2019ko abenduaren 18ko herriko kontseiluaren bilkuraren bilduma

Dokumentuak kontsultatu (leiho berria)(pdf - 673,15 KB - nouvelle fenêtre)

Erref. KE.IG – 630.2019

Bi mila eta hemeretzigarren urtean, abenduaren 18an, asteazkenarekin, 18:30ean, Herriko Kontseilua bildu da, Kotte ECENARRO jaun auzapezaren lehendakaritzapean.

BERTARATUAK: ECENARRO j. (auzapeza), KEHRIG COTTENÇON and., BUTORI and., IRAZUSTA j., ELIZALDE j., CAZALIS and., POLA LAKE and., ARRUABARRENA j. (auzapezordeak), LEGARDINIER and., CAMACHO SATHICQ and., DAUBAS j., ANSAULT LECUONA and., DURANDEAU j., VESGA SORONDO and., GIANSANTI j., HARAMBOURE and., DIAS j., MOUNIOS ADURRIAGA and., BOURROUILH PAREGE j., CAUBET LECUONA and., FRUCHART j., VARELA and., CAMBLONG j., CEZA and., TENA j., DUHART ETCHENAUSIA and., POUYFAUCON j., ZUBIETA and., BALANZATEGUI j., DESTRUHAUT j.

BARKATUAK: TRANCHE jauna, ahalordea GIANSANTI jaunari emanik, BERRA jauna, ahalordea DESTRUHAUT jaunari emanik.

BILKURA IDAZKARIA: Christelle CAZALIS and.

Bilkuraren quoruma bete dela baieztatu ondoren, auzapez jaunak hasiera eman dio bilkurari.

I2019KO AZAROAREN 14KO HERRIKO KONTSEILUAREN AKTA ONARTZEA

Auzapez jaunak 2019ko azaroaren 14ko bilkuraren bilduma CAZALIS andreari, bilkura idazkari den bezainbatean, irakur dezan galde egin dio. Dokumentua biltzarrak onar dezan eman da bozketara.

AHO BATEZ ONETSIA –

Gai zerrendari ekin aitzin, auzapez jaunak lehengo Besta Batzordearekiko auziari buruzko jakinarazpen baten berri eman die hautetsiei.

Gero, gai zerrendari ekin diote:

IIDELIBERAMENDUAK

TXOSTENGILEA: Kotte ECENARRO j.

141.2019 – HERRI KONTSEILUAK EMAN AHALMEN ORDEZKARITZAZ AUZAPEZAK HARTU ERABAKIAK

Auzapez jaunak azaldu ditu Herriko Kontseiluak 2014ko apirilaren 28ko eta 2015eko urtarrilaren 7ko deliberamenduen bitartez eman zizkion ordezkaritzak baliatuz hartu dituen erabakiak.

Herri Biltzarra jakinaren gainean da. Ez da bozkatzen.

142.2019 – SEPA – 2018KO JARDUERA TXOSTENA

Herri Kontseilua SEPA erakundearen 2018ko jardueraren txostenaren jakinaren gainean da.

143.2019 – ESKUALDATU KARGEN BALIOZTATZEKO TOKIKO BATZORDEAREN 2019KO AZAROAREN 25EKO TXOSTENA ONARTZEA

Hautetsiek onartu dute batzorde horren 2019ko azaroaren 25eko txostena eta auzapezari horri loturik egin behar diren guztiak egin ditzan eman diote baimena.

AHO BATEZ ONETSIA –

144.2019 – AURREKONTU NAGUSIA – 2020KO HASTAPENEKO AURREKONTUA BOZKATU AITZIN INBESTIMENDU GASTUAK EGITEKO BAIMENA

Biltzarrak baimena eman dio auzapezari 2020ko hastapeneko aurrekontua bozkatu aitzin inbestimendu gastuak egin ditzan.

