2019ko martxoaren 27an, Herriko kontseiluaren bilkuraren bilduma

Dokumentua kontsultatu (leiho berria)(pdf - 113,87 KB - nouvelle fenêtre)

2019ko martxoaren 27an, 18:30ean

Erref. KE.IG – 188.2019

Bi mila eta hemeretzigarren urtean, martxoaren 27an, asteazkenarekin, 18:30ean, Herriko Kontseilua bildu da, Kotte ECENARRO jaun auzapezaren lehendakaritzapean.

BERTARATUAK: ECENARRO j. (auzapeza) – KEHRIG COTTENÇON and., BUTORI and., IRAZUSTA j., ELIZALDE j., CAZALIS and., POLA LAKE and., ARRUABARRENA j. (auzapezordeak), LEGARDINIER and., CAMACHO SATHICQ and., DAUBAS j., ANSAULT LECUONA and., DURANDEAU j., VESGA SORONDO and., HARAMBOURE and., DIAS j., BOURROUILH PAREGE j., CAUBET LECUONA and., FRUCHART j., VARELA and., CAMBLONG j., CEZA and., IRASSART ESTOMBA and., DUHART ETCHENAUSIA and., POUYFAUCON j., ZUBIETA and., BALANZATEGUI j.

BARKATUAK: GIANSANTI j., ahalordea TRANCHE jaunari emanik, MOUNIOS ADURRIAGA and., ahalordea IRAZUSTA jaunari emanik, TENA j., ahalordea KEHRIG COTTENÇON andreari emanik, BERRA j., ahalordea POUYFAUCON jaunari emanik, DESTRUHAUT j., ahalordea BALANZATEGUI andreari emanik.

BILKURA IDAZKARIA: Christelle CAZALIS and.

Bilkuraren quoruma bete dela baieztatu ondoren, auzapez jaunak hasiera eman dio bilkurari.

AKTAK

I – 2019ko otsailaren 20ko HERRIKO KONTSEILUAREN AKTA ONARTZEA

Auzapez jaunak 2019ko otsailaren 20ko bilkuraren bilduma CAZALIS andreari, bilkura idazkari den bezainbatean, irakur dezan galde egin dio. Dokumentua bozetara jarri da, biltzarrak onar dezan.

Aho batez onetsia

DELIBERAMENDUAK

TXOSTENGILEA: Kotte ECENARRO, auzapeza

035.2019 – HERRI KONTSEILUAK EMAN AHALMEN ORDEZKARITZAZ AUZAPEZAK HARTU ERABAKIAK

Auzapez jaunak azaldu ditu Herriko Kontseiluak 2014ko apirilaren 28ko eta 2015eko urtarrilaren 7ko deliberamenduen bitartez eman zizkion ordezkaritzak baliatuz hartu dituen erabakiak.

Herri Biltzarra jakinaren gainean da. Ez da bozkatzen.

036.2019 – 2019. URTEA – TOKIKO ZERGEN TASAK FINKATZEA

Honako zerga tasa hauek ezartzea erabaki da:

ZERGAK

2018ko TASAK

2019an jakinarazi OINARRIAK

2019an BOZKATU TASAK

2019ko EMAITZA

BIZILEKU ZERGA

% 14.41

37 421 000

% 14.85

5 557 019

ETXEEKILAKO LURRA

% 13.41

29 251 000

% 13.82

4 042 488

ETXERIK GABEKO LURRA

% 32.20

57 700

% 33.19

19 150

Tokiko zuzeneko zergetatik espero den emaitza

9 618 657

Bigarren etxeen gaineko bizileku zergaren emaitzari ezarri % 40eko gainkarga

840 657

OROTARA

10 459 314

AHO BATEZ ONETSIA

TXOSTENGILEA: Frédéric TRANCHE j.

037.2019 – ORDAINPEKO APARKATZEA – 2019KO ALDAKETAK

2018an plantan eman zen baliabideari honako aldaketa hauek egin zaizkio:

1) ordainpeko aparkatzearen ZONA GORRIARI (hondartza aldea) dagozkion aldaketak

a) ZONA GORRIA hedatuko da eta Laranjondoen karrikaren eta Amatxililien karrikaren eta Pohotenia karrikaren arteko karrika eta aparkaleku guztien eremua hartzen du.

b) ZONA GORRIA ordainpekoa izanen da urte bakoitzaren apirilaren lehenetik urriaren 31 artean («udaldia»), egunero (igandeak eta jaiegunak barne), honako ordutegi honetan: 8:30etik 12:30era eta 14etatik 20etara.

Itsas Etorbidea eta ZOKOBURUko aparkalekua soilik izanen dira urte osoan zehar ordainpeko.

2) Ordainpeko bi zonetarako aldaketak: ZONA URDINA (Hiri barneko eta geltoki auzoko aldeak) eta ZONA GORRIA (hondartza aldea).

a) HENDAIAN bigarren etxeak dituztenek, eskaria eginez gero, 200 orenetako urririkako aparkatze eskubidea ukanen dute urte zibil bakoitzean (hau da, urtarrilaren lehenetik abenduaren 31a bitarte), 60 euroko prezio finko baten ordainez.

Txipedun txartel bat emanen zaio bizitegi nagusi bakoitzari.

b) Urte osoan BIRIATUn eta PAUSUn (URRUÑA) bizi direnek goiko baliabide berdina balia dezakete, bizitegi bakoitzak prezio finkoko baliabide banarekin.

GEHIENGOZ ONETSIA –

7 boz AURKA: IRASSART ESTOMBA and., BERRA j., DUHART ETCHENAUSIA and., POUYFAUCON j., ZUBIETA and., BALANZATEGUI j., DESTRUHAUT j.

TXOSTENGILEA: Richard IRAZUSTA j.

038.2019 – HAUTESKUNDEETARAKO LAN OSAGARRIEN ORDAINKETAK

Lan osagarrietarako ordukako ordainketa horiek hauteskunde saio horietan parte hartu duten eta egin duten gehiegizko lan denbora hori berdindu ez duten C eta B kategoriako langileei ematea erabaki da.

AHO BATEZ ONETSIA–

039.2019 – 2019ko TURISMO SASOIA – ALDI BATERAKO LANPOSTUEN SORTZEA

2019ko uda sasoia baldintza onenetan antolatu nahiz, honako lanpostu hauek sortzea erabaki du biltzarrak:

  • ABADIA EREMUAren zaintza eta mantenimendua:
    • Aldi baterako 2 langile lanpostu, lanaldi osokoak, uztailaren lehenetik 31a bitarterako
    • Aldi baterako 2 langile lanpostu, lanaldi osokoak, abuztuaren lehenetik 31a bitarterako
  • Asporotsttipi euskal etxearen harrera – ABADIA:
    • Aldi baterako 2 langile lanpostu, lanaldi murritzekoak, maiatzaren 29tik irailaren 29a bitarterako
  • BIZI INGURUNEA ETA GARAPEN IRAUNKORRAREN GUNEA
    • Aldi baterako 5 langile lanpostu, lanaldi osokoak, ekainaren lehenetik 30a bitarterako,
    • Aldi baterako 19 langile lanpostu, lanaldi osokoak, uztailaren lehenetik 31a bitarterako,
    • Aldi baterako 19 langile lanpostu, lanaldi osokoak, abuztuaren lehenetik 31a bitarterako,
    • Aldi baterako 6 langile lanpostu, lanaldi osokoak, irailaren lehenetik 30a bitarterako,.
  • HERRI LANTEGIEN GUNEA
  • Besta eta ospakizunen logistika
    • Aldi baterako 2 langile lanpostu, lanaldi osokoak, ekainaren lehenetik 30a bitarterako,
    • Aldi baterako 2 langile lanpostu, lanaldi osokoak, uztailaren lehenetik 31a bitarterako,
    • Aldi baterako 2 langile lanpostu, lanaldi osokoak, abuztuaren lehenetik 31a bitarterako.
  • HANDI-PLAGE:
    • Aldi baterako 4 langile lanpostu, lanaldi osokoak, uztailaren lehenetik abuztuaren 31a bitarterako, «HANDI-PLAGE» ekipamendura doazen ezintasun bereziren bat duten pertsonak hartzeko.
  • UDAL MEDIATEKA:
    • Aldi baterako langile lanpostu 1, lanaldi osokoa, uztailaren lehenetik 31a bitarterako,
    • Aldi baterako langile lanpostu 1, lanaldi osokoa, abuztuaren lehenetik 31a bitarterako.
  • MENDI-ZOLAN:
    • Aldi baterako langile lanpostu 1, lanaldi osokoa, maiatzaren lehenetik irailaren 30a bitarterako.
  • GAZTE ANIMAZIO ZERBITZUA:
    • Aldi baterako 19 langile lanpostu, lanaldi osokoak, uztailaren lehenetik 31a bitarterako,
    • Aldi baterako 9 langile lanpostu, lanaldi osokoak, abuztuaren lehenetik 31a bitarterako.

