoa:
  

LHParen eremua eta publikoa:

Lurraldea: Hendaiako Herria
Har ditzakeen haurren kopurua:
 2946 haur (haietan 2078 ikastetxe publikokoak).
Ama eskolak: hiru eta bost urte artekoak:
  740
lehen mailako eskolak:
  1358
kolegioak:
  848

Proposatu jardunetan izena emateko bidea: 

Eskolaldi inguruko harrekak :

Eskolaldi inguruko harreretan izena emateko erreferentzia aldia eskolurtea da; halarik ere, urtean zehar alda liteke.

Eskola egunak:

Izena idatziz eman behar da, izena emateko fitxa betez. Dokumentu hori haurren bitartez ematen zaie senideei.

Asteazken plana:

Izena gurasoek galdeginik ematen da.

Lekuak banatzeko batzorde bat biltzen da. Lekuak eskas badira, honako irizpide hauen arabera emanen dira nagusiki: dosierraren heltze data eta familiaren egoera. Inolaz ere ez da gurasoen lan jarduna kontuan hartuko.

Eskolaz kanpoko harrerak :

Izena idatziz eman behar da, izena emateko fitxa betez. Dokumentu hori familientzako permanentzietan ematen zaie senideei.

Urte osorako edo une baterako ematen da izena: 

  • eskola oporraldi baterako izena ematea
  • eskola oporraldi orotarako izena ematea

Jarduera horiek ordainpekoak dira.

Senideei informazioa emateko bideak :

Senideentzako informazioa hainbat bidetatik egiten da:

  • Dokumentu idatzien bidez
  • Gurasoekin egin bilkuretan
  • Gurasoekin noiz edo noiz egin solasetan

Ikastetxeen kopurua

  • Ikastetxeen kopurua (publikoak eta kontratupeko pribatuak):  14
  • Ama eskolak: publikoak: 5; pribatuak 2. Orotara: 7
  • Lehen mailako eskolak: publikoak: 5; pribatuak 2. Orotara: 7
  • Bigarren mailako ikastetxeak: publikoak: 1; pribatuak 1. Orotara: 2

Ikastetxeen zerrenda :

Ikastetxeen zerrenda:

Ama eskolak :

  • Ikastetxe publikoak: Hondartzako, Hiri Barneko, Geltokiko, Intzurako eta Lizardiko ama eskolak
  • Ikastetxe pribatuak: San Bixente eta ikastola

Lehen mailako eskolak :

  • Ikastetxe publikoak: Hondartzako, Hiri Barneko, Geltokiko, Intzurako eta Lizardiko lehen mailako eskolak
  • Ikastetxe pribatuak: San Bixente eta ikastola

Kolegioak: 

  • Ikastetxe publikoa: Irandatz kolegioa
  • Ikastetxe pribatua: San Bixente kolegioa

Eskolaldi inguruko edota eskolaz kanpoko jardunak proposatzen dituzten egituren zerrenda :

  • Denentzat Gizarte Zentroa: Denentzat aisialdi harrera
  • «Uda Leku» elkartea: Hendaiako Uda Leku aisialdi zentroa
  • Hendaiako Herriko Etxea: Haurtzaroaren Etxearen aisialdi harrera, Txiki, lehengo Haizpean, Nerabeak eta Geltokiko lehen mailako eskola

LHP-aren barnean diren eguneko eDOta asteko aldiak: 

Eskola garaietan :

Ikastetxe publikoetan, animazio aldiak izanen dira beti eguerdiko pausaldian, haurrek bazkaldu aitzin edo ondoren, bai eta goizeko eta arratseko harreretan ere.

Asteazken plana lehen zerrendatu egituretan eginen da.

Eskola oporraldietan :

Aisialdi harrerak, eskola oporraldietan, astelehenetik larunbata bitarte dira zabalik.

LHPari egiazko lurralde hedadura eman nahiz, eskolaz kanpoko egiturak gure LHP delakoaren helburuen inguruan koordinatzeko bildu dira.

Gero, 2017ko otsailaren 21eko gidaritza batzordean, beste partaideei jakinarazi zaie egitura horiek gure LHPera lotzen zirela.

Gure LHP asteko lanegun guztietan egiten da, beraz, urte osoan zehar.

