2020ko apirilaren 27ko Herriko Kontseiluaren bilkuraren bilduma

Herriko Kontseiluaren bilkura ikusi

 Hastapeneko aurrekontua ikusi (frantsesez)(pdf - 3,29 MB - nouvelle fenêtre)

KE.RS – 032.2020

Bi mila eta hogeigarren urtean, apirilaren 27an, astelehenarekin, 15:00etan, Herriko Kontseilua bildu da, Kotte ECENARRO jaun auzapezaren lehendakaritzapean.

BILKURA ARETORA BERTARATUAK: ECENARRO j. (auzapeza), KEHRIG COTTENÇON and., TRANCHE j, BUTORI and., IRAZUSTA j., ARRUABARRENA j. (Auzapezordeak),  LEGARDINIER and. eta DESTRUHAUT j.,

BIDEOKONFERENTZIAZ BERTARATUAK: BUTORI and., ELIZALDE j., CAZALIS and., POLA LAKE and., DAUBAS j., ANSAULT LECUONA and., DURANDEAU j., GIANSANTI j., BOURROUILH PAREGE j., FRUCHART j., VARELA and., TENA j., BERRA j., POUYFAUCON j., ZUBIETA and., BALANZATEGUI j.,

BARKATUAK: CAMACHO SATHICQ andrea, ahalordea ARRUABARRENA jaunari emanik, VESGA SORONDO andrea, ahalordea ECENARRO jaunari emanik, HARAMBOURE andrea, ahalordea BUTORI andreari emanik, DIAS jauna, ahalordea ECENARRO jaunari emanik, MOUNIOS ADURRIAGA andrea, ahalordea IRAZUSTA jaunari emanik, CAUBET LECUONA andrea, ahalordea ECENARRO jaunari emanik, CAMBLONG jauna, ahalordea ELIZALDE jaunari emanik, CEZA andrea, ahalordea IRAZUSTA janari emanik, IRASSART ESTOMBA andrea, ahalordea BALANZATEGUI jaunari emanik, eta DUHART ETCHENAUSIA andrea, ahalordea DESTRUHAUT jaunari emanik.

BILKURA IDAZKARIA: Jean-Michel ARRUABARRENA j..

Bilkuraren quoruma bete dela baieztatu ondoren, auzapez jaunak hasiera eman dio bilkurari.

Auzapez jaunak argitu du udal kontseilu arrunta dutela egiten, hilero egin duten bezala, baina baldintza berezietan, bideokonferentziaz egiten baitute.

I – 2020KO OTSAILAREN 27KO HERRI KONTSEILUAREN AKTA ONARTZEA

Auzapez jaunak, 2020ko otsailaren 27ko bilkuraren bilduma Jean-Michel ARRUABARRENA jaunari, bilkura idazkari den bezainbatean, irakur dezan galdegin dio.

Dokumentua biltzarrak onar dezan eman da bozketara.

AHO BATEZ ONETSIA –

II – DELIBERAMENDUAK

Gero, gai zerrendari ekin diote:

TXOSTENGILEA: Kotte ECENARRO j.

037.2020 – HERRI KONTSEILUAK EMAN AHALMEN ORDEZKARITZAