Bidasoa zabaltza

Bidasoa zabaltza atsedenleku ederra zaie familiei eta paisaia ederren zaleei!

Txingudi badiaren ertzean, ikusmira bikaina eskaintzen du: Hondarribi aldera (Espainia), inguruko mendiak eta laket portua.

Haurrek leku zabala dute bizikletan entseatzeko edo irristailuetan, edo gurpil oholetan…

Berdegune atsegin batzuen ondoan badira hiri altzari garaikide batzuk, banku eta etzaulkiak.

Betoizko lauki eder-eder zenbait eguzkitik edo euritik babesteaz gain, paisaia hainbat ikuspuntutatik ikusteko gonbitak dira eta zabaltzaren erakargarritasunerako elementu nagusiak dira.

Hara joateko, Laranjondoen karrikarantz zoaz.