2019ko urriaren 16ko herriko kontseiluaren bilkuraren bilduma

Dokumentuak kontsultatu (leiho berria)(pdf - 199,91 KB - nouvelle fenêtre)

Erref. KE.IG – 538.2019

Bi mila eta hemeretzigarren urtean, urriaren 16an, asteazkenarekin, 18:30ean, Herriko Kontseilua bildu da, Kotte ECENARRO jaun auzapezaren lehendakaritzapean.

BERTARATUAK: ECENARRO j. (auzapeza), KEHRIG COTTENÇON and., TRANCHE j., BUTORI and., IRAZUSTA j., ELIZALDE j., CAZALIS and., POLA LAKE and., ARRUABARRENA j. (auzapezordeak), LEGARDINIER and., CAMACHO SATHICQ and., DAUBAS j., ANSAULT LECUONA and., GIANSANTI j., HARAMBOURE and., DIAS j., MOUNIOS ADURRIAGA and., BOURROUILH PAREGE j., CAUBET LECUONA and. (106.2019 zk. deliberamendutik goiti), FRUCHART j., VARELA and., CAMBLONG j., CEZA and., DUHART ETCHENAUSIA and., POUYFAUCON j., ZUBIETA and., BALANZATEGUI j.

BARKATUAK: DURANDEAU jauna, ahalordea auzapez jaunari emanik, VESGA SORONDO andrea, ahalordea TRANCHE jaunari emanik, TENA jauna, ahalordea KEHRIG COTTENÇON andreari emanik, IRASSART ESTOMBA andrea, ahalordea DUHART ETCHENAUSIA andreari emanik, BERRA jauna, ahalordea ZUBIETA andreari emanik, DESTRUHAUT jauna, ahalordea POUYFAUCON jaunari emanik.

BILKURA IDAZKARIA: Christelle CAZALIS and.

Bilkuraren quoruma bete dela baieztatu ondoren, auzapez jaunak hasiera eman dio bilkurari.

I2019KO IRAILAREN 18KO HERRIKO KONTSEILUAREN AKTA ONARTZEA

Auzapez jaunak 2019ko irailaren 18ko bilkuraren bilduma CAZALIS andreari, bilkura idazkari den bezainbatean, irakur dezan galde egin dio. Dokumentua biltzarrak onar dezan eman da bozketara.

Aho batez onetsia –

IIDELIBERAMENDUAK

TXOSTENGILEA: Kotte ECENARRO j.

 105.2019 – HERRI KONTSEILUAK EMAN AHALMEN ORDEZKARITZAZ AUZAPEZAK HARTU ERABAKIAK

Auzapez jaunak azaldu ditu Herriko Kontseiluak 2014ko apirilaren 28ko eta 2015eko urtarrilaren 7ko deliberamenduen bitartez eman zizkion ordezkaritzak baliatuz hartu dituen erabakiak.

Herri Biltzarra jakinaren gainean da. Ez da bozkatzen.

106.2019 – KONTULARIAREN ORDAINA

Biltzarrak udal zerga biltzaileari % 100eko tasako aholkularitza ordaina ematea erabaki du aurrekontu, ekonomia, diruztapen eta kontularitza alorretan arauturik diren prozedurak bete daitezen egiten dituen laguntza zerbitzuen ordainean.

CAUBET LECUONA andrea sartu da biltzarrera.

AHO BATEZ ONETSIA –

107.2019 – ESKUALDATU KARGEN BALIOZTATZEKO TOKIKO BATZORDEAREN TXOSTENAREN ONARTZEA (EKBTB-CLECT)

Hautetsiek onartu dute EKBTB-CLECT batzordearen 2019ko irailaren 28ko 2. txostena eta auzapezari baimena eman diote horri lotu urraspide baliagarri eta beharrezko guztiak egin ditzan.

AHO BATEZ ONETSIA –

TXOSTENGILEA: Frédéric TRANCHE j.

108.2019 – EREMU PUBLIKOA MERKATARITZA JARDUNETARAKO ERABILTZEA – ZIRKU ARTEETAKO JARDUERAK

Kontuan hartuz zirkoak kokatzeko urtero jasotzen ditugun eskarien kopurua, ezinbesteko iruditu zaie egun indarrean diren prozeduren arabera arautzea eremu publikoaren erabilera merkataritza jardun orotarako.

