2019ko apirilaren 25eko Herriko kontseiluaren bilkuraren bilduma

Consultez ou téléchargez le compte-rendu (nouvelle fenêtre)(pdf - 3,84 MB - nouvelle fenêtre)

2019ko apirilaren 25ean, ostegunarekin, 18:30ean egin

KE.RS – 248.2019

Bi mila eta hemeretzigarren urtean, apirilaren 25ean, ostegunarekin, 18:30ean, Herriko Kontseilua bildu da, Kotte ECENARRO jaun auzapezaren lehendakaritzapean.

BERTARATUAK: ECENARRO j. (auzapeza) 051.2019 zk. deliberamenduan
eta 057.2019 zk., 058.2019 zk., 059.2019 zk. eta 060.2019 zk. deliberamenduetan – KEHRIG COTTENÇON and., TRANCHE j., BUTORI and., IRAZUSTA j., CAZALIS and., POLA LAKE and., ARRUABARRENA j. (auzapezordeak), LEGARDINIER and., CAMACHO SATHICQ and., DAUBAS j., ANSAULT LECUONA and., DURANDEAU j., VESGA SORONDO and., GIANSANTI j., HARAMBOURE and., DIAS j., MOUNIOS ADURRIAGA and., BOURROUILH PAREGE j., CAUBET LECUONA and., FRUCHART j., VARELA and., CEZA and., TENA j., IRASSART ESTOMBA and., DUHART ETCHENAUSIA and., POUYFAUCON j., ZUBIETA and., BALANZATEGUI j. 052.2019 zk. deliberamendutik goiti, eta DESTRUHAUT j.

BARKATUAK: Auzapez jauna, ahalordea KEHRIG COTTENÇON andreari emanik 052.2019 zk. deliberamendutik 056.2019 zk. deliberamendura arte, ELIZALDE j., ahalordea LEGARDINIER andreari emanik, CAMBLONG jauna, ahalordea VARELA andreari emanik, BERRA jauna, ahalordea POUYFAUCON jaunari emanik, eta ZUBIETA andrea, ahalordea IRASSART ESTOMBA andreari emanik.

EZ ZEN HAN: BALANZATEGUI j. 051.2019 zk. deliberamendua arte.

BILKURA IDAZKARIA: Christelle CAZALIS and.

Bilkuraren quoruma bete dela baieztatu ondoren, auzapez jaunak hasiera eman dio bilkurari.

I – 2019KO MARTXOAREN 27KO HERRIKO KONTSEILUAREN AKTA ONARTZEA

Auzapez jaunak 2019ko martxoaren 27ko bilkuraren bilduma CAZALIS andreari, bilkura idazkari den bezainbatean, irakur dezan galde egin dio. Dokumentua bozetara jarri da, biltzarrak onar dezan.

Dokumentua biltzarrak onar dezan eman da bozketara.

AHO BATEZ ONETSIA –

II – DELIBERAMENDUAK

Gero, gai zerrendari ekin zaio:

TXOSTENGILEA: Kotte ECENARRO, auzapeza

051.2019 – HERRI KONTSEILUAK EMAN AHALMEN ORDEZKARITZAZ AUZAPEZAK HARTU ERABAKIAK

Auzapez jaunak azaldu ditu Herriko Kontseiluak 2014ko apirilaren 28ko eta 2015eko urtarrilaren 7ko deliberamenduen bitartez eman zizkion ordezkaritzak baliatuz hartu dituen erabakiak.

Herri Biltzarra jakinaren gainean da. Ez da bozkatzen.

BALANZATEGUI jauna biltzarrera sartu da.

TXOSTENGILEA: Frédéric TRANCHE j.

052.2019 – HENDAIA TURISMO & MERKATARITZA: JARDUNAREN AGIRIA ETA 2018KO ADMINISTRAZIO KONTUA

Auzapez jaunak bilkuratik alde egin du.

Biltzarrari proposatu zaio ezagututzat har ditzan Hendaia Turismo & Merkataritza erakundearen 2018ko administrazio kontua eta jardunaren agiria.

KEHRIG COTTENÇON andreak, auzapez jauna aretoan ez denez, bilkuraren burutza hartu du.

KEHRIG COTTENÇON andreak: auzapezaren ordezkoa hartzen dut auzapeza telefonoan baita suprefetarekin.

Herri Biltzarrak egoeraren jakinaren gainean da. Ez da bozkatzen.

TXOSTENGILEA: Nicole BUTORI and.

053.2019 – ESKOLA JANTOKIEI ETA ESKOLAZ KANPOKO HARREREI JANARIA ESKAINI ETA HOZTURIK BANATZEKO MERKATUA – TALDEKO ESKABIDEA INTZURAKO ETA PAUSUKO ESKOLAREN HERRIARTEKO SINDIKATUAREKIN

Egun dugun eskola eta eskolaz kanpoko jantokirako kontratua 2019ko abuztuaren 31n iraungiko da eta Herriak beste deialdi bat eginen du.
Herri Kontseiluari proposatu zaio onar ditzan hala Intzura eta Pausuko Herriarteko Sindikatuarekin batera talde eskaria egitea nola osaera hitzarmena eta baimena eman diezaiola auzapez jaunari sindikatuarekin sinatu beharreko hitzarmena sina dezan.