AHO BATEZ ONETSIA

040.2019 – 2019ko TURISMO SASOIA – ALDI BATERAKO LANPOSTUEN SORTZEA

Hautetsiek aldi baterako 6 langile lanpostu sortzea erabaki dute 2019ko maiatzaren lehenetik irailaren 30 bitarte ari daitezen ordainpeko aparkatze-udaltzaingo zerbitzuan.

AHO BATEZ ONETSIA

041.2019 – JARDUNAREN EMENDATZEA – ZINEMA

Lanaldi osoko aldi baterako lanpostu bat sortu dute Variétés zineman proiekzioak emateko 2019ko apirilaren lehenetik 2020ko martxoaren 30 bitartean.

AHO BATEZ ONETSIA

042.2019 – 2019ko TURISMO SASOIA – ALDI BATERAKO LANPOSTU BATEN SORTZEA

Kontratupeko langile bat hartzea erabaki da, besta batzordean ari dadin 2019ko apirilaren lehenetik 2019ko abuztuaren 31 bitartean, astean 20 oren eginez.

AHO BATEZ ONETSIA

043.2019 – DIRU LAGUNTZA – “LES RESTOS DU CŒUR” ELKARTEA

LES RESTOS DU CŒUR elkarteak diru laguntza eskari bat egin digu epez kanpo. Dosierra aztertu eta elkarte horri 2000 euroko diru laguntza ematea erabaki dute.

AHO BATEZ ONETSIA

044.2019 – DIRU LAGUNTZA ESKARIA GAIZKINTZARI AITZINA HARTZEKO MINISTERIOARTEKO FUNTSAREN KARIETARA

Segurtasunerako eta Gaizkintzari Aitzina Hartzeko Tokiko Batzordearen barnean, hainbat lantalde aritu dira gogoetan eta hortik sortu diren proiektuak Estatuak diruzta ditzake Gaizkintzari Aitzina Hartzeko Ministerioarteko Funtsaren karietara (FIPD) edo Drogen eta Mendekotasun Jokamoldeen aurkako Borrokarako Ministerioarteko Misioaren (MILDECA) proiektu deialdien karietara.

Egun, hiru proiektu hauek jaso ditzakete ministerioarteko funtsaren diruztapena bai eta diru laguntzak ere:

  • Emakumeei egin indarkerien aurka ohartarazteko ekintza, gida hirueledun baten bidez
  • Bideozaintza plantan ematea,
  • Herriko ikastetxeen segurtatzeko ekintzak

Ahalik eta diru laguntza handienak eskatuko dira FIPD eta MILDECA baliabideen karietara.

AHO BATEZ ONETSIA

TXOSTENGILEA: Isabelle POLA LAKE and.

045.2019 – HERRIAK AB146 KADASTRA ZENBAKIA DUEN LURSAIL OIHANTSUA EROSTEA – ANTZIOLAKO BIDEA

Auzapez jaunari baimena eman zaio Antziola bidean dagoen eta 4 690 m² zabal den kadastrako AB 146 zk ataleko lursaila SAS PARTIMO sozietateari 20 000 eurotan erosteko agiria sina dezan. Lursail hori gune bikain gisa sailkaturik den naturagune batean dago, Tokiko Hirigintza Planean Oihan Sailkatuaren zorra duena gainera.

GEHIENGOZ ONETSIA –

7 boz AURKA: IRASSART ESTOMBA and., BERRA j., DUHART ETCHENAUSIA and., POUYFAUCON j., ZUBIETA and., BALANZATEGUI j., DESTRUHAUT j.

TXOSTENGILEA: Iker ELIZALDE j.