AHO BATEZ ONETSIA –

145.2019 – ARRANTZA PORTUAREN AURREKONTU ERANTSIA – 2020KO HASTAPENEKO AURREKONTUA BOZKATU AITZIN INBESTIMENDU GASTUAK EGITEKO BAIMENA

Biltzarrak baimena eman dio auzapezari 2020ko hastapeneko aurrekontua bozkatu aitzin inbestimendu gastuak egin ditzan.

AHO BATEZ ONETSIA –

146.2019 – ATSEDEN PORTUAREN AURREKONTU ERANTSIA – 2020KO HASTAPENEKO AURREKONTUA BOZKATU AITZIN INBESTIMENDU GASTUAK EGITEKO BAIMENA

Biltzarrak baimena eman dio auzapezari 2020ko hastapeneko aurrekontua bozkatu aitzin inbestimendu gastuak egin ditzan.

AHO BATEZ ONETSIA –

147.2019 – AURREKONTU NAGUSIA – 4. ALDAKETA ERABAKIA

  1. aldaketa erabakia osatzen duten hainbat aldaketa eginen zaio aurrekontu nagusiari.

AHO BATEZ ONETSIA –

148.2019 – AURREKONTU NAGUSIA – KOBRATU EZINTZAT HARTZEA

Biltzarrak honako diru kopuru hauek kobratu ezintzat hartu ditu:

  • 4 246.22 € eskola jantokiengatik eta ikastaldi inguruko eta eskolaz kanpoko harrerengatik hartzekoak.
  • 1 489 .69 € merkatuetarako abonamenduengatik hartzekoak
  • 06 € eremu publikoa erabiltzeagatik eta bide eskubideengatik hartzekoak

AHO BATEZ ONETSIA –

149.2019 – ARRANTZA PORTUAREN AURREKONTU ERANTSIA – AUTONOMIA FINANTZIARIOA PERTSONALITATE MORALIK GABE

Herriaren kontulariari arrantza portuaren aurrekontu erantsirako kontu autonomoa sortzeko baimena eman zaio.

AHO BATEZ ONETSIA –

150.2019 – APARKALEKUEN AURRENKONTU ERANTSIA – AUTONOMIA FINANTZIARIOA PERTSONALITATE MORALIK GABE

Herriaren kontulariari aparkalekuen aurrekontu erantsirako kontu autonomoa sortzeko baimena eman zaio.

AHO BATEZ ONETSIA –

151.2019 – HENDAYE LOISIRS KASINOA – 2018KO JARDUERA TXOSTENA

HENDAYE LOISIRS sozietatearen 2018ko jarduera txostenaren kontularitza eta finantzazko elementu nagusien gainean jakitun da. Ez da bozkatzen.

152.2019 – HENDAYE LOISIRS KASINOA – ZORTE JOKOETARAKO EMAKIDAREN BERRITZEA

Hendaye Loisirs sozietateak zorte jokoak ustiatzeko egun duen baimena 2020ko maiatzaren 31n iraungiko da. Sozietate horren zuzendariak herriaren iritzia galde egin du baimen hori berritzeari dagokionean. Hautetsiek aldeko iritzia eman diote ustiatze baimena berritzeko galdeari.

AHO BATEZ ONETSIA –

153.2019 – HERRI KONTSEILUAREN MOZIOA David PLA MARTIN jaunaren egoeraz

Hendaiako Herri Kontseiluak, PLA MARTIN jaunaren abokatuak eman informazioak entzun eta:

  • Deitoratzen du Dei Auzitegiak onartu izana David PLA MARTIN hendaiarra espainiar agintarien esku uztea,
  • Eskatzen die frantziar agintariei behar den guztia egin dezatela, baita espainiar homologoekin adostuz ere, David PLA MARTIN jauna lehenbailehen itzul ahal dadin berriz ere Hendaiara, bere etxera, bizitzera,
  • Bere sostengu osoa eskaintzen dio David PLA MARTIN jaunari.

