2019ko ekainaren 26ko herriko kontseiluaren bilkuraren bilduma

Dokumentuak kontsultatu (leiho berria)(pdf - 187,84 KB - nouvelle fenêtre)

Bi mila eta hemeretzigarren urtean, ekainaren 26an, asteazkenarekin, 18:30ean, Herriko Kontseilua bildu da, Kotte ECENARRO jaun auzapezaren lehendakaritzapean.

BERTARATUAK: ECENARRO j. (auzapeza), KEHRIG COTTENÇON and., TRANCHE j., BUTORI and., IRAZUSTA j., ELIZALDE j., CAZALIS and., POLA LAKE and., ARRUABARRENA j. (auzapezordeak), LEGARDINIER and.,  (070.2019 zk. deliberamendutik 078.2019 zk.eta 081.2019 zk.ra), CAMACHO SATHICQ and., DAUBAS j., ANSAULT LECUONA and., DURANDEAU j., VESGA SORONDO and., GIANSANTI j., HARAMBOURE and., DIAS j., MOUNIOS ADURRIAGA and., BOURROUILH PAREGE j., CAUBET LECUONA and., FRUCHART j., VARELA and., CAMBLONG j., CEZA and., BERRA j DUHART ETCHENAUSIA and., POUYFAUCON j.,  ZUBIETA and., BALANZATEGUI j., DESTRUHAUT j.

BARKATUAK: LEGARDINIER andrea, ahalordea ELIZALDE jaunari emanik 079.2019 eta 080.2019 zk. deliberamenduetarako, TENA ajuna, ahalordea KEHRIG COTTENÇON andreari emanik, IRASSART ESTOMBA andrea, ahalordea ZUBIETA andreari emanik

BILKURA IDAZKARIA: Christelle CAZALIS and.

Bilkuraren quoruma bete dela baieztatu ondoren, auzapez jaunak hasiera eman dio bilkurari.

I2019KO MAIATZAREN 22KO HERRIKO KONTSEILUAREN AKTA ONARTZEA

Auzapez jaunak 2019ko maiatzaren 22ko bilkuraren bilduma CAZALIS andreari, bilkura idazkari den bezainbatean, irakur dezan galde egin dio. Dokumentua biltzarrak onar dezan eman da bozketara.

Aho batez onetsia –

 JAKINARAZPENAK

LEGARRALDEko JABEGOA

 SAFER erakundearen zuzendaritza batzordeak onartu zuen atzo Legarralde jabegoa ustiatuko duten lau laborarien hautua, haietako batek bertan bizitzeko asmoa duelarik. 

Baratzezaintza biologikoa egiten duten bi baratzezain dira, Kintoa zerrien hazkuntza eta hegaztien hazkuntza biologikoa egiten duen hazle bat eta biologikoa ere den garagarnorako garagarra lantzen duen zerealen laborari bat.

 Kokagune horretan 3 laborari gazte kokatuko dira berrian eta ustiatze baten sendotzea ere izanen da bertan.

 FLK- CAF eta EALK- CPAM

Eritasun Asurantzako Lehen mailako Kutxaren (EALK- CPAM) Administrazio Kontseiluak onartu du Hendaian harrera bulego finkoa kokatzea. Bulego horrez gain, Familia Laguntza Kutxaren (FLK-CAF) harrera digitala ukanen dute ere erabiltzaileek.

Zerbitzu horiek udazken honetan hasiko dira, behin-behinean Hondarraitzeko posta bulegoa zenaren lokaletan kokaturik, Elorri xuri karrikan. Behin betiko, diruzaintza zenaren lekuan kokatuko dira eta horretarako, Herriak eta EALK-CAPM erakundearen arkitektoak lanak eginen dituzte elkarrekin 2019 eta 2020 urteotan.

IIDELIBERAMENDUAK

TXOSTENGILEA: Kotte ECENARRO j. 

070.2019 – HERRI KONTSEILUAK EMAN AHALMEN ORDEZKARITZAZ AUZAPEZAK HARTU ERABAKIAK

Auzapez jaunak azaldu ditu Herriko Kontseiluak 2014ko apirilaren 28ko eta 2015eko urtarrilaren 7ko deliberamenduen bitartez eman zizkion ordezkaritzak baliatuz hartu dituen erabakiak.

Herri Biltzarra jakinaren gainean da. Ez da bozkatzen.

TXOSTENGILEA: Frédéric TRANCHE j.

071.2019 – HONDARTZEN ZAINTZA 2019, 2020 ETA 2021 URTEETARAKO

Hitzarmen bat sinatu dugu SDIS erakundearekin bainatzeak eta ur jarduerak zain ditzan 2019, 2020 eta 2021 urteetan.

