Etxebizitza

Hendaiako hiriak alokairu apaleko 1000 etxebozitza baino gehiago dauzka, horien banaketa arautua delarik. Alokairu murriztuko etxebizitza lortu ahal izateko, galdegilearen diru-sarreret ez dut deketuz finkatu muga gainditu behar.

Erreferentziazko testuak: 1998ko uztailaren 29ko 98-657 zenbakidun norabide legea, bazterketen aurkako borrokari buruzkoa
Eraikuntza eta etxebizitzaren kodeko L.441etik L.441-2-5erako eta R.441-1etik R.441-13rako artikuluak.

ALOKATZAILE SOZIALAK

facade-d-immeuble-collectifHendaiako hirian dauden Alokairu Murriztuko Etxebizitza guzien jabe diren 5 alokatzaile sozialak honako hauek dira :

64 Habitat Bulegoa

Laplane hiribidea 5. 64185 BAYONNE Cedex
Telefonoa + 33 (0)5 49 43 86 86

ICF ATLANTIQUE

Carle Vernet karrika, 56. – 33800 BORDALE
Telefonoa +33 (0)5 56 85 07 91

Etxebizitza Langile Batzordea (COL)

Lamouly karrika, 73 – 133 P.K. – 64601 ANGELU Cedex
Telefonoa +33  (0)5 59 52 32 15

Habitelem

15 avenue des Allées Marines – 64100 BAIONA
Telefonoa +33 (0)9 71 16 71 16

Habitat et Humanisme

Elie Lambert plaza 3. – 64100 BAIONA
Telefonoa +33 (0)9 70 75 32 28

ETXEBIZITZA ESKATZEKO PROZEDURA

Txostenak hartu

  • Gizarte Ekintzarako Udal Zentroa
  • Alokatzaileengan (ikus gainean)

Txostenak aurkeztu

  • Alokatzaileengan
  • Gizarte Ekintzarako Udal Zentroa : eskaeraren kopia erakundeek emandako matrikulazio zenbaki bakarra hartzerakoan.

Gizarte Ekintzarako Udal Zentroa

Lorategietako karrik 9.– BP 60150 – 64701 HENDAIA Cedex
Telefonoa : +33 (0)5 59 48 23 10
Telekopia : +33 (0)5 59 48 03 87
E.helbidea: 

Zabalik astelehenetik ostiralera, 8etatik 12etara eta 13ak eta 30etik 17ak eta 30era

ETXEBIZITEN EMATEA

Alokairu Murriztuko Etxebizitzako erakunde bakoitzaren baitan batzorde bat eratu da, etxebizitza sozial bakoitza izendun moduan emateko ardura daukana, lehentasunak errespetatuz.

Sei kidez osatua da, etxebizitza eskaera aurkeztu zaion erakundeko administrazio kontseiluak izendaturik. Etxebizitzak dauden herriko auzapeza ere, edo bere ordezkaria, batzordeko eskubidezko kide da, deliberatzeko botoa daukana. Erakundearen egoitza dagoen tokiko Prefetak batzordeko bilkuretan parte har dezake. Baldintza batzuen arabera, bestelako kideak izenda daitezke, aholku-botoa daukatenak.

Alokairu Murriztuko Etxebizitza emateko, eskaera egiterakoan familiaren osaera eta hautagaiaren beharrak kontuan hartzen dira, honako helburu hauekin :

  • hautagaiari, bere familiaren neurri eta osaerari dagokien etxebizitza bat lortzeko aukera emateko
  • hautagaia lantokitik eta bere beharrei dagozkien ekipamenduetatik hurbil kokatzeko.