AHO BATEZ ONETSIA

TXOSTENGILEA: Richard IRAZUSTA j.

054.2019 – BETI GAZTE ETXEA – SOLIHA SOZIETATEAREKIKO BIRGAITZE KONTRATUA BALIOGABETZEA

2008ko abenduaren 17ko deliberamendu batez, Hendaiako Herriak hitzarmen bat sinatzea erabaki zuen PACT HD Pays Basque izeneko elkartearekin Hapetenia karrikaren eta Pausuko errepidearen arteko kantoian dagoen Beti Gazte etxea birgaitzeko kontratu baterako. Herriak kontratu hori baliogabetu nahi luke, eraikinaren behereko solairuan TXOKO elkartea kokatu eta eguneko harrera zentro gisa egiten duen lana egiten jarraitzeko aukera emateko.

Biltzarrari proposatu zaio baimena eman diezaiola auzapez jaunari SOLIHA sozietarekin dugun kontratua baliogabe utz dezan eta baliogabetze horretarako sinatu beharreko dokumentu guztiak sina ditzan.

AHO BATEZ ONETSIA –

TXOSTENGILEA: Christelle CAZALIS and.

055.2019 – ANTTON ABADIA BILTZAR ETXEA – ARETOEN ALOKATZE TARIFAK

Aretoak uzteko tarifak ez dira 1998ko otsailaren 5eko deliberamendutik hona ez dira emendatu eta orain eguneratu beharko genituzke.

Hartara, Herri Kontseiluari aurkeztu zaizkion tarifak onar ditzan proposatu zaio.

CAZALIS andreak: zehazt dezadan ere jarraitzen dugula hendaiar elkarteei aretoak urririk eskaintzen, betiere haietan egiten dituzten jardunetarako ez bada sartze eskubiderik ordaindu behar.

AHO BATEZ ONETSIA

TXOSTENGILEA: Jean-Michel ARRUABARRENA j.

056.2019 – ONDARRAITZ TENIS KLUBA – BI PADEL JOKALEKU EGITEA – DIRU LAGUNTZA ESKARIA

Frantzian padel kirola garatzen ari delarik eta padel klubaren kideek gero eta eskari gehiago egiten ari zaizkigunez, Hendaiako Herriko Etxeak Ondarraitzeko tenis klubaren lekuetan bi padel jokaleku egitea programatu du.
Biltzarrari proposatu zaio baimena eman diezaion auzapez jaunari honako hauek egin ditzan:

  • Departementuari, Eskualdeari eta Estatuari ahal bezain diru laguntza handienak eskatzea,
  • Eraikitze baimena aurkeztea,
  • Enpresentzako deialdia egitea, prozedura egokitu bidez, Merkatu Publikoen Kodearen 2016-360 Dekretuaren 27. artikuluak agindu bezala.

AHO BATEZ ONETSIA

TXOSTENGILEA: Michelle MOUNIOS ADURRIAGA

057.2019 – EUSKAL HIRIGUNE ELKARGOA – “OKZITANIA GASKOINAKO HIZKUNTZA ETA KULTURA POLITIKA” HAUTAZKO ESKUMENA BERE GAIN HARTZEA.

Euskal Hirigune Elkargoa, okzitaniar-gaskoiera 2018ko ekainaren 23ko deliberamendu batez ofizialki onartuz, asmo handiko hizkuntza politika garatzera engaiatu zen. Horrekin batera, Elkargoak, 2018ko azaroaren 3an onartu zuen kultura proiektuaren barnean, gaskoi kulturari bereziki loturiko ekintzak zeharka kontuan hartzera engaiatu zen.

Herri Kontseiluari proposatu zaio aldeko iritzia eman dezala Euskal Hirigune Elkargoak «Okzitaniar-gaskoi kultura eta hizkuntza politika» eskumena bere gain hartzeaz, honako eskuhartze alor hauek dituelarik:

  • Okzitaniar-gaskoi kultura eta hizkuntzaren sustapena hala sektorekako politiketan nola Euskal Hirigune Elkargoaren komunikazioan,
  • Beren eskumen alorretan okzitaniar-gaskoi kultura eta hizkuntza sustatu nahi duten herriak laguntzea,
  • Okzitaniar-gaskoi kultura eta hizkuntza sustatu nahi duten elkarteak laguntzea.

Auzapez jauna biltzarrera bildu da eta, horrenbestean, bilkuraren burutza hartu du.

AHO BATEZ ONETSIA

TXOSTENGILEA: Chantal KEHRIG COTTENÇON

058.2019 – BASERRIALDEAREN ELEKTRIFIKATZEA – “INGENIARITZA ZIBILA, KOMUNIKAZIO ELEKTRONIKOA B 2018 AUKERA” EGITARAUA – PROIEKTUAREN ETA DIRUZTAPENAREN HERRIAREN ZATIAREN ONARTZEA 18TE007 ZK. GAIA

Herri Kontseiluari jakitera eman zaio Pirinio Atlantikoetako ENERGIAREN SINDIKATUARI eskatu zaiola honako lan hauen azterketa egin dezan: Orange ingeniaritza zibila,
Magnoliondoen hiribidean eta Granadondoen karrikan tentsio apaleko argindarreko sareak lurperatzeko.

