Leihatila bakarra

Leihatila bakarra Hendaiako Gizarte Laguntzarako Udal Zentroak proposatzen duen zerbitzua da, honako hauetarako:

  • Harrera molderen baten xerka diren gurasoen eta guraso izatera doazenen egitekoak errazteko: dosier bakarra, urrats bakarra egin behar, sei harrera moldetarako.
  • Familiei 0-3 urtekoentzat herrian diren harrera molde hala taldekako nola bakarkakoei buruzko informazioa emateko, gurasoek dituzten asmo eta beharretara egokiturik
  • Gurasoei harrera molderen bat sistematikoki eskaintzeko
  • Eskariak bateratu eta zerrendatzeko

Argibide gehiagorako

Haurtzaroaren Etxean: Irandatzeko haurtzaindegia – Irandatz karrika, 6
Telefonoa: + 33 (0)5 59 20 33 32
Zabalik:
 astelehenetik ostiralera 8etatik 12etara eta 13ak eta 30etik 17ak 30era
Celine Elgoyhen : E.helbidea :  

Dokumentuak

Dosierra eta araudia telekarga (leiho berria)

Zeintzuk dira horretara loturik diren egiturak?

  • Irandatzeko Harrera Anitzeko Zerbitzua (haurtzaindegia)
  • Dongoxeniako Harrera Anitzeko Zerbitzua (haurtzaindegia)
  • Itsas Ospitaleko Harrera Anitzeko Zerbitzua (haurtzaindegia)
  • «Txiki Txoko» Haurtzainen Etxea
  • Haurtzainen Bitartekaritza Zerbitzua – Familia eta Gizarte Laguntzarako Elkartea (bere kontura ari diren haurtzainak)
  • «Au clair de lune» Familia Harrera Zerbitzua – Familia eta Gizarte Laguntzarako Elkartea (bere kontura ari diren haurtzainak)

Nola egin behar da?

Izena behin-behinean emateko dosierrak hartu

Dosierra eta araudia telekarga (leiho berria)

Dosier bakar horiek, paperez eta azalpen batekin, honako leku hauetan eskura ditzakezue:

  • Haurtzaroaren Etxean
  • Gizarte laguntzarako Udal Zentroan (GLUZ-CCAS)
  • Sistemaren barnean diren egitura orotan

Dosierra ekartzea

Dosierra Haurtzaro Zerbitzuaren koordinatzaileari eman behar zaio, berarekin hitzordua hartu eta gero. Berak dosierra aztertu eta behin-behineko izen emate agiria emanen dio eskatzaileari, dosierra ekarri den data zehazturik eta dosierrari zenbaki bat emanik.

Behin-behineko izen emate dosierrak ez dakar berekin haurra onartua izatea.

Eta gero?

Lekuen esleitze batzordeak aztertuko ditu dosierrak eta lekuak emanen. Berak onartzen ditu behin-behineko dosierrak eta proposatzen die familiei harrera molde bat.

Egitura bakoitzaren kudeatzaileak du onartze edo ez onartze ahala.

Irizpideak

Batzordeak zenbait irizpide ditu kontuan hartzen, besteak beste, honako hauek:

  • Familien hautua
  • Eskatu den aldirako eta adin tarterako zerbitzuek dituzten lekuak
  • Urterako eskatu diren orduen kopurua eta plangintza
  • Dosierren ordena kronologikoa.

Nortzuk dira batzordekideak?

  • Haurtzaroaren eta familiaren ardura duen zinegotzia
  • Gizarte Laguntzarako Udal Zentroaren koordinatzailea
  • Irandatzeko harrera zerbitzuaren ordezkari bat
  • Dongoxeniako harrera zerbitzuaren ordezkari bat
  • Au clair de lune familia harrerako zerbitzuaren ordezkari bat
  • Haurtzainen bitartekaritza zerbitzuaren ordezkari bat
  • Txiki Txoko haurtzainen etxearen ordezkari bat
  • Itsas Ospitalearen harrera zerbitzuaren ordezkari bat

Noiz biltzen da batzordea?

  • Urtarrilean, apiril-maiatz-ekain-uztaileko eskarietarako
  • Maiatzean, abuztu-irail-urri-azaroko eskarietarako
  • Irailean, abendu-urtarril-otsail-martxoko eskarietarako

Bi bilkuren artean libratuko diren lekuak igurikatze zerrendan diren familiei emanen zaizkie edota beren kontratuaren ordutegia zabaldu nahi duten familiei.

Gurasoei jakitera ematea

Batzordearen erabakia jakinaraziko dien gutuna igorriko zaie familiei.

Eskatzaileak gutuna jaso eta, ihardespen txartelaren bidez, honako aukera hauek ditu:

  • Batzordearen proposamena onartzea,
  • *Batzordearen proposamenari uko egin eta bere eskaria igurikatze zerrendan atxikitzea,
  • Eskaria bertan behera uztea

*Familiak hiru aldiz egin diezaioke uko batzordearen proposamenari; hortik goiti, eskari berria egin ebharko du, dosier berri baten bidez.

Ihardespen txartela igorri ezean, baliogabe geldituko da batzordearen proposamena.

Kasu! Batzordearen erabakiaren ondoren eginen den egun edota ordutegi aldaketa orok dosierra berriz aztertzea ekarriko du eta, horrek emaniko lekua kentzera eraman dezake.

Beste zeinahi aldaketa bada (helbide aldaketa, familiaren egoera…), eskatzaileak Haurtzaro Zerbitzuaren koordinatzaileari jakinarazi behar dio.

KOORDINAZIO LEKUA

Gizarte Ekintzarako Udal Zentroak kudeatzen du Haurtzaroaren Etxea, eta bertan honako zerbitzu hauek aurki daitezke:

  • Hendaiako Laguntza Sozialerako Herriko Zentroak kudeaturiko Harrera Anitzeko Egitura (haurtzaindegi ohia)
  • Baionako Familia eta Gizarte Laguntza elkarteak animaturiko Ama-laguntzaileen Gunea
  • Herriko aisialdi zentroa
  • Au Clair de Lune” elkarteak kudeaturiko Familia-harrera zerbitzua (ama-laguntzaileak)
  • Ama-haurren Babespenak eskainiriko ninientzako kontsulta
  • Baionako “Le Trait d’Union” elkarteak animaturiko haur eta gurasoen harrera eta laguntza gunea.

GEUZko langilea den Haurtzaroaren Etxearen koordinatzailea leku horren animazioaren arduraduna da, eta familiei hainbat xehetasun eman behar dizkie, herrian 0 eta 3 urte bitarteko haurrentzat dauden harrera eta zerbitzu mota ezberdinei buruz, edo hezkuntza eta aisialdi jarduerei buruz. Zure behar eta nahien arabera, koordinatzaileak zerbitzu eskudunengana bideratuko zaitu.