2019ko irailaren 18ko herriko kontseiluaren bilkuraren bilduma

Bi mila eta hemeretzigarren urtean, irailaren 18an, asteazkenarekin, 18:30ean, Herriko Kontseilua bildu da, Kotte ECENARRO jaun auzapezaren lehendakaritzapean.

Dokumentuak kontsultatu (leiho berria)(pdf - 193,13 KB - nouvelle fenêtre)

KE.RS –  477.2019

BERTARATUAK: ECENARRO j. (auzapeza), KEHRIG COTTENÇON and., TRANCHE j., IRAZUSTA j., ELIZALDE j., CAZALIS and., POLA LAKE and., (auzapezordeak), LEGARDINIER and., CAMACHO SATHICQ and., DAUBAS j., ANSAULT LECUONA and., DURANDEAU j., VESGA SORONDO and., GIANSANTI j., HARAMBOURE and., DIAS j., MOUNIOS ADURRIAGA and., BOURROUILH PAREGE j., CAUBET LECUONA and., FRUCHART j., VARELA and., CAMBLONG j., CEZA and., TENA j., DUHART ETCHENAUSIA and., POUYFAUCON j., ZUBIETA and., BALANZATEGUI j. eta DESTRUHAUT j.

BARKATUAK: BUTORI andrea, ahalordea CAMACHO SATHICQ andreari emanik, ARRUABARRENA jauna, ahalordea KEHRIG COTTENÇON andreari emanik, IRASSART ESTOMBA andrea, ahalordea ZUBIETA andreari emanik, BERRA jauna, ahalordea DESTRUHAUT jaunari emanik.

BILKURA IDAZKARIA: Christelle CAZALIS and.

Bilkuraren quoruma bete dela baieztatu ondoren, auzapez jaunak hasiera eman dio bilkurari.

I2019KO UZTAILAREN 17KO HERRIKO KONTSEILUAREN AKTA ONARTZEA

Auzapez jaunak 2019ko uztailaren 17ko bilkuraren bilduma CAZALIS andreari, bilkura idazkari den bezainbatean, irakur dezan galde egin dio. Dokumentua biltzarrak onar dezan eman da bozketara.

AHO BATEZ ONETSIA –

IIDELIBERAMENDUAK

Gai-zerrendari ekin zaio:

TXOSTENGILEA: Kotte ECENARRO j.

091.2019 – HERRI KONTSEILUAK EMAN AHALMEN ORDEZKARITZAZ AUZAPEZAK HARTU ERABAKIAK

Auzapez jaunak azaldu ditu Herriko Kontseiluak 2014ko apirilaren 28ko eta 2015eko urtarrilaren 7ko deliberamenduen bitartez eman zizkion ordezkaritzak baliatuz hartu dituen erabakiak.

Herri Biltzarra jakinaren gainean da. Ez da bozkatzen.

092.2019 – 2019. URTEA – 2. ALDAKETA ERABAKIA – AURREKONTU NAGUSIA

Aurrekontu nagusiari zenbait aldaketa egin behar zaio; 2. aldaketa erabakia osatuko dute aldaketa horiek. Herri Kontseiluari aldaketa erabaki hau onar dezan proposatu zaio.

AHO BATEZ ONETSIA–

TXOSTENGILEA: Richard IRAZUSTA j.

093.2019 – LANPOSTU IRAUNKORREN 5. TAULA

Lanpostuen, zerbitzuen beharren eta betetzen diren zereginen bilakaera kontuan hartuz, bilkuran aipatu diren zenbait lanpostu sortu eta zenbait hestea proposatu zaio biltzarrari.

AHO BATEZ ONETSIA–

094.2019 – ORDU GEHIGARRI ETA OSAGARRIAK BETETZEKO MOLDEAK

Lanaldi osoz ari diren C edo B kategorietako zenbait langile titularri ordu gehigarri edo osagarriak egiteko aukera onar dakien proposatu da; udaltzaingoan, zerbitzu teknikoen zuzendaritzako idazkaritzan eta idazkaritza orokorrean ari diren erredaktoreak, administrari laguntzaileak eta teknikari laguntzaileak lirateke erabaki horren hartzaileak.

EMANIKO BOZ ORO ALDE –  7 ABSTENTZIO:

IRASSART ESTOMBA and., BERRA j., DUHART ETCHENAUSIA and., POUYFAUCON j.,
ZUBIETA and., BALANZATEGUI j. eta DESTRUHAUT j.

095.2019 – DIRULAGUNTZA «IL ÉTAIT UNE FOIS… UN RÊVE» ELKARTEARI – HAURTZAINEN ETXEA

Bi hendaiarrek «Il était une fois… un rêve» elkartea sortu dute haurtzainen etxe baten sortzeari ekiteko.