Eskola anatolaketari dispentsak egin zaizkion data adierazi : 

2017ko maiatzaren 16a.

LHP-aren iraupena (3 urte gehienez):

Urtebete, deus erran beharrik gabe berritzen dena.

Jadanik badiren eskolaldi inguruko eta eskolaz kanpoko juarduerak eta LHP-a berritu aitzineko urtean jardun horietan aritu ziren lurraldeko haurren kopurua :

Eskolaldi inguruko jarduerak:  2029 haur izena emanik.

Eskolaz kanpoko jarduerak:  1983 haur izena emanik.

Zerrendatu beharrak (zein publiko motarentzat):

Gurasoei eta haurrei galde eginez, honako behar hauek zerrendatu dira:

Hezkuntza Ministerioko profesionalei eta guraso zenbaiti egin azken galdeketen ondorioz, haurrak pausa har dezan adierazi dute behartzat.

Horregatik, garrantzi handia emanen diogu asteazkena haurrarentzat asteko lasaitze aldia izateari. Lasaitze aldia, guretzat, haurrei, taldean edo banaka, giro atseginean eta ikasi beharrik gabe aritzeko aukerak proposatuko zaizkion garaia da noski.

Bestalde, herrian jadanik proposatu diren gainerako eskolaldi inguruko eta eskolaz kanpoko aldi guztietan bezala, jarraituko dugu haurren eguneko erritmoen ibilbidea kontuan hartzen.

Halatan, bada, erreferentziak plantan emateko asmoz, egiturek «ereduzko eguna» ezar dezakete.

Lurraldeak dituen aukerak eta LHP-a gauzatzeko indarrak :

LHPa lurraldeko eragile guztiei parte hartzeko aukera emanez eman da plantan. Elkar aditze horrekin jarraituko dugu eta honako hauekin eginen da: gurasoekin, irakasleekin, animatzaileekin, ATSEM deitu eskola laguntzaileekin, hautetsiekin eta, noski, haurrekin eta gazteekin.

Halatan, bada, gure lurraldeak dituen aberastasunei balioa ateratzen jarraituko dugu, elkarteekin batera, kultura erakundeekin batera eta gure naturaguneekin.

Lau urteko esperientziak indarturik, gidaritza batzordeak bere eragileak bilduko ditu, boluntario direnekin, haurraren aldi guztien arteko heziketazko osagarritasuna eta koherentzia areagotzen joateko asmoz.

Esperientziak ekarri digu partaideak eta haurraren heziketan duten egitekoa hobeki ezagutzea.

Gisa berean, asteazkenetako, eguerdiko pausaldietako eta goizeko eta arratseko harreretako animazio taldeak egonkor izateak erruz laguntzen du plantan emate honetan.

Lurraldean diren trabak eta horiek kontuan hartzeko moldeak LHP-AN :

Traba nagusiak 2014ko berberak ditugu orain ere: 

  • Lansarien eta zerbitzu emaileen kostua eta proposatu nahi ditugun jardueretarako lokal egokiak ez izatea.
  • Asteazken planaren aisialdi egituren eta eskolen arteko tarte handia.

Partaideek partekatzen dituzten LHP-aren heziketa helburuak :

LHParen helburuak herrian ditugun Tokiko Heziketa Kontratuaren, Haur eta Gazteria Kontratuaren eta Heziketa Proiektuaren helburuen arabera landu dira.

Hartara, plantan eman ditugun lantaldeak (gurasoak, irakasleak, animatzaileak, elkarteak eta bestelako hendaiarrak) bi kontratu horien eta heziketa proiektuaren gainean aritu dira ororen helburuak berriz ezartzeko. Horren ondoren, hautetsiek landu dituzte berriz talde horietatik atera diren helburuak eta bali egin gidaritza batzorde batean.

Mota anitzetako pertsonen iritzia galde egin denez eta hautetsiek erakunde zenbaitekin batera (IEN, DDCS, CAF) bali egin dituztenez, erabili den metodoak bide ematen die gure LHP horren helburuak gure herrian adin txikikoak hartzen dituzten egitura orotan erabiltzeko. Betiere hezitzaile bakoitzari bere proiektu berea egiteko aukera emanez, noski. 

