Aparkaleku

Eremuak

Ordaindu beharreko aparkatzeko 2 eremu daude: Eremu URDINA eta eremu GORRIA.

EREMU GORRIA (Hondarraitz auzoa)

Eremuak honako karrika hauek barne hartzen ditu:

  • AKAZIA, GURBITZ, ARMATONDO (5. zenbakiaren eta LARREXTA bidearen arteko zatia), ELORRI XURI karrikak,
  • TXINGUDI BADIA etorbidea (TULIPARBOLA karrikaren eta FLORA biribilgunearen arteko zatia),
  • EZKERRAIHEN, AIHENTXURI, ZITROINONDO, MALDAKO karrikak,
  • ASTIGAR, EUKALITU karrikak,
  • PIKONDO, URBIZI karrikak, FLORA biribilgunea,
  • IRUN karrika,
  • JAZMIN karrika,
  • LECLERC etorbidea, HERIOTZORRI karrika,
  • MAGNOLIA, ITSAS, MIMOSA etorbideak, MURUGATZE karrika,
  • MIZPIRONDO karrika,
  • OLIBONDO eta LARANJONDO karrikak,
  • KAKIONDO, PINU, ARANONDO karrikak,
  • PAUL SIMON Aita biribilgunea (kanpoko inguruan),
  • HAREATZA, DONIBANE LOHITZUNE karrikak
  • TULIPARBOLA karrika,
  • Paul SIMON Aita biribilgunea,
  • ELIZAZILIO, ESPOSLILI, LEZKA eta PLATANO karrikak,
  • ZOKOBURU aparkalekua (Itsas etorbidean, Talasoterapia zentrotik hurbil),
  • FLORIDA, LARANJONDO, ISTRIBOR eta ABABOR aparkalekuak.

Eremu horretan, aparkatzea ordaindu behar da:

  • egunero (igande eta jai egunetan barne), 8:30etik 12:30era eta 14:00etatik 20:00etara, urteroko apirilaren 1etik urriaren 31ra.

Salbuespenak:

  • ITSAS etorbidean eta ZOKOBURU aparkalekuan, urte osoan ordaindu behar da, egunero (igande eta jai egunetan barne), 8:30etik 12:30era eta 14:00etatik 20:00etara;
  • ARMATONDO karrikan (beheko partean, ikus 1.1), TXINGUDI BADIA etorbidearen eta LARANJONDO karrikaren artean kokatuak diren aparkalekuetan, BIDASOA ordokian kokatu aparkalekuan (« WATER SPORTS CENTER By DECATHLON » – TRIBORD enpresaren parean), urteroko ekainaren 15etik irailaren 15era ordaindu behar da, garai horretako egun guziz (igande eta jai egunetan barne), 8:30etik 12:30era eta 14:00etatik 20:00etara.

Eremu horretan, ordainpeko aparkatzearen gehienezko iraupena egunean 10 ordukoa da.

EREMU URDINA (Hiri-Barnea eta Geltokiko auzoa)

Eremuak honako karrika hauek barne hartzen ditu:

  • DE GAULLE GENERALA etorbidea, KANETA eta PORTUKO karriken arteko zatia,
  • ELIZAKO karrika, PASSICOT Komandantea eta JAIZKIBEL karriken arteko zatia,
  • ASKATASUNA karrika, ELIZAKO karrikaren eta DE GAULLE etorbidearen arteko zatia,
  • PORTUKO karrika, ELIZAKO karrikaren eta DE GAULLE etorbidearen arteko zatia,
  • ERREPUBLIKA plaza,
  • MERKATUKO karrika, JAIZKIBEL eta SALVADOR ALLENDE karriken arteko zatia,
  • HOSTAILBIDEA etorbidea,
  • TREN GELTOKIKO karrika,
  • MERKATARITZA karrika, 38. zenbakiaren (hori barne) eta DE GAULLE etorbidearen arteko zatia.

Eremu horretan, aparkatzea ordaindu behar da:

  • egunero, igande eta jai egunetan izan ezik, 9:00etatik 12:00etara eta 14:00etatik 19:00etara.