Baldintza agiri bat prestatu da zirkoak hartzeko baldintzak finkatzeko (hartzen diren zirkoen eitea, kokatze moldeak, komunikazioa eta publizitatea, erabiltzeagatiko zerga…).

AHO BATEZ ONETSIA –

109.2019 – ZIRKUETAN BASA ABEREAK IZATEARI BURUZKO NAZIO MAILAKO ARAUDI PROIEKTUA – DEBEKATZEARI BURUZKO IRITZIA

Zirkuetan basa abereak debekatzeko eta abererik gabeko zirkuen aldeko nazio mailako araudia egin dadin nahi du Herri Kontseiluak.

AHO BATEZ ONETSIA –

110.2019 – EREMU PUBLIKOA MERKATARITZA JARDUNETARAKO ERABILTZEA – FILMAKETAK

Herriari oso maiz heltzen zaizkio herrian filmaketak egiteko eskariak. Halatan, bada, erabaki da egun indarrean diren prozeduren arabera arautzea eremu publikoaren erabilera merkataritza jardun orotarako, bai eta tarifikazio bat plantan ematea

Horrez gain, filmaketetan betetzea komeni diren gomendioak dakartzan gutuna eta Hendaiako Herriko Etxearen eta filmen sozietate ekoizleen arteko hitzarmen eredu bat, non zehazten baitira herriak sozietate ekoizleari filmatzeko baimena emateko baldintzak.

AHO BATEZ ONETSIA –

TXOSTENGILEA: Richard IRAZUSTA j.

111.2019 – HERRIKO ETXEKO LANGILEAK DEIPEAN EDO ZERBITZURA IZATEARI BURUZKO 2016KO APIRILAREN 26KO DELIBERAMENDUA ALDATU ETA OSATZEKO DELIBERAMENDUA

Herri Kontseiluak deipean izatearen baliabidea bilakarazi du eta udaltzaingo lanpostu orotara, zerbitzu teknikoen zuzendaritzako lanpostu orotara, araudi zerbitzuko, komunikazio zerbitzuko eta informatiko zerbitzuko lanpostu orotara hedatu du. Baliabide hori zeinahi adarretan aplikatzen da eta zerbitzu horien ordainak indarrean diren testuek ezarri baremoen arabera emanen dira; deipean edo zerbitzura izateari buruzko 2016ko apirilaren 26ko deliberamendua osatu eta aldatzen du oraingo honek.

AHO BATEZ ONETSIA –

112.2019 – LANPOSTU IRAUNKORREN 6. ZERRENDA

Kultura zerbitzuak dituen beharrak kontuan hartu eta 20 oreneko lanaldi murritzeko ondarearen laguntzaile lanpostu bat sortzea erabaki dute hautetsiek, 2019ko abenduaren 29an hasiko dena indarrean.

IRAZUSTA J.: Emploi Compétence izeneko bideen barnean aurreikusia den lanpostuaren ondorio da, hau da, ezintasun berezia duen pertsona bat kontratatzea, lana positibotzat eman delarik. Herriko Etxeak lanpostu horren berritu eta iraunkortzea proposatzea erabaki du.

AHO BATEZ ONETSIA –

113.2019 – JARDUNAREN ALDI BATEKO EMENDATZEA

Aldi baterako lanpostu bat sortu behar da euskarazko ama eskoletako lurraldeko laguntzaile berezitu lanak egiteko; kontratupeko langile bat kontratatuko da horretarako 2019ko azaroaren lehenetik 2020ko uztailaren 3 arte, lanaldi murritzean (14 h 35/astean).

IRAZUSTA J.: lanaldi murritzeko ATSEM lanpostua sortzeaz ari gara; ikastarorako onartu zen lanpostu bat sortzea da, hain zuzen ere. ATSEM lanpostuen kopurua onartuak diren lanpostuetara egokitzea da, litekeena baita onartu den lanpostua heldu den urtean ez onartua izatea.

