Euskaraz bizi

Euskaraz bizitzea, lehenik eta behin, Euskara zerbitzuak eta elkarteek Hendaian eskaintzen dizkizueten jardueretan parte hartzea da.

Euskarazko animazioak (Retrouvez les animations en)

Animazioak kontsulta itzazue

Gure Facebook orriak: Hendaia Euskaraz  la page (leiho berria) ou le profil (leiho berria) Hendaia Euskaraz 

Armiarma :  Izen-emateak aplikazioaren bidez (leiho berria)
Avec Armiarma, vous pouvez recevoir les animations en langue basque de notre ville grâce au réseau de la communauté bascophone hendayaise.

Euskarazko jarduerak (Les activités en langue basque)

Jarduera anitzak antolatuak dira Herriko Etxearen partetik edo elkarte batzuen eskutik.

Udalak antolaturik

Hendaia Euskaraz: Martxoa, euskararen hilabetea Hendaian

2010etik, martxoan, Hendaiako Euskararen hilabetea antolatzen da urte guztiz. 2019ko martxoan: Hendaia Euskaraz-en 10. aldia iraganen da.

2019ko programa kontsulta ezazue (leiho berria)

Orain arte landu ditugun gaiak:

2018an: “Euskara ingurune digitalean”, 2017an: “Lehen hitza euskaraz”, 2016an: “Hizkuntza gutxituak”, 2015ean: “Aisialdiak euskaraz aise!”, 2014an: “Euskaraz gaur eta bihar”, 2013an: “Hendaian, euskaraz osasuntsu”, 2012an: “Hendaiako saltegietan ere, euskaraz”, 2011n: “Euskara karrikan, Hendaiako elkarteen bitartez”, 2010ean: “Euskara udal zerbitzuetan”.

Xehetasun gehiago

Euskara zerbitzua
Telefonoa : +33 (0)5 59 48 23 23 – Poste 372
E.helbidea:

Kantu Txapelketa

Euskara eta Haur eta Gazte Animazio zerbitzuek antolaturik, Hendaiako Eskolarteko Euskal Kantu Txapelketa bi urtetan behin iragaten da, abenduaren 1. edo 2. igandean. Ekitaldi honek herriko lehen mailako eskola guztietako 150 eta 200 haur bitartean biltzen ditu, elkarte humanitario baten alde. Hurrengo edizioa: 2019ko abenduan.

Euskarazko ikuskizunak eta animazioak

Udal zerbitzuek (Kultura, Zinema, Mediateka…) publiko guztientzako ikuskizunak eta animazioak antolatzen dituzte euskaraz : antzerkia, filmak, dantza, ipuinak, irakurketak… Xehetasun gehiago Agenda ezberdinetan eta Armiarmaren bidez. (linka)

Xehetasun gehiago: Agendetan eta aplikazio bidez Armiarma (leiho berria)

Ludoteka elebiduna

La Ville d’Hendaye propose à vos enfants de 6 à 13 ans des ateliers en langue basque au sein de l’Accueil Ludothèque situé à l’école élémentaire de la Gare.

La ludothèque est ouverte de 14h30 à 17h30 les mercredis et durant les petites vacances scolaires (sauf à Noël).

Telefonoa : +33 (0)6 76 75 74 62
E.helbidea:

Elkarteek antolaturik

Kirol eta kultur elkarte batzuek euskarazko jarduerak eskaintzen dituzte.

Gure datu-baseari esker, zure haurrentzako edo zuretzako euskarazko jarduerak edo elkarteak bila ditzakezu klikatuz. (linka)

Bestalde, elkarte horiek logo baten bidez identifikatuak dira Elkarteen Aurkibidean. Xehetasun gehiagorako, sar zaitez harremanetan elkarteekin zuzenean.

Haurrentzat, honako euskarazko zerbitzu hauek dituzu ere:

  • aisialdi zentroa: Uda Leku
  • Etxe haurtzainen Etxea: Txiki Txoko
  • haurtzaindegi elebiduna: Dongoxenia

Webgune baliagarriak

Webgune baliagarriak