Helburu Orokorra :

Eragile guztiekin adostu ondoren, lurraldeko heziketa proiektua eskola erritmoen erreforma gauzatzeko eta haurren ongizatea bermatzeko oinarria dugu. 

Horren egiteko, Hendaiako Herriko Etxeak baliabide guztiak baliatzen ditu heziketa jarraitua bermatzeko eskolen proiektuen eta haurrei eskolaldiz kanpo proposatzen zaizkien jardueren artean, eskolaldi inguruko jarduerak hezkuntza zerbitzu publikoari jarraituz ari direnez eta haren osagarri, eta betiere koherentzia eta kalitatea bilatuz.

Halatan, bada, heziketa jarraikitasun hori ezin da alde batera utzi eskolaz kanpoko aldietan. LHPa hendaiar harrera egitura guztiak ororen helburuen arabera ari daitezen behar den tresna izanen da.

Hendaiako herriko etxearen heziketa helburuak :

Lurraldeko Heziketa Proiektua zentzu osoz bete dadin, partaidetza bat lotu behar da haurrekin aritzen diren eskuhartzaile ororen artean. Partaidetza hori ekintza guztiek, zeinahi eremutan eginik ere, sustatu behar dituzten heziketa irabaziak eta baloreak zainduko ditu.

2017ko martxoaren 21eko gidaritza batzordearen bilkuraren ondorioz,  hiru helburu nagusiak zehaztu ditugu berriz:

Haurrak gure lurraldearen ezaugarriak bere egin ditzala :

  • Gure lurraldearen berezitasunean oin hartu eta hirueletasuna balioan emanez
  • Gure lurraldean mintzatzen diren hizkuntzen lekua zehaztuz
  • Euskaldun eta espainoldun haurren frantsesaren ezagutza areagotuz
  • Fransesdun haurrei euskaraz eta espainolez mintzatzeko aukera eskainiz 
  • Gure lurraldeak eskaintzen digun ondarea ezagutzen lagunduz
  • Ondoan ditugun herriekiko harremanak lagunduz.

Haurren gizarteratzea :

  • Gure jarduna haurren interesaren arabera antolatuz
  • Haurra autonomo izatera eramanez
  • Elkarren errespetura bultzatuz
  • Haurrak arduraz ari dadin bultzatuz
  • Gizarte mistotasuna bultzatzaile eta egituratzaile den elementutzat hartuz.
  • Ezintasun bereziren bat duten haurrak sostengatuz
  • Herritartasuna hartzea sustatuz.

heziketa jarraikitasuna :

  • Hezitzaileen arteko lotura indartuz 
  • Heziketan ari diren partaideen arteko jarraikitasuna bermatuz
  • Lekuak gurasoei eta elkarteei zabalduz
  • Gurasoekiko komunikazioari kasu berezia emanez.

Horrez gain, badira ere  bigarren mailako helburuak, Izan ere, honako hauek :

Herritartasuna :

  • Haurren eta gazteen herritar jarrera garatzea.
  • Topaketa, partekatzea, elkartasuna, elkar laguntza bultzatzea.
  • Gazteak bereizkerien aurkako borrokarako ohartarazi eta bestelakotasunen aitzinean tolerantzia ikastaraztea.
  • Herriaz jabetzen eta gizarteratzen laguntzea.

Norbanakoen loratzea :

  • Kalitatezko eta mota anitzeko aisialdiak eskaintzea.
  • Nor bakoitzaren bizi erritmoak eta beharrak errespetatzea.
  • Arrisku jokabideei aitzin hartzea.
  • Ekimena eta inplikatzea garatzea.
  • Haurren eta gazteen garapenarekin, galderekin eta nahiekin loturiko esperimentazioak bultzatzea.

Tokiko nortasuna :

  • Gure lurraldearen hiru kulturadun ezagutza bultzatzea: hizkuntza, tradizioak, mitologia, musika…
  • «Txingudi» bizi arroaren dimentsioa ezartzea hendaiar nortasunari.

Belaunaldien arteko harremanak :

  • Belaunaldien arteko topaketak laguntzea, elkar ezagutu eta uler ditzagun: aitatxi-amatxiak edo bestelako pertsonak.
  • Haurrak/gazteak hartzen dituzten egituren eta adineko pertsonak hartzen dituzten zerbitzuen arteko partaidetza garatzea.