AUZAPEZAK: Hauteskide horiek, garrantzitsu iruditzen zait deliberamendu hau onar dezazuen. Hendaiar bat da hor auzian eta iruditzen zait oraingo honetan diplomaziak gain hartu diela auzibideei eta frantziar talde antiterroristen proposamen eta erabakiei. Espainiak gainetik pasa eta David PLA MARTIN bere esku utz dezaten eskatzen du. Mozio hau onar dezazuen eskatzen dizuet.

AHO BATEZ ONETSIA –

Auzapez jaunak: Milesker. David PLA MARTIN aretoan dugunez, ikusleen artean, altxa eta aurkez dakizuen eskatzen diot; guk txalotuko dugu eta xantza on opa diogu.

TXOSTENGILEA: Richard IRAZUSTA j.

154.2019 –LANPOSTU IRAUNKORREN 8. TAULA

Lanaldi osoko teknikari laguntzaile bi lanpostu sortzea erabaki dute hautetsiek eta lanaldi osoko lehen mailako teknikari nagusi lanpostu bat eta lanaldi murritzeko teknikari laguntzaile lanpostu bat hestea.

AHO BATEZ ONETSIA –

155.2019 – AITZINAMENDUA 2020ko DIRULAGUNTZATIK – DENENTZAT GIZARTE ZENTROA

Gizarte zentroaren diruztatzaileen dirulaguntzak heldu bitarteko gastuak estaltzeko, hautetsiek 2020ko dirulaguntzatik 40 000 euroko aitzinamendua ematea erabaki dute.

AHO BATEZ ONETSIA –

TXOSTENGILEA: Isabelle POLA LAKE and.

156.2019 – LEGARRALDE JABEGOA – AITZINEKO AZTERKETAK LURREN TOKIKO ERAKUNDE PUBLIKOAREKIN BATERA DIRUZTATZEA

Legarralde jabegoak eraikia den zati bat eta eraiki gabe den beste bat ditu eta jabego horren berriztatzeak lau laborari gazteri emanen die kokatzeko aukera eta banabide laburrak, laborantza arrazoitua eta, ahal balitz biologikoa eskainiko dituen proiektu bat gauzatzen lagunduak izanen dira.

Lurren Tokiko Erakunde Publikoak zati batean diruztatuko ditu Herriak honako baldintza hauetan aginduko dituen aitzineko azterketak:

  • Eraikin ororen egituraren azterketa, 7000 eta 8000 € artean aurreikusi da, % 50 ordainduko du eta gehienez 3000 €;
  • Lanen aitzinetiko diagnostiko azterketa (beruna, amiantoa, termita) 1500 € aurreikusi dira horretarako, eta % 50 ordainduko du.

Biltzarrak baimena eman dio auzapezari azterketak abian eman ditzan eta Herriaren diruzko parte hartzea bali egin dezan eta ahal beste dirulaguntza eska.

AHO BATEZ ONETSIA –

TXOSTENGILEA: Claire LEGARDINIER and.

157.2019 – RECYCL’ARTE ELKARTEA – PARTAIDETZA HITZARMENA

RECYCL’ARTE elkarteak egiten dituenak sostengatzen lagundu asmoz, urtean 7500 euroko dirulaguntza ematea erabaki da, bai eta auzapezari lankidetza hitzarmena sinatzeko baimena ematea ere.

AHO BATEZ ONETSIA –

TXOSTENGILEA: Christelle CAZALIS and.

158.2019 – HITZARMENA RAVEL EUSKAL HERRIA KONTSERBATORIOA ETA EUSKAL HERRIKO ORKESTRA SINFONIKOA DARAMATZAN KONPAINIA AUTONOMOAREKIN

Euskal Hirigune Elkargoak sortu zuen Maurice Ravel Euskal Herria kontserbatorioa eta Euskal Herriko Orkestra Sinfonikoa daramatzan konpainia autonomoa lehen zen Eskualde mailako Maurice Ravel Kontserbatorioaren Sindikatu Mistoaren ordez; oinarri hitzarmen bat sinatu behar dugu orain eta horrenbestez Herriak eta konpainia autonomoak elkarrekin ditugun xedeak zehaztu.