Elkarte horri 10 000 euroko dirulaguntza eman diezaion proposatu zaio biltzarrari.

AHO BATEZ ONETSIA–

TXOSTENGILEA: Christelle CAZALIS and.

096.2019 –  EZ OHIKO DIRULAGUNTZA «LES TROIS CHEMINS» ELKARTEARI

«Les Trois chemins» eta «OROITZA» elkarteak antzerki pieza bat, «1609, année sombre en Labourd» izenekoa, sortzeko elkartu dira.

Horren egiteko, «Les Trois Chemins» elkarteari 3000 euroko ez ohiko dirulaguntza eman dakion proposatu da.

AHO BATEZ ONETSIA–

097.2019 – EZ OHIKO DIRULAGUNTZA  ALAIAK ABESBATZARI

«ALAIAK» elkarteak bere 35. urteak ospatuko ditu heldu den urriaren 12an eta, horren karietara, diruzko laguntza bat eskatu du.

3000 euroko ez ohiko dirulaguntza eman dakion proposatu zaie herri kontseilariei.

AHO BATEZ ONETSIA–

TXOSTENGILEA: Isabelle POLA LAKE and.

POLA LAKE andreak: deliberamendua aurkeztu aitzin, jakitera eman nahi dizuet «Eco Maires» elkartearen buruak gure Herriari galde egin diola Total enpresari eska diezaion laster murritz ditzala egiten dituen isurketak klimaren berotzea +1,5°C baino handiagoa izan ez dadin.

Halatan, bada, auzapez jaunak eskari hori sinatu du Herriaren izenean.

098.2019 – «LEGARRALDE» LURREN EKINTZA BATEN SINADURA EUSKAL HERRIKO LURREN TOKIKO ERAKUNDE PUBLIKOAREKIN

2018ko urriaren 3ko gutun batez, Hendaiako Herriko Etxeak Euskal Herriko Lurren Tokiko Erakunde Publikoari eskatu zion esku har zezan «LEGARRALDE» izeneko eskuhartze sektorean, Akitania Atlantikoko SAFER erakundearena den horretan, hain zuzen ere, banabide laburrak, laborantza arrazoitua eta, ahal balitz, laborantza biologikoa lehenesten dituen laborantza proiektu bat gauzatzeko funts erreserba bat osatzeko.

Herri Kontseiluari proposatu zaio auzapez jaunari baimena eman diezaiola Euskal Herriko Lurren Tokiko Erakunde Publikoak proposatu Funts Ekintzarako Hitzarmena sina dezan.

EMANIKO BOZ ORO ALDE –  7 ABSTENTZIO:

IRASSART ESTOMBA and., BERRA j., DUHART ETCHENAUSIA and., POUYFAUCON j.,
ZUBIETA and., BALANZATEGUI j. eta DESTRUHAUT j.

TXOSTENGILEA: Martine ANSAULT LECUONA and.

099.2019 – 2019ko ITSAS ARRAUNEKO MUNDUKO TXAPELKETA – EZ OHIKO DIRULAGUNTZA

Itsas arrauneko munduko txapelketa HONG KONG herrialdean eginen da aurten heldu den azaroaren lehenetik 3ra bitartean eta Jessica BERRA andreak 1336 euroko ez ohiko dirulaguntza eskatu du hartan parte hartzeko aurrekontua osatzeko.

«ENDAIKA» elkarteari ez ohiko dirulaguntza hori eman diezaion proposatu zaio herri biltzarrari.

AHO BATEZ ONETSIA–

TXOSTENGILEA: Chantal KEHRIG COTTENÇON and.

100.2019 –   ADMINISTRAZIO OROKORRA – ZENBAIT ASURANTZA KONTRATUREN SINATZEA – 2020-2025 URTEAK

Lau asurantza kontratu, honako arrisku hauetarako:

  • «Herriaren erantzukizun zibila eta hari lotu arriskuak»,
  • «Ontasunen kalteak eta horri lotu arriskuak»,
  • «Ibilgailuen multzoa eta horri lotu arriskuak»,
  • «Estatus arriskuak» (CNRACL kutxako kide diren langileak),

2019ko abenduaren 31n iraungiko dira.

Herri Kontseiluari galde egin zaio baimena eman diezaiola auzapez jaunari 2019ko uztailaren 5eko eskaintza deialdiaren batzordeak eman multzoei dagozkien merkatu publikoak sina ditzan batzordeak onartu baldintzetan.

AHO BATEZ ONETSIA–

101.2019 –   JEAN MERMOZ KARRIKAREN 10.EAN DAGOEN ERAIKIN MULTZO BATEN ZAHARBERRITZEKO LANEN EGITEA – PIRINIO ATLANTIKOETAKO DEPARTAMENTUAREN ETA HENDAIAKO HERRIAREN ARTEAN PARTEKATU LAN-GIDARITZA HITZARMENA

Lehengo Haizpean zahar etxea zenaren eraikina, Jean Mermoz karrikaren 10ean,  1800 m² inguru dituen 4 solairuko eraikina da.