AHO BATEZ ONETSIA –

TXOSTENGILEA: Nicole BUTORI and.

072.2019 – IRANDATZ KOLEGIOARI ESLEITU DIRULAGUNTZA – “RACONTE” PROIEKTUA

IRANDATZ kolegioa eta Geltoki auzoko lehen mailako eskola elkarlanean ari dira «Raconte» izeneko prebentzio proiektu batean, indarkeria duena gai nagusitzat.

Lan horren bururatzean, bideo bat emanen zaie haurrak hartzen dituzten zentroei, gai horren inguruko prebentzio saioak egin ditzaten.

Irandatz kolegioari 2 000 euroko dirulaguntza berezia ematea erabaki da, proiektu horren gauzatzean parte hartzeko.

AHO BATEZ ONETSIA –

081.2019 – ERABILERA DIGITALEN PARTEKATZE HITZARMENA EUSKAL HIRIGUNE ELKARGOAN

2019ko apirilaren 13ko deliberamendu batez, Euskal Hirigune Elkargoak hitzarmen bat egin du La Fibre64  Sindikatu Mistoarekin zerbitzu digitalen programa bat hedatzeko.

Lankidetza alor hori parte hartu nahi duten eta elkargokide diren herriei zabalik da, honako zerbitzu hauek guztiak edo hauetako batzuk egiteko:

  • Datuen Babeserako Araudi Nagusiaren arabera aritzea: Datuen Babeserako Araudi Nagusiaren arabera aritzen laguntzea, horretarako LaFibre64 Sindikatu Mistoaren eta kideen artean partekatzen duten datuen babeserako arduradun bat plantan emanez. La Fibre64 Sindikatu Mistoa Herriaren datuen babeserako arduradun izendatua da.
  • Eskaera publikoa desmaterializatzea: Herriaren eskura erosle profila ematea merkatu publikoen eadministration64.fr plataforman.
  • Legezkotasun kontrolerako igorpena desmaterializatzea: Herriaren egintza eta jarioen teletransmisioko hirugarren bat eskura ematea.

Zerbitzu digital horiek urririk balia ditzakete herriek, urtean partekatze hitzarmen baten bidez, deliberamenduari erantsi proiektuak dioen gisan.

Auzapez jaunari baimena eman zaio dagokion partekatze hitzarmena sinatzeko.

AHO BATEZ ONETSIA –

TXOSTENGILEA: Richard IRAZUSTA j.

073.2019 – ACCROISSEMENT D’ACTIVITÉ – BIZI INGURUNEAREN GUNEA

Aldi baterako hargin lanpostu oso bat sortu da 2019ko uztailaren lehenetik hasi eta 2019ko abenduaren 31 bitarte.

AHO BATEZ ONETSIA –

074.2019 – JARDUNAREN AREAGOTZEA – HIRI BIZITZAREN GUNEA – MENDI ZOLAN

Langile bat kontratatuko da lanaldi murriztuan, 2019ko irailaren lehenetik 2020ko abuztuaren 31 arteko aldirako, Mendi Zolan kultura gunearen komunikazio zereginak bete ditzan.

AHO BATEZ ONETSIA –

075.2019 – IKASKETA KONTRATUA

Beharra agertu duten zerbitzuetan ikasketa kontratuak baliatzea erabaki da. Baliabide horrek aukera emanen die 16-25 urteen arteko gazteei espezialitate bateko ezagutza teorikoak hartzeko eta kolektibitatearen zerbitzuetan baliatzeko. Ordaina adinaren arabera, prestatu duen diplomaren arabera eta formakuntzaren iraupenaren arabera kalkulatuko da.

AHO BATEZ ONETSIA –

TXOSTENGILEA: Isabelle POLA LAKE and.

076.2019 – HERRIAREN IRITZIA SAS GURRUCHAGA MARÉE SOZIETATEAK URKULTURA PLANTA BAT ARAUETAN EMAN ETA HEDATZEKO AURKEZTU PROIEKTUARI BURUZ, ICPE HERRI GALDEKETAREN BAREAN

hautetsiek aldeko iritzia eman diote GURRUCHAGA MARÉE sozietateak angulen biltoki eta haztegia arauetan eman eta kokatzeko aurkeztu duen baimen eskaerari.

AHO BATEZ ONETSIA –

TXOSTENGILEA: Jean Michel ARRUABARRENA j.