Ingurumenaren babesa eta garapen iraunkorra :

  • Haurrak eta haien senideak ingurumenaren babesaren alde ohartaraztea.
  • Gisa berean, garapen iraunkorraren alde ohartaraztea haurrak eta gazteak: elkarbizitza, banatze bide laburrak bultzatzea, elkartasunezko eta tokiko ekonomia.
  • Egituretan ingurumena babesteko eta garapen iraunkorraren aldeko jokabideak plantan ematea.

Espero litezkeen eraginak (ezagutzak, gaitasunak, jokabideak, ETAB.):

Heziketa proiektuaren helburuak elkar adituz gauza eta baliozta daitezen nahi dute partaideek. 

LHp-a jadanik izan litezkeen baliabideekin antolatzea :

LHEaren helburuen iturria honako hauek dira: Tokiko Heziketa Kontratua (THK-CEL), Haur eta Gazteria Kontratua (HGK-CEJ) eta gure herrian dugun Heziketa Kontratua.

LHp-aren barnean proposatu ekintzak: 

Betiere komeniko luke ekintza horiek eskolen proiektuekin loturik egin daitezen.

Horretarako, gidaritza batzordeari partaideen arteko lantaldeak sor ditzan proposatuko zaio, eskolen proiektuen eta eskolaldi inguruko eta eskolaz kanpoko aldien artean litezkeen gaien loturen gainean gogoetatzeko.

Bestalde, ekintzak, egun bezalaxe, animazio proiektu baten arabera antolatuko dira, pedagogiazko mailakatze bati jarraikiz.

Eskolaldi inguruko eta eskolaz kanpoko aldien proiektuen kasuan, egituraren zuzendariak zainduko du pedagogia proiektua eta haurrei eta gazteei proposatu ekintzak bere taldeko animatzaileek bila, azter eta proposa ditzaten. Pedagogia proiektuaren, animazio proiektuaren eta LHParen arteko koherentziaren bermatzaile izanen da ere.

Hainbat ekintza mota eginen dira: kirolekoak, kulturakoak, artekoak, gure ingurumenarekin loturik, gure historia ondarearekin eta gure herriko bizitzarekin, haurrak eta gazteak tokiko ekitaldietan parte hartzera eramanez.

Lantegiak ikastetxe bakoitzerako zehaztuko dira, kontuan hartuz gurasoek, haurrek eta profesionalek (irakasleak, animatzaileak…) adierazi beharrak edo eskariak. Kasu berezi eginen da ezintasun bereziak dituztenak ere hartuak izan daitezen, ezintasuna dutenentzako departamentu etxeak (MDPH) gomendatzen duen bezala.

Hartara, haurrek eta gazteek jardunen hautua ukanen dute eta proposamenak egin ditzakete ere bizita aldiak antolatzerakoan. Horrez gain, jardunen bilanetan parte har dezaten balioztatuko da ere.

Gisa berean, egituretan «deus ez egiteko» eskubidea atxikiko dugu ere.

Senideekiko harremana areagotzeko asmoz, gurasoekin, aitatxi-amatxiekin eta bestelakoekin mintzatzeko harrerak antolatzen jarraituko dugu, hainbat moldetan: piknikak, ateak zabal, parte hartzeari zabaldu lantegiak…

Horrez gain, eskolaz kanpoko aldietan kanpamenduak antolatuko dira pedagogia tresna gisa. Horrelakoetan, lantaldea bikoiztuko da, gauean gaubeila antolatzeko.

Azkenik, ebaluaziorako irizpideak ezarriko zaizkie proiektuei, asmatze unetik bertatik. 

Asteazkenetako eskolaldi inguruko aisialdi harreretako pedagogia proiektua Lurraldeko Heziketa Proiektuari erantsiko zaio, I. eranskin gisa.

Proiektuaren partaideak:

Erakunde partaideak:

Partaide diren erakundeak jadanik ari dira gure proiektuan gidaritza batzordeko kide gisa. Honako hauek ditugu hor: Hezkuntza Ministerioaren ikuskaria, Gizarte Kohesiorako Departamentu Zuzendaritza, FLK-CAF, Euskararen Erakunde Publikoa, Euskal Hirigune Elkargoa eta haurrekin jardunen bat egiten duten elkarteak.