046.2019 – JARDUNA ETA ENPLEGUA LAGUNTZEKO HENDAIA-EUSKAL HERRIKO ZENTROA

«Jarduna eta Enplegua Laguntzeko Hendaia-Euskal Herriko Zentroa» 2017ko urrian sortu zen, eragileen arteko lankidetza lagunduko duen eta ahal beste hendaiarren beharrei erantzunen dien garapenerako baldintzak sortu nahiz. Ekonomia eta enpleguaren garapenaren gaiak taldean eta parte hartzeari zabalik lantzeko asmoa du elkarte horrek.

2019ko apirilaren lehenaz geroztik, elkarteak bere gain hartuko ditu funtzionamendu gastuak. Horren egiteko, Hendaiako Herriko Etxeari, 2019ko apirilaren lehenean hasiz eta 2022ko apirilaren lehena bitarte, urtean 80 000 euroko diru laguntza eman diezaion eskatu dio.

Auzapez jaunak sina dezake laguntza zentroak erabiliko dituen baliabideak eta ukanen dituen helburuak zehazten dituen lankidetza hitzarmena.

ELIZALDE jaunak ez du bozketan parte hartu.

AHO BATEZ ONETSIA

TXOSTENGILEA: Jean Michel ARRUABARRENA j.

047.2019 – SEM SLIH – ARRANDA KONTRATUA – 10. GEHIGARRIA

SEM SLIH sozietatearekiko 9. gehigarriak 900 000 eurotan zehazten zuen arranda kontratuaren kopurua 2017ko urtarrilaren lehenetik goiti eta aurreikusten zuen kopuru horren emendatzea arranda indizearen arabera.

Badirudi indize hori ez dela egokiena.

Halatan, bada, 10. gehigarriak dio 2018. urterako kopurua 900 000 eurotan finkaturik dela eta 2019. urterako berrikusiko dela Hirugarren Sektoreko Jardunen Alokairuen Indizearen arabera (ILAT).

AHO BATEZ ONETSIA

048.2019 – EZOHIKO DIRU LAGUNTZA – YACHT CLUB HENDAYE – MEXIKOKO NAZIO MAILAKO BELA TXAPELKETA

YACHT CLUB HENDAYE elkarteari 750 euroko diru laguntza berezia emanen zaio, haren eskifaia batek parte har dezan Mexikoko nazio mailako txapelketan eta Ipar Amerikako txapelketan, heldu diren martxoaren 28an eta apirilaren 7an.

AHO BATEZ ONETSIA

TXOSTENGILEA: Chantal KEHRIG COTTENÇON and.

049.2019 – PUBLIZITATERAKO HIRI ALTZARIETAKO KANPOKO PUBLIZITATEAREN GAINEKO TOKIKO ZERGAREN DISPENTSA

Biltzarrak erabaki du kanpoko publizitatearen gaineko tokiko zergaz salbuestea publizitaterako hiri altzariak, hautagaiekin zuzenean negozia dezagun urteko ustiapen ordainsari handiagoa.

AHO BATEZ ONETSIA

050.2019 – EREMU PUBLIKOA HIRI ALTZARIAK KOKATZEKO BALIATZEA

Hiri altzarien eskura jartzea, kokatzea, mantentzea, garbitzea eta merkataritzako ustiapena egitea esleitzeko egiteko den kontratuaren barnean, Herriak jabego publikoaren baliatzeko eskubideak jasoko ditu, material berriak plantan ematen diren unetik beretik, unitate eta urteka:

  • Bidaiarien aterpea 25.40 €
  • 2 m² zabal den iragarki taula 25.40 €

AHO BATEZ ONETSIA

Gai zerrenda bururatua zenez, auzapez jaunak batzarra eskertu du eta bilkura amaitutzat eman, 19:50etan.

HENDAIAN, 2019ko martxoaren 28an

Auzapeza, Euskal Hirigune Elkargoaren lehen lehendakariordea Pirinio Atlantikoetako Departamendu kontseilari,

Kotte ECENARRO

HERRIKO ETXEAREN ATARIAN AFIXATUA

2019-03-28an

Auzapeza, Euskal Hirigune Elkargoaren lehen lehendakariordea Pirinio Atlantikoetako Departamendu kontseilari

Kotte ECENARRO