Eremu horretan, ordainpeko aparkatzearen gehienezko iraupena egunean 5 ordukoa da.

PREZIO FINKOAK ETA ABONAMENDUA

APARKATZEKO URTEKO PREZIO FINKOA

Prezio finko hori herrian bizitegi nagusia edo bigarren bizitegia duten biztanleentzat eta establimendu nagusia HENDAIAn duten profesionalentzat da, honako baldintza hauekin:

  • HENDAIAn bizi direnentzat: bizitegi nagusia edo bigarren bizitegia HENDAIAn dutela herriaren administrazioak balidaturiko frogagiri batez frogatzen duten eta autoaren jabego agiria duten auto jabeak.
  • Industria, eskulangintza edo merkataritza enpresentzat (bizitegi nagusidunak bezala): establimendu nagusia HENDAIAn dutela frogatuko dute, enpresa bakoitzari prezio finko bana emanen zaiolarik.

Prezio finko horrek aparkalekua urririk erabiltzeko aukera emanen die, egunean bi aldiz (egun erdi bakoitzeko bana)

Honako baldintza hauetan:

  • Edo bi aldiz ordubete sektore URDINEAN (orenbete goizez + orenbete arratsaldez),
  • Edo bi aldiz 4 oren sektore GORRIAN (4 oren goizez + 4 oren arratsaldez),
  • Edo behin ordubete sektore URDINEAN gehi 4 oren sektore GORRIAN.

Prezio finko horren kostua Herri Kontseiluak du ezartzen.

BIZTANLEEN HILEKO PREZIO FINKOA

Ordainpeko sektore URDIN edo GORRIan bizitegi nagusia duten biztanleek, bizitegi nagusia Hendaian eta TXINGUDI badian ainguratokia dituzten biztanleek eta sektore GORRIKO (Hondarraitz auzoa) langileek biztanle abonamendua ukan dezakete Herri Kontseiluak deliberamendu batez ezarri hileko kopuru baten ordainez. Egunero mugagabe aparkatzeko eskubidea ematen die, betiere Bideen Kodea betez; hau da, ibilgailu batek ezin du leku berean, mugitu gabe, zazpi egun baino luzeago egon.

Hileko abonamendu horrek sektore GORRI eta URDINetako ordainpeko karrika guztietarako balio du, salbu bizileku huts izan ez eta merkataritza edota turismo izaera duten karrika eta aparkaleku zenbaitetan, ibilgailuen aldizkatze arinagoa eskatzen baitute leku horiek.

Halatan, bada, bizileku huts ez diren eta, hartara, abonamenduak erabili ez litezkeen zonak honako hauek dira:

  • Sektore GORRIAN: ITSAS hiribidea, LECLERC JENERALAREN hiribidea (ELORRI XURI karrikaren eta PALMONDO biribilgunearen arteko zatia), FLORIDA, ZOKOBURU eta «TRIBORD» aparkalekuak,
  • Sektore URDINEAN: HOSTAILBIDEA, PORTU karrika (ELIZA karrikaren eta DE GAULLE jeneralaren hiribidearen arteko zatia), ERREPUBLIKA plaza, DE GAULLE JENERALAREN hiribidea (ESPAINIAko etorbidearen eta DE GAULLE hiribidearen 79. zenbakiaren arteko zatia) MERKATARITZA karrika (38. zenbakiaren eta DE GAULLE hiribidearen arteko zatia).

Abonamendua ibilgailuari da loturik eta ez zerga familiari (halatan, zerga familia batek dituen ibilgailu beste abonamendu ukan ditzake).

BIZI SEKTORE BEREAN APARKATZEKO URTEKO PREZIO FINKOA

BIRIATU herrian bizitegi nagusia dutenek eta URRUÑA herriko PAUSU eta DORRONDEGI auzoetakoek (Legarralde karrika) ere APARKATZEKO URTEKO PREZIO FINKOA balia dezakete (egun erdi bakoitzeko prezio finko baterako), bi aldiz orenbete sektore URDINEAN eta bi aldiz 2 oren sektore GORRIAN.