Energia Sindikatuaren lehendakariak Herriari jakinarazi dio egiteko diren lan horietarako zenbatetsi den kostua (93 649,11 €), eta lanak honako enpresa honi eman zaizkiola: GROUPEMENT SDEL – CETELEC.

Biltzarrari herriarena den eremuan izan litekeen zorra urririk eman dezan.

AHO BATEZ ONETSIA

059.2019 – BASERRIALDEAREN ELEKTRIFIKATZEA – “ESTETIKA SINDIKATUA (BAIONA, BIARRITZ, HENDAIA) 2018” EGITARAUA. PROIEKTUAREN ETA DIRUZTAPENAREN HERRIAREN ZATIAREN ONARTZEA – 16EF063 ZK. GAIA

Herri Kontseiluari jakitera eman zaio Pirinio Atlantikoetako ENERGIAREN SINDIKATUARI eskatu zaiola honako lan hauen azterketa egin dezan: Magnoliondoen hiribidean eta Granadondoen karrikan tentsio apaleko argindarreko sareak lurperatzea.

Energia Sindikatuaren lehendakariak Herriari jakinarazi dio egiteko diren lan horietarako zenbatetsi den kostua (376 780,25 €), eta lanak honako enpresa honi eman zaizkiola: GROUPEMENT SDEL – CETELEC.

Biltzarrari herriarena den eremuan izan litekeen zorra urririk eman dezan.

AHO BATEZ ONETSIA

060.2019 – BASERRIALDEAREN ELEKTRIFIKATZEA – “SEGURTASUNERAKO ARGITERIA PUBLIKOAREN SORTZEA ETA BERRITZEA (DEPARTAMENTUA) 2018” EGITARAUA – PROIEKTUAREN ETA DIRUZTAPENAREN HERRIAREN ZATIAREN ONARTZEA – 18EP005 ZK. GAIA

Herri Kontseiluari jakitera eman zaio Pirinio Atlantikoetako ENERGIAREN SINDIKATUARI eskatu zaiola honako lan hauen azterketa egin dezan: Hiri argiztapena, Magnoliondoen hiribidean eta Granadondoen karrikan tentsio apaleko argindarreko sareak lurperatzeari loturik.

Energia Sindikatuaren lehendakariak Herriari jakinarazi dio egiteko diren lan horietarako zenbatetsi den kostua (192 483,38 €), eta lanak honako enpresa honi eman zaizkiola: GROUPEMENT SDEL – CETELEC.

Biltzarrari herriarena den eremuan izan litekeen zorra urririk eman dezan, bai eta SDEPA erakundearen energia aurrezkien agiriak eskuratzea lanak horretarako gai direnean.

AHO BATEZ ONETSIA

Auzapez jaunak Jean DIAS jaunari eman dio hitza.

DIAS jaunak: auzapez jaun hori, jaun-andre horiek, hautetsi kide maite horiek, 1945eko maiatzaren 8koaren urteurrenaren karietara, PAYET jaunaren, Pirinio Atlantikoetako prefektu izan zenaren ekimenaz, auzapez jaunak diplomak banatuko dizkie gazteei; zehazt dezadan erantzun zuen eskola bakarra Lizardikoa izan zela eta hango 53 ikaslei emanen die auzapez jaunak 100. urteurrenaren ekitaldian izanaren eskertzeko diploma hori.

Ez ditut ahantzi, noski, Hendaiako suhiltzaileen eskolako 17 suhiltzaile gazteak, haiek ere han izan baitziren.

Zehazt dezadan ere auzapezak MANDEMENT jaunak eta neuk ere egin dugunari esker ukanen dugula, hala maiatzaren 8ko nola uztailaren 14ko eta azaroaren 11ko ekitaldietan, itsas infanteriako jauskarien lehen erregimenduaren (1er RPIMA) ordezkaritza bat; horrek itxura hobea emanen die gure aberri ekitaldiei.

Entzun izana eskertzen dizuet.

Auzapez jaunak: Eskertzen dizut, Jean.

Gai zerrenda bururatua zenez, auzapez jaunak batzarra eskertu du eta bilkura amaitutzat eman, 19:05ean.

Data eta Sinadura

HENDAIAN, 2019ko apirilaren 26an

Auzapeza, Euskal Hirigune Elkargoaren lehen lehendakariordea? Pirinio Atlantikoetako Departamendu kontseilari,

Kotte ECENARRO

HERRIKO ETXEAREN ATARIAN AFIXATUA/ 2019-04-26an

Auzapeza, Euskal Hirigune Elkargoaren lehen lehendakariordea? Pirinio Atlantikoetako Departamendu kontseilari

Kotte ECENARRO