077.2019 – “NERABEEN HONDARTZAKO AISIALDI HARRERA” IREKITZEA ETA TARIFAK – 2019ko UDA

Utero bezala, hondartzan nerabeentzako harleku bat irekitzea erabaki da, 2019ko uztailaren 9tik abuztuaren 24 arte; gazte bakoitzak hilean 10 € ordaindu beharko ditu.

AHO BATEZ ONETSIA –

078.2019 – EZOHIKO DIRULAGUNTZA – STADE HENDAYAIS ESKUBALOIA

Bandera duten taldea nazio mailako 3ra igo denez, STADE HENDAYAIS HANDBALL elkarteak 2000 euroko dirulaguntza eskatu digu, bidaia gastuak ordaintzen laguntzeko. Hautetsiek elkarte horri dirulaguntza berezi hori ematea erabaki dute.

AHO BATEZ ONETSIA –

TXOSTENGILEA: Chantal KEHRIG COTTENÇON and.

079.2019 – TOKIKO HIRIGINTZA PLANAREN BERRIKUSPENA – ADITZE SAIOAREN BILANA ETA EUSKAL HIRIGUNE ELKARGOARI IRITZIA EMATEA PROIEKTUA FINKA DEZAN

2014ko irailaren 30eko deliberamendu batez, Hendaiako Herriko Etxeak bere Tokiko Hirigintza Planaren berriskuspena erabaki zuen (THP), hirigintza dokumentu hori Hendaiako lurraldearen garapen helburuei erantzuteko gai izan dadin bilakarazteko.

Antolaketa eta Garapen Iraunkorretako Proiektuaren orientabide nagusien gaineko eztabaida egin zen 2018ko apirilaren 14an Euskal Hirigune Elkargoaren Elkargo Kontseiluan, 2017ko urtarrilaren lehenaz geroztik hark baitu eskumena.

Elkar aditzea bururatu da jadanik eta horren bilana egin behar dugu, Hirigintza Kodearen L.103-6 artikuluak agindu bezala; jendeek THParen proiektuaren gaineko oharrak egiteko aukera ukan du.

THP proiektua prest da, aitzinetiko iritzia eman behar zaio Euskal Hirigune Elkargoari, Elkargo Kontseiluak heldu den ekainaren 29an finka dezan.

Herri Biltzarrari hoanko hau proposatu zaio:

– iritzi bat ematea aditze bilanari buruz Euskal Hirigune Elkargoaren Elkargo Kontseiluak onar dezan;

– iritzi bat ematea Tokiko Hirigintza Planaren proiektuari buruz, Euskal Hirigune Elkargoak finka dezan.

GEHIENGOZ ONETSIA –

7 boz AURKA: BERRA j., DUHART ETCHENAUSIA and., ZUBIETA and., POUYFAUCON j., BALANZATEGUI j., DESTRUHAUT j., IRASSART ESTOMBA and.

080.2019 – PORTU ALDEKO APARKALEKUEN ETA BIDEEN IZENAK

Portuko eta harako bideetako hainbat aparkalekuen berrantolaketaren barnean, errazago ezagun ditzagun, honela izenda ditzagun proposatu da:

  • WATER SPORTS CENTER enpresaren aitzineko aparkalekua: TRIBORD APARKALEKUA
  • Txingudi badiako etorbidearen luzerako aparkalekua, laranjondoen karrikatik sartuz: FLORIDAKO APARKALEKUA
  • Itsas saltegiaren ondoan eta xaien aitzinean den aparkalekua: LARANJONDOEN APARKALEKUA
  • Arraun zentroaren eta urpekaritza zentroaren aitzinean dagoen aparkalekua: ABABOR APARKALEKUA
  • Txingudi badiako etorbidetik kairaino, itsas zentroari, arraun klubari eta urpekaritza zentroari jarraiki doan bide hetsia: TXINGUDI HIRIBIDEA
  • Laranjondoen karrikatik, WATER SPORTS CENTER saltokiari jarraikiz BIDASOA zabaltzaraino doan bide hetsia: LARANJONDOEN HIRIBIDEA.

Gai zerrenda bururatua zenez, auzapez jaunak batzarra eskertu du eta bilkura amaitutzat eman, 21 :00etan.

HENDAIAN, 2019ko ekainaren 28an

Auzapeza,

Euskal Hirigune Elkargoaren lehen lehendakariordea

Pirinio Atlantikoetako Departamendu kontseilari,

Kotte ECENARRO

 HERRIKO ETXEAREN ATARIAN AFIXATUA

2019-06-28an

Auzapeza,

Euskal Hirigune Elkargoaren lehen lehendakariordea

Pirinio Atlantikoetako Departamendu kontseilari

Kotte ECENARRO