ESKULANGILEEN PREZIO FINKOA

ESKULANGILEEN PREZIO FINKOA proposatzen da Hendaian lan egin behar duten profesional zenbaiten eguneroko erabileretarako. Abonamendu horren emateko, honako hau eskatuko zaie:

  • Enpresak bere sozietate egoitza edo establimendu bat Hendaian, Biriatun edo Urruñan (Pausu eta DORRONDEGI auzoetan – LEGARRALDE karrikan) ukan dezala
  • Enpresaren jarduera NAF kodean (Jardueren Frantziako Izendegia-Nomenclature d’Activités Française) edo APE kodean (Enpresaren Jarduera Nagusia-Activité Principale éligibles) zerrendaturik izatea – Eranskinean dator zerrenda
  • Ibilgailuaren edo ibilgailuen jabego agirian (CTTE motakoa) “kamioneta-furgoneta” izendaturik izan daitezela; ibilgailu bakoitzarentzat prezio finkoko abonamendu bat behar da.

Eskulangileek egun osoko ordainpeko aparkatze aldian aparkatu ahalko dute, astelehenetik larunbataren eguerdi bitartean.

Prezio finkoaren eskaera hori Herriko Etxean aztertu eta erregistratuko da eta txartela sakelako telefonoetarako FLOWBIRD aplikazioaren bidez hartuko da. Tarifa Herri Kontseiluaren deliberamendu batez zehaztuko da.

Eskubide hori urtebeterako ematen da. Horren berritzeko, frogagiriak berriz aurkeztu beharko dira.

BAKANTZATIARRENTZAKO PREZIO FINKOA

BAKANTZATIARRENTZAKO PREZIO FINKO bat sortu da eta herrian alokairu bidez sasoiko ostatatze aldian izateko baldintzapean emanen da, zeinahi delarik ere ostatatze lekua (apartamentua, etxea, hotela, kanpalekua, etab…). Prezio finko horrek 7 egunez mugagabe aparkatzeko eskubidea ematen du eta horren tarifa Herri Kontseiluaren deliberamenduz zehaztuko da. Horren emateko, honako hauek eskatuko dira:

  • Ibilgailuaren jabego agiria (txartel grisa)
  • Opor alokairuaren frogagiria

Prezio finkoaren eskaria Herriko Etxean aztertu eta erregistratuko da eta txartela ordu-markagailuan hartuko da.

Prezio finkoen edo abonamenduen ematea ibilgailuen erregistratzeari da loturik eta herriaren zerbitzuen administrazioak eskatu frogagiriak ekartzeari.

AINGURATOKI PREZIO FINKOA

AINGURATOKI PREZIO FINKOA sortu da TXINGUDI badian ainguratoki bat duten pertsona fisiko nahiz moralentzat, ontzi bakoitzeko abonamendu baten mugarekin. Herrian bigarren bizitegia dutenentzat eta bertan bizi ez direnentzat da. Prezio finko horrek, Herri Kontseiluaren deliberamenduz zehaztu hileko diru kopuru jakin baten ordainez, egunero mugagabe aparkatzeko aukera ematen du, betiere Bideen Kodea betez; horrek erran nahi du ibilgailu batek ezin duela zazpi egun baino luzeago leku berean geldirik egon. Prezio finko hori LARANJONDOEN aparkalekurako da soilik eta ekainaren 15etik irailaren 15erako izanen da. Horren emateko, honako hauek eskatuko dira:

  • Itsasoaren eta itsas Ertzaren Ordezkaritzak eman ainguratzeko urteko baimena,
  • Frantses banderapean nabigatzeko baimen agiria (txartel grisaren parekoa),
  • Aurkeztu diren gainerako agirietan adierazi izen bereko nortasun agiri bat edo nortasun agiria dakarren Kbis bat

Prezio finkoaren eskari hori Herriko Etxean aztertu eta erregistratuko da eta txartela 159, 160, 161 edota 162 ordu-markagailuetan hartuko da.

