Argibide gehiagorako
«bizi ingurua eta ingurumen» zerbitzua
Telefonoa: +33 (0)5 59 20 04 10
E-helbidea:
Hendaiar guztien urraspidea
Agenda 21 ekimena agertzen da gure herriko programan; Hendaiar guztientzat garapen jasangarria jomuga duen urraspidea abiatzea du helburu. Engaiamendu azkarra da gure herriarentzat eta horretarako herritarren lan taldeak sortzea bistakoa iruditu zaigu, parte hartzea bultzatu asmoz.
Ondorioz Hendaia, Hego Lapurdiko Hiriguneko beste hainbat herri bezala, Rio-ko goi bileran definitu ziren nazioarteko engaiamenduen betetzeko mugimenduan sartzen da.
Herritar guztiei irekia den lankidetza urraspide horren bidez, garapenerako hautu berriak, politika berritzaileak eta herriko etxeak bultzatuko dituen ekintzak zehaztuko ditugu.
Hendaia itãs egonaldietako hiriak, muga ondoko hiriak, kostako hiriak abantaila anitz ditu, garatu zein babestu beharreko abantailak ukan ere. Datozen urteetako erronka bikoitza da: gure lurraldea sustatu nahi dugu hendaiar bakoitzaren irekitasuna bermatzeko eta lurralde hori babestu edota aberastu nahi dugu gaur ezagutzen ditugun aberastasun guztiak gure haurrek ere jaso ditzaten.
Proiektua: Mundua gogoan, aritu tokian
Agenda 21 Hendaiar guztion afera da; gutariko bakoitzak badauka zer egin, herritar izan, herriko zerbitzu izan, edo hautetsi izan… denok badugu zer ekarri proiektu berritzaile eta elkartasunezko honetan.
Bakoitzaren egintza denontzat izan dadila!
Tokiko Agenda 21eko bost xedeak gureak eginen ditugu ideia nagusi bat garatzeko, hala nola “Mundua gogoan, aritu tokian”:
Klima aldaketaren kontrako borroka
Gure jokabideak aldatzea beharrezkoa da eta apustu bat da ere egunero hobe bizitzeko.
Bioaniztasuna, ingurumena eta baliabideak zaintzea
Hendaiarentzat garrantzitsua da bazterrak, fauna eta flora babestea, izan ere, horien aniztasunak osatzen du tokiko aberastasun nagusietarikoa.
Gizarte kohesioa eta elkartasuna lurraldeen eta belaunaldien artean
Hendaia elkartasun hiri izateak arrangura nagusia izan behar du eta hori agerian gelditu behar da adin guztietako herritarrek hendaiar guztiei zuzenduko dizkieten ekintza zehatzak sortzerakoan.
Jendeen loratzea
Bizi-kalitatea lana da lehenik baina ber denboran, lurraldearen garapen harmoniatsua eta bizi ingurumenaren hobekuntza ezinbestekoak ditugu.
Garapen dinamika bat ekoizpen eta kontsumo arduratsuen alde
Kalitatezko produktu andana eskaintzen dizkiguten tokiko ekoizleak animatu behar ditugu, merkatuak edo AMAP bezalako hurbileko salmentak dinamizatuz.
AGENDA 21: Eginikoak eta proiektuak
2014an, herri aldizkariaren bitartez, galdetegi bat banatu zitzaien hendaiarrei. Hura aztertu eta bilkura publikoak antolatu ziren ahal beste jenderengana heltzeko eta Herritar Lantaldeak sortzeko. Herritar Lantaldeetaz gehiago jakiteko.
2015ean Herritar Lantaldeak plantan eman ondoren, honako hauek dira Agenda 21ari loturik egin diren azken gauzak:
Gure proiektuak
- Pedagogia putzua: bidean den proiektu hau Amatxilili karrikan kokatuko da
Eginikoak
Hazien bankua, familia baratzeetan, orori zabalik hazien trukerako eta Orioko baratze partekatuak
Gehiago jakiteko familia baratzeetaz- Heziketarako Itsas Guneak (HIG-AME): Hondartza auzoko eta J. Jaurés lehen mailako eskoletako ikasgela bana, IEZI Euskal Itsasbazterra elkartearekin. 4. mailako ikasleek itsas hegiko leku bat bere gain hartu dute
- Diagnostikoa ibilian, eskatzen duten auzoetako auzotarrekin
- Pestiziden ordezkoen gida, IEZI Euskal Itsasbazterra elkarteak 2018an argitaratua
Gidari buruz gehiago jakiteko (leiho berria) (pdf - 2,18 MB - nouvelle fenêtre) - 0 Fito programa (produktu kimiko gutxiago)
Gehiago jakiteko, ikus gure 2016ko urtarrileko herri aldizkariaren 19. or. - «Basak Karrikan» ekintza (belar txartzat hartuak diren landareak).
Nire karrikako basa landareen gida ikus (leiho berria) (pdf - 3,40 MB - nouvelle fenêtre)
Parte hartzeko, aplikazioa telekarga (leiho berria) - Udal zerbitzuak ordaintzeko euskoa, tokiko garapenerako tokiko moneta, onartzea
Euskoari buruz gehiago jakiteko - Harri Zabaletako eta inguruko karriketako biribilgunea: bideen berrantolaketa segurtasuna handitzeko, abiadura baretzeko eta azantza apaltzeko
- «Hendaye Commune Hors TAFTA» panela ematea
- Herritar Lantaldeen antolaketa
Herritar Lantaldeetaz gehiago jakiteko - Saltzaileei oihalezko zakuak eta paperezko zorrotxoak banatzea, plastikozko zakuak bazter uzten laguntzeko
Gure partaideen eta partaideekiko ekintzak
- Bil Ta Garbi sindikatuak Ekologiaren, Garapen Iraunkorraren eta Energiaren Ministerioaren «Zero Hondakin, Zero xahuketa Lurralde» labela eskuratu du
Gehiago jakiteko “0 Hondakin 0 Xahuketa” labelaz, “Hondakina” klikatu eta gida ikusiz - Bizi, Tokiko garapenerako tokiko moneta
Euskoari buruz gehiago jakiteko