2015eko urtarrilean, Agenda21 abian eman ondoren (2014ko uda), Herriko Etxean egin lehen bilkura batean bildu ziren Herritar Lantaldeak antolatzeko boluntarioak. Hastapenean 5 ziren lantaldeak; egun, bi lantalde ari dira garapen iraunkorraren proiektua bideratzen.
Hendaiako Herriko Etxeak zuekin nahi luke Herritar Lantaldeekin jarraitu!
Interesaturik zara?
Ongi etorria lantaldeetako baterako izena ematera edo beste bat proposatzera bazatoz; honako helbide hauetako batera idatz ezazu:
Auzapez jauna – Hendaiako Herriko Etxea – 60150 PK 64701 Hendaia Cedex
ZER DA HERRITAR LANTALDE BAT?
Herritar lantaldea garapen iraunkorrari loturik den proiektu batekin interesaturik den eta egin dadin ahalegindu nahi duen pertsonen talde bat da.
Herritar Lantaldeak Hendaiako Herriko Etxearen sostengua du, bai eta, oro har, Gizarte Laguntzarako Udal Zentroarena.
2014an, lehen bilkura publikoetan aurkeztu diaporama ikus:
ZEINTZUK DIRA GAIAK?
1. LANTALDEA – GIZARTE kOHeSIOa eta elkartasuna lurraldeen artean eta belaunaldien artean
Lekua
Denenzat Gizarte Zentroa, Richelieu karrika 29
Lantaldearen osaera
Lantalde hau hamar pertsonak osatzen dute, kontuan hartu gabe Denentzat Gizarte Zentroaren profesionalak eta gizarte zentroan ikas egonaldian den soziologia ikaslea.
Lantaldearen proiektuak eta eginikoak
Herritar kafeak
Asmoa hileko larunbat batean herritar kafe bat antolatzea da (gehienetan bigarren larunbatean), goizeko 9:30etik 12:30era eta zerbitzu eta gauzak urririk trukatzeko aukera eskaintzea.
Orio eta Dongoxenia auzoetan saiatu ondoren, auzo berri bat, Irandatz, abiatu zen abentura horretan 2018an.
Herritar kafeetaz gehiago jakiteko
2. lantaldea: ekoizte eta kontsumitze molde arduratsuen araberako garapen dinamika: tokian ekoitzi eta tokian kontsumitzea
Lekua
Baratze erreserba, Erlaitzeko bidea
Lantaldearen proiektuak eta eginikoak
Lantalde honek hainbat proiektu ditu.
Baratze partekatua
Lehen lursail bat, Orion, bizitegien inguruan dauden berdeguneetan, Office 64 (HLM) erakundearen baimenarekin, baratze partekatu pilotu bilakatua da eta hamabost familia lotu dira horretan. 2016ko ekainaren 3an ireki zen.
Denentzat Gizarte Zentroaren begiradapean egin da.
Familia baratzeak
Herriaren lursail bat eman zaio, 2017ko udazkenean, familia bati, hiri barnean, familia baratzeen karietara.
Talde sukaldaritza
Herriak kudeatu talde sukaldaritza proiektu baten gogoeta egiten ari gara, eskolentzat, haurtzaindegientzat eta zahar etxearentzat.