INFORMAZIO BALIAGARRIAK

Aparkatze ordainsaria aparkatzearen haste beretik ordaindu behar da. Bi tarifa taula desberdin daude, bat sektore URDINERAKO eta bestea sektore GORRIRAKO. Tarifen taula Herri Kontseiluaren deliberamenduz (urtero eman lezake) ezartzen dira.

Sektore GORRI eta URDINETARAKO aparkatze ondoko prezio finkoa Herri Kontseiluaren deliberamenduz ezartzen da. Sektore GORRIAN, aparkatze ondoko prezio finkoa 5 egun pasa gabe ordainduz gero, deliberamendu batez zehaztu murrizketa ezarriko zaio.

2015eko martxoaren 23ko 2015-300 Legea (2015eko maiatzaren 18an indarrean hasia) aplikatuz, aparkalekua urririk da publikoari zabalik diren aparkatzeko leku orotan, ahalmen urritasuna duten pertsonentzako aparkatze txartela dutenentzat edota harekin doan «hirugarren» pertsonarentzat, aparkatzeko aldian inolako mugarik gabe.
Ahalmen urritasuna dutenentzako aparkatze txartelaren europar modeloa 2015eko martxoaren 3ko aginduak du ezartzen.

PREZIOAK

Aparkatzeko ordainsariaren prezioak, aparkatzen hasi bezain laster ordaindu beharrekoa. Prezioak honako hauek dira:

  • EREMU GORRIAN:
    • Ordu bat – 1,40€
    • 2 ordu – 2,80€
    • 3 ordu – 5,30€
    • 4 ordu – 7,80€
    • 5 ordu – 12,50€
    • 6 ordu – 18,00€
    • 7 ordu – 21,00€
    • 8 ordu – 24,00€
    • 9 ordu – 25,00€
    • 10 ordu – 30,00€
  • EREMU URDINEAN:
    • Ordu bat – 1,40€
    • 2 ordu – 2,80€
    • 3 ordu – 5,30€
    • 4 ordu – 7,80€
    • 5 ordu – 17,00€

Prezio finkoak:

  • Aparkatzeko urteko prezio finkoa – URTERAKO
    15,00 €
  • Auzokoen prezio finkoaren abonamendua – HILABETERAKO
    20,00 €
  • Eskulangileen prezio finkoa – URTERAKO
    300,00 €
  • Bakantzatiarren prezio finkoa – ASTEBETERAKO
    90,00 €
  • Ainguratoki prezio finkoa – HILABETERAKO
    50,00 €

Aparkatze ondoko forfaita (AOF-FPS)

Eremu GORRIAN, aparkatze ondoko forfaita 30 eurokoa da. 24 oren gabe ordainduz gero, 5 euroko beherapena aplikatuko da.

Eremu URDINEAN, aparkatze ondoko forfaita 17 eurokoa da.

Ordaindu ez bada zor da:

  • Lau egun dituzu ordaingailuetan ordaintzeko (5 euroko beherapena eremu gorrian 24 oren gabe ordainduz gero).
  • Bideko Kodea beti aplikatzen da (aparkatze trabagarria, seinalatu lekutik kanpokoa…).
  • Leku publikoen zaintzaileek kontrolerako gailu elektronikoak dituzte.

IHARDOKIMENDUAK ETA HELEGITEAK (RAPO)

Aparkatzea ordaindu ez edota ordaindu den aldia baino luzeago egonez gero ezarri den aparkatze ondoko prezio finkoa jasoz gero, erabiltzaileek helegiteko aukera dute.

DESMATERIALIZATURIKO ORDAINKETA

Horren egiteko bidea: Flowbird  aplikazioa

Erreferentziak

1322.2022: Bide publikoetan aparkatzeari buruzko arauak dakartzan agindua (2022ko apirilaren 12ko 917.2022 agindua indargabetu eta ordezten du)

61.2022: aparkatze ordainsariaren, aparkatze ondoko prezio finkoaren eta abonamendu guztien tarifen ezartzea