Herritarrei galdetzea

GALDEKETA PUBLIKOAK

Bizilekuei buruzko 2020ko galdeketa

2019ko laugarren hiruhilekotik hasi eta 2020. urte osoan zehar egiteko: galdeketa publikoa aurkeztu du Lurraldeen Kohesiorako eta Lurralde kolektibitateekiko Harremanetarako Ministerioak Frantziako metropoliko bizilekuei buruz.

Lurraldeen Kohesiorako eta Lurralde Kolektibitateekiko Harremanetarako Ministerioaren webgunea

E-helbidea:

HENDAIAko Herriko Etxeak aurkeztu antolaketa baimena

Egur eta metalezko zaldain mistoa antolatzeko proiektua oinezkoentzat eta bizikletentzat, KANETA auzoan, Hendaiako herrian, Kanetako portua Bidasoa ertzean dagoen bidearekin lotzeko (Gaztelu Zahar aldea) 2019ko abenduaren 12 ostegunetik 2019ko abenduaren 27 ostiralera, biak barne.

Oharren erregistro bat izanen da jendeen esku Herriko Etxearen 2. solairuan, ohiko zabaltze orduetan; astelehenetik ostiralera, 8etatik 12etara eta 13:30etik 17:30era.

Zure oharrak posta elektronikoz ere igor ditzakezu, e-mezu bat hona igorriz:

Auzapezaren agindua(pdf - 714,90 KB - nouvelle fenêtre)

Herrian antolaketa proiektu bat jendeen esku ematearen bilana

IKUSIRIK hirigintza kodea eta bereziki L121-24 artikulua,

IKUSIRIK Hendaia herrian, KANETA auzoan, oinezkoentzako eta bizikletentzako egur eta metalezko zaldain bat antolatzeko proiektu baterako Hendaiako Herriko Etxeak 2019-10-24an aurkeztu antolatze baimen baten PA06426019B0003 eskaria,

IKUSIRIK Hendaia herriko KANETA auzoan oinezkoentzako eta bizikletentzako egur eta metalezko zaldain bat antolatzeko proiektua jendeen eskura ematea agintzen duen 2019-11-29ko 1220-2019 herri agindua

Oraingo dokumentu honen xedea erabakia hartu baino lehen jendeen esku ematearen bilana egitea da.

1 – Testuingurua

Proiektua hornikuntza arinei dagokie, zainduriko leku eta ingurune bikainetan koka litezkeenak, hirigintza kodearen L 121-24, R. 121-5 et R 121-6 artikuluek hala erranik; antolaketak egiteko baimenaren beharra du, hirigintza kodearen R 421-22 artikuluak hala agindurik.

Proiektuaren arduraduna HENDAIAKO Herriko Etxea da, Errepublika plaza 64700 HENDAIA.

2 – Eskura ematearen egin moldeak

 2019ko abenduaren 12tik 27ra eman da jendeen esku, Hendaia herriko KANETA auzoan oinezkoentzako eta bizikletentzako egur eta metalezko zaldain bat antolatzeko proiekturako antolaketa baimenaren eskari dosierra, goian aipatu herri aginduak erran bezala.

Jendeen eskura emate hori Hendaiako Herriko Etxean egin da, non interesadunek dosierra ezagutu ahal ukan dute lekua jendeei zabalik ohi den zabal ordu eta egunetan, bai eta beren oharrak egin ere, horretarako zabalik zen erregistro batean idatziz. Bide digitalez ere eman da jendeen esku, herriaren www.ville.hendaye.fr  webgunean, eta interesdunek herriaren e-helbide batean egin ahal ukan dituzte beren oharrak:

Jendeen esku emateko agindua lekuan berean eta herriko etxean afixatu da, 2019ko abenduaren 03tik 27ra, biak barne, herri aginduaren 2. artikulua betez. Linean ere eman da agindua Hendaiako Herriko Etxearen webgunean.

3 – Eskura ematearen emaitza

Hendaiako Herriko Etxean jendeen esku eman erregistroan ez da oharrik egin; Herriaren e-helbidean ez da ekarpenik egin.