AHO BATEZ ONETSIA –

114.2019 – BARNEKO SALATZAILEEK EMAN ABISUAK BILTZEKO PROZEDURA – SALATZAILEEKIKO ERREFERENTEAREN IZENDATZEA

2016ko abenduaren 9ko legeak gardentasunari, ustelkeriaren aurkako borrokari eta ekonomia bizitzaren modernizatzeari buruzkoak kolektibitateak behartzen ditu  plantan ematera beren langileek edota noizean behingo kanpoko laguntzaileek eman abisuak biltzeko prozedura egokiak. Salatzaile horiek honela definitzen ditu legeak: “eskuzabaltasunez eta asmo onez, krimen edo delituren bat, Frantziak onartu edo berretsi duen nazioarteko engaiamendu baten urratze larri eta argi bat, halako engaiamendu batetan oin hartuz nazioarteko erakunde baten aldi bateko egintza baten urratze larri eta argi bat, legearen edo arauen urratze larri eta argi bat, edo ororen interesaren gaineko mehatxu edo kalte larri bat bere begiz ikus eta salatu edo argira ekartzen duen pertsona fisiko oro”.

Salaketak biltzeaz arduratuko den erreferente bat izendatu behar da eta salaketa horiek nola aurkez eta azter litezkeen zehaztu.

Dagokien kolektibitateei betebehar hori betetzeko aukera emateko eta jadanik emana izan den kotizazio erantsiaren barnean, CDG 64 zentroak proposatu du egiteko hori CDG 64 beraren lehendakariak izendatu duen Salaketa Etikoaren erreferentearen esku uztea;

Auzapez jaunari baimena eman zaio Pirinio Atlantikoen Kudeaketa Zentroak (CDG 64) proposatu Salaketa Etiko Erreferentearen Hitzarmena sina dezan.

AHO BATEZ ONETSIA –

TXOSTENGILEA: Isabelle POLA LAKE and.

115.2019 – HILERRI BERRIKO EMAKIDA BAT HERRIAREN ESKUETARA ITZULTZEA

Onartu da Herriaren eskuetara itzultzea Sebastian MORENO jaunaren emakida ohiko baldintzetan.

AHO BATEZ ONETSIA –

TXOSTENGILEA: Claire LEGARDINIER and.

116.2019 – EZOHIKO DIRULAGUNTZA ESKARIA – RECYCL’ARTE ELKARTEA

RECYCL’ARTE elkarteak Hondakinak Murrizteko Europar Astean, 2019ko azaroaren 16tik 24ra, eginen dituenak dela eta, elkarteak 2000 euroko laguntza berezia eskatu dio Herriko Etxeari eta argitu dio egitarau osorako aurreikusia den aurrekontua 15 000 eurokoa dela eta Akitania Berriko Eskualde Kontseiluaren eta Hendaiako eta Donibane Lohizuneko herriko etxeen sostengua duela.

AHO BATEZ ONETSIA –

TXOSTENGILEA: Chantal KEHRIG COTTENÇON and.

117.2019 – ITSAS ETORBIDEA RD912 ERREPIDEAREN LUZERAN ANTOLATZEKO LANETARAKO LAN GIDARITZA PARTEKATUAREN HITZARMENA – GALTZADEN, ESPALOIEN, KANTAILEN, KARRIKA ARROILEN ETA EURI URETAKO SANEAMENDUAREN LANAK

Herriak itsas etorbidea antolatzeko lanak egin nahi ukan ditu RD 912 errepidearen luzeran. Lan horiek espaloiak, kantailak eta karrika arroilak egitea dakarte, bai eta euri uren sareetako lanak ere.

Departamentuak lan horiek diruztatzen parte hartu nahi  ukan du. Hartara, obralaritza partekatua osatzea erabaki da eta Hendaiako Herriko Etxea izendatzea eragiketa horren obralari gisa.

Auzapez jaunari baimena eman zaio Departamentu Kontseiluarekin sina dezan obralaritza partekaruaren hitzarmena.

Gai zerrenda bururatua zenez, auzapez jaunak batzarra eskertu du eta bilkura amaitutzat eman, 19:15ean.

                                                                              HENDAIAN, 2019ko urriaren 17an

 

Auzapeza,

Euskal Hirigune Elkargoaren lehen lehendakariordea

Pirinio Atlantikoetako Departamendu kontseilari,

 Kotte ECENARRO

  

HERRIKO ETXEAREN ATARIAN AFIXATUA

2019-10-17an

Auzapeza,

Euskal Hirigune Elkargoaren lehen lehendakariordea

Pirinio Atlantikoetako Departamendu kontseilari

 

Kotte ECENARRO