Elkarte partaideak:

Giza baliabideei dagokienean, herrian ditugun elkarteei egiten diegu dei, udal langileei (kirol zerbitzuari, kultura eta hezkuntza zerbitzuari eta animazio zerbitzuari), irakasleei eta zerbitzu emaileei.

Erabiltzen diren ekipamendu gehienak udal eraikinak dira: eskolak, aisialdi harrerak, frontoiak, mediateka, kulturagunea… Herritarrei zabalik diren lokalak dira, bakoitzari dagokion segurtasun batzordearen aldizkako zaintzapean direnak.

LHp-aren barnean proposatzen diren jardunak egiteko ardura duten eragileak :

Harrera aldiak jadanik badiren eskolaldi inguruko eta eskolaz kanpoko aisialdi harreretako parte dira. 

Egitura horiek zuzendariek kudeatzen dituzte; hartara, jardunaldi horien guztien antolaketaren ardura dute.

Gidaritza egitura :

Gidaritza batzordearen osatzaile honako hauek dira: herriaren ordezkariak (hautetsiak eta zerbitzuak), Hezkuntza Ministerioaren Departamentu Zerbitzuak, Gizarte Kohesiorako Departamentu Zuzendaritzaren zerbitzuak, Familia Laguntza Kutxarenak, haurtzaroaren alorrean lanean dire elkarteen ordezkariak eta lantalde bakoitzeko bi kide. Urraspide osoa koordinatzearen ardura du, bai eta gomendioak auzapezari igortzearen ardura, azken horri baitagokio gero erabakiak hartzea. 

Proiektuaren koordinatzailea:

Pedagogia arduradunaren izen-deitura: PERUARENA Eugénie
Funtzioa: «Hiriko Bizitza» Zuzendaritzaren zuzendaria
Helbidea: Hendaiako Herria –
  Herriko Etxea  Errepublika plaza  64700 HENDAIA
Telefonoa: +33 (0)5 59 48 30 51
Helbide elektronikoa:
  

Gidaritza bideak:

Gidaritza moldeak proiektua plantan ematean erabili bide berdinak dira.

Partaidetza lana eta gogoeta gidaritza batzorde baten bidez antola dadin proposatu da; ikastetxe bakoitzean osatu lantaldeetan oinarrituko da gidaritza batzorde hori: 

  • Gidaritza batzordea (ikus lehen azaldu diren osaera eta xedea). 
  • Lantaldeak lekuetako hezitzaile diren kideen ordezkariek osatuko dituzte: gurasoek; irakasleek; «Hezkuntza-Eskola Bizitza» eta «Haur eta Gazteria Animazio» udal zerbitzuek; elkarteek edota gaiarekin lotu pertsona; auzo batzordeek, halakorik balitz. Eraginkortasun arrazoiengatik, partaideen kopurua mugatzea proposatu da, kategoria bakoitzetik (gurasoak, irakasleak, animatzaileak…) bizpahiru ordezkari besterik ez izanik. Proposamen egile dira eta beren gomendioak gidaritza batzordeari emanen dizkiote.

Urraspidearen koordinazioa eta jarraipen teknikoa «Hiriko Bizitza» Zuzendaritzaren zuzendariak eginen du.

Bilanean aurreikusi elementuak:

Aldizkotasuna:  urtea.

atxiki diren adierazleak (kantitatezko eta kalitatezkoak): 

Galdetegiak emanen dira plantan egin dena partaide bakoitzak eta publikoak ebalua ahal dezaten.

Gurasoen, haurren eta profesionalen iritzi espontaneoak kontuan hartuko dira ebaluazioetan. 

kontratua gehigarri batez aldatzeko edo berritzeko bideak: 

Bilanaren ondorioz, gidaritza batzordeak LHPari egin beharreko aldaketak edota berriztapena proposatuko dizkio auzapezari.

Proiektuaren sinatzaileak: 

ECENARRO j., Hendaiako auzapeza

Hendaian egina, 2018ko uztailaren 30ean

Auzapeza,  Euskal Hirigune Elkargoaren lehen lehendakariordea –  Pirinio Atlantikoetako Departamentu kontseilaria