Aginduak
- Eskuak erregularki garbitzea ur eta xaboiarekin (30 segunduz gutxienik ongi igurtziz azazkalak, hatz muturrak, ahurra eta eskuen kanpoaldea, junturak eta ukaraiak…). Hala egin ezinez gero, disoluzio hidroalkoholiko bat balia dezakezu.
› Eskuak ongi garbitzeko azalpen fitxa Munduko Osasun Erakundearen webgunean (PDF) - Eskuak garbi itzazu jan aitzin eta ondoren, komunera joan ondoren, urtzintz egin ondoren edo zintzatu ondoren. Bideoan klika
- Eztula ukondoan egin eskuan egin ordez.
- Erabilera bakarreko muki zapiak erabili eta berehala bota, ahal bada estalkidun zikinontzi batean.
- Eskua tinkatu gabe agurtu; inor ez besarka.
- Mahaian ez mahai tresnak eta edontziak parteka.
- Besteengandik gutxienik metro batera koka.
- Etxean gera zaitez.
- Mugitzea debekaturik da salbuespen jakin batzuekin eta betiere horretarako baimena aldean eramanik.
› Hala frantsesez nola elebidunetan eskura ditzakezun mugitzeko baimen agiriei buruz gehiago jakiteko
Mugitzeko baimen agiria
Mugitzeko baimen agiri elebiduna
Maska janztea
- FFP2 moldeko maska irazleak janztea eri direla baieztatu den jendeekin harreman hertsi eta luzean diren ospitaleetako langileei dagokie bakarrik (zainketa intentsiboak);
- Kirurgia maskak (aurtikien gelditzekoak) janztea, berriz, honako hauei dagokie bakarrik: eri direnei (mediku ordenantzapean), arriskudun pertsonekin harremanetan direnei, eriak hartzen dituzten osasun langileei, biktimen sokorritzeko ardura dutenei eta osasun garraioetako langileei eri den norbaitekin harremanetan direla ustez gero;
- Gainerako jendeek ez dute mediku maskarik jantzi behar. Aldiz, ehunezko maskak erabil litezke, garbitu eta berrerabil litezkeenak, Afnor erakundeak onetsi eredu honen arabera.
Maskararen erabilbidea
Deskargatzeko dokumentua(pdf - 3,23 MB - nouvelle fenêtre)
Birusa kutsatzeari aitzin hartzeko tresnak eskuratzea
Hemen eskura ditzakezun euskarrietan klika edota telekarga itzazu:
- Santé Publique France erakundearen webgunea
- Eskualdeko Osasun Agentziaren (ARS) webgunea
- Gobernuaren webgunea
Haurrei nola gurasoei zenbait agindu ulertarazteko, hona hemen eskura dituzun argibideak:
- Nola erosketak egin konfinamenduaren bitartean
- Koronabirusa gure artean dugun bitartean egin beharreko keinu errazak