Bestalde, auzapez jaunari herriaren lokalak (Dantza kontserbatorioa Denentzat zentroan, Musika kontserbatorioa Variétés aretoan, Harmoniaren aretoa, etab…) uzteko hitzarmenak sinatzeko baimena eman zaio.

AHO BATEZ ONETSIA –

159.2019 – KULTURA: IKUSKIZUNAK, KONTZERTUAK, BITARTEKARITZA JARDUNAK – TARIFAK

Linean saltzen duen zerbitzu emaileak kobratzen duen komisioa (0,50 €) kontuan hartu eta Herri Kontzeiluak kultura ekitaldietara sartzeko 2020ko urtarrilaren lehenetik goitiko tarifak ezarri ditu.

AHO BATEZ ONETSIA –

160.2019 – GUITARALDE 2020 – TARIFAK

Biltzarrak GUITARALDE 2020 festibalera sartzeko tarifak ezarri ditu, kontuan hartuz linean saltzen dituen zerbitzu emailearen komisioa (0,50 €).

AHO BATEZ ONETSIA –

161.2019 – 2020RAKO KULTURA PROIEKTUAK – DIRULAGUNTZA ESKARIAK

Dirulaguntzak eskatuko dizkiegu Eskualdeari, Departamentuari eta Hirigune Elkargoari 2020rako programaturik ditugun kultura animazioak diruztatzeko.

AHO BATEZ ONETSIA –

162.2019 – AITZINAMENDUA 2020KO DIRULAGUNTZATIK – TXIKIEKIN ELKARTEA

2020ko dirulaguntzatik  1500 € aitzinatzea erabaki da. TXIKIEKIN elkarteak “Le Chipiron Lecteur” haur eta gazteentzako liburuen festibala antolatzen du eta gero eta arrakasta handiagoa izaten ari da ekitaldi hori.

POLA LAKE andreak ez du bozketan parte hartu.

AHO BATEZ ONETSIA –

TXOSTENGILEA: Jean Michel ARRUABARRENA j.

163.2019 – GIB – “GAZTE INFORMAZIOA” LABELA

Auzapezari baimena eman zaio “Gazte Informazio” Bulegoarentzako labela eska diezaien Estatuaren zerbitzuei, 3 urterako, eta dosier horri lotu zeinahi dokumentu sina dezan.

AHO BATEZ ONETSIA –

164.2019 – GIB – “EURODESK BITARTEKARIA ESKUALDEAN” LABELA

Auzapezari baimena eman zaio Gazte Informazio Bulegoarentzat “Eurodesk” labela eska diezaion  Gazte Informazio eta Dokumentazio Zentroari (CIDJ), eta dosier horri lotu zeinahi dokumentu sina dezan.

AHO BATEZ ONETSIA –

165.2019 – SEM  SLIH – HERRIARI ITZULTZEA ATSEDEN PORTUAREN MANTENU LANENGATIKO USTIAPEN KARGAK

1992ko apirilaren 27ko hitzarmen batez, Herriak SEM SLIH delakoaren esku utzi zuen atseden portuaren ustiapena baina inbestimendu gastuen eskumena beretzat atxiki zuen. Portuaren mantenu lanetarako udal langileen eskuahartzea behar da, hala berdeguneetan nola bideetan eta sare hainbatetan, informatikan, telefonian, eta abarretan.

Auzapez jaunari baimena eman zaio hitzarmen bat sina dezan SEM SLIH delakoarekin atseden portuaren mantenu lanei lotu gastuak herriari ordaintzeko moduak zehazteko.