Hendaiako Herriko Etxeak eta Pirinio Atlantikoetako Departamentuak eraikin hori elkarrekin zaharberritzea erabaki dute.

Halatan, bada, Herri Kontseiluari proposatu zaio eman dezala egin beharreko gastuei ekiteko baimena, onar dezala  lanen gidaritza partekaturako hitzarmena, hitzarmena sinatzeko baimena eman diezaiola auzapezari eta 9 kontseilari izenda ditzala eraikin multzo horren egitaraua antolatzeko ardura duen lan talderako.

GEHIENGOZ ONETSIA – 7 BOZ AURKA:

IRASSART ESTOMBA and., BERRA j., DUHART ETCHENAUSIA and., POUYFAUCON j.,
ZUBIETA and., BALANZATEGUI j. eta DESTRUHAUT j.

102.2019 –   HENDAIAKO GELTOKIKO ALDAGUNE MULTIMODALAREN LANAK DIRUZTATZEKO HITZARMENA (HIRI INTERMODALITATEEN ANTOLAKETAK)

Hendaiako Elgarrekin aldagune multimodalaren aitzinproiektuaren azterketak Euskal Herri-Aturriko Mugikortasunen Sindikatuaren gidaritzapean egin dira eta gidaritza batzordeak 2019ko apirilaren 29an onartu zituen.

Gidaritza batzordearen erabakiak eta proiektuaren egoera kontuan hartuz, aldagune multimodalaren hiri antolaketa lanak egiteko diruztapenaren partekatze hitzarmena prestatzea erabaki da.

Herri Kontseiluari proposatu zaio auzapez jaunari baimena eman diezaiola Hendaiako geltokiko Elgarrekin aldagune multimodalaren intermodalitateen hiri espazioetako lanak diruztatzeko hitzarmena onar dezan, Departamentuaren diruzko laguntzak eska ditzan RD 912 errepidearen antolaketarako lanen gidaritzako aginte hitzarmenaren barnean, eta POCTEFA eta FEDER europar diruztapen laguntzetara lotu dokumentuak sina ditzan.

AHO BATEZ ONETSIA–

103.2019 –   BIDEOZAINTZARAKO ETXE AITZINALDEEN HITZARMENAK (finkatze zorraren hitzarmena)

Bideozaintzako sistema ustiatzeko baimena 2019-07-30eko prefet agindu batek eman du.

Bideozaintzako baliabideak kokatzeko lanen aitzinetik egin azterketek erakutsi digute ezen, dituen helburuak betetzeko (ikusmiren egokitasuna), tresna zenbait eraikin batzuen aitzinaldeetan finkatu beharko liratekeela, eta horretarako jabeen baimena beharko da.

Auzapezari hitzarmen horiek sinatzeko baimena eman diezaiola proposatu zaio biltzarrari.

EMANIKO BOZ ORO ALDE –  11 ABSTENTZIO:

ELIZALDE j., LEGARDINIER and., VARELA and., CAMBLONG j., IRASSART ESTOMBA and., BERRA j., DUHART ETCHENAUSIA and., POUYFAUCON j.,
ZUBIETA and., BALANZATEGUI j. eta DESTRUHAUT j.

104.2019 –   TOKIKO INBESTIMENDU PUBLIKOA SUSTATZEKO FUNTSARI DIRULAGUNTZA ESKATZEA – AD’AP 2019 PLANAREN DIRUZTAPENA ONARTZEA

Tokiko Inbestimendu Publikoarentzako dirulaguntza eskari baten barnean, diruztapen plan bat onarturik izatea eta horretarako kredituak aurrekontuan ezarriak direla baieztatzea eskatzen digute Estatuaren Zerbitzuek.

Herri Kontseiluari proposatu zaio onar dezala 2019. urterako 141 497.75 € ZG gastatzea aurreikusten duen diruztapen plana.

AHO BATEZ ONETSIA–

Gai zerrenda bururatua zenez, auzapez jaunak batzarra eskertu du eta bilkura amaitutzat eman, 19:55ean.

                                                                              HENDAIAN, 2019ko irailaren 20an

                                                                                 Auzapeza,

                                                                                 Euskal Hirigune Elkargoaren lehen lehendakariordea

                                                                                Pirinio Atlantikoetako Departamendu kontseilari,

 Kotte ECENARRO

 HERRIKO ETXEAREN ATARIAN AFIXATUA

2019-09-20an

Auzapeza,

Euskal Hirigune Elkargoaren lehen lehendakariordea

Pirinio Atlantikoetako Departamendu kontseilari

 

Kotte ECENARRO