AHO BATEZ ONETSIA –

166.2019 – SALTEGIEN IGANDEETAKO ZABALTZEAK 2020AN

Biltzarrak honako egun hauetarako eman du saltegiak zabaltzeko baimena:

  • 2020ko urtarrilaren 12 eta 19an
  • 2020ko abenduaren 13 eta 20an.

GEHIENGOZ ONETSIA –

11 boz AURKA: ELIZALDE j., LEGARDINIER and., VARELA and., CAMBLONG j., BUTORI and., CAUBET LECUONA and., GIANSANTI j., VESGA SORONDO and., DAUBAS j., CAZALIS and., TRANCHE j.

TXOSTENGILEA: Chantal KEHRIG COTTENÇON and.

167.2019 – EDARIAK SALTZEKO IV BAIMENA ESKURA JARTZEKO HITZARMENA DANIAL UGARTE FRONTOIKO OSTATUAREKIN

Herriak IV baimen bat du eta Daniel Ugarte frontoiko ostatuaren esku jartzen du 2013. urteaz geroztik.

Ostatu horren ustiatzaileak aldatu dira lehiaketa baten ondoren eta orain SARL FLAHAUSTIEL sozietatearen esku jarri behar dugu edariak saltzeko IV baimena eta horretarako hitzarmena sinatu behar da.

AHO BATEZ ONETSIA –

168.2019 – AZOKA ZAHARRAREN ERAIKINAREN BERRIZTAPENA – LAN MERKATUEN GEHIGARRIAK

Baimena eman zaio auzapezari gehigarriak sina ditzan azoka zaharraren eraikina berritzeko lanen merkatuetan, orotara 63 112.02 ZG izanen dira gehiagarri horiek eta, hartara, lanen guztizko kopurua honenbestera helduko da: 3 583 157 € ZG.

AHO BATEZ ONETSIA –

169.2019 – ETXE MUBLATUAK TURISMORAKO ALOKATZEA – IZENA EMATEKO PROZEDURA

Alur 2014-366 deitu legeak 2014ko martxoaren 24koak abian eman zuen bizileku osoa pasaiako bezeroei egonaldi labur baterako alokatzea arautzeko baliabide bat plantan ematea. Baliabide hori, hastapenean, 200 000 biztanletik gorako hirietan aplika zitekeen eta hala erabakiko zuten 50 000 biztanletik gorako herri elkargoetara ere zabal zitekeen.

Euskal Hirigune Elkargoak 2017ko irailaren 23an erabaki zuen eremu bat seinalatzea non erabilera aldaketarako baimena eskatu beharko baitzen aitzinetik halako alokairuak egiteko eta horretarako baldintzak ezartzeko arauak zehazteko utzi zituzten. Jabe bakar batek egonaldi labur baterako pasaiako bezeroei aloka diezazkiekeen bizilekuen kopurua mugatu nahi zen horrenbestez.

Herri Kontseiluak erabaki du etxe mublatuak turismorako alokatzeko asmoz aitzinetik adierazi beharko dela eta erregistratu, baita bizitegi nagusia bada ere, 2020ko urtarrilaren lehenetik goiti.

Xedapen horiek herriaren eremu osoan aplikatuko dira.

AHO BATEZ ONETSIA –

Gai zerrenda bururatua zenez, auzapez jaunak batzarra eskertu du eta bilkura amaitutzat eman, 19:55ean.

Ohi legez, ikusleak, hautetsiak eta udal langileak txistorra jatera gonbidatu ditu.

HENDAIAN, 2019ko abenduaren 19an

Auzapeza,

Euskal Hirigune Elkargoaren lehen lehendakariordea

Pirinio Atlantikoetako Departamendu kontseilari,

 

Kotte ECENARRO

HERRIKO ETXEAREN ATARIAN AFIXATUA

2019-12-19an

Auzapeza,

Euskal Hirigune Elkargoaren lehen lehendakariordea

Pirinio Atlantikoetako Departamendu kontseilari

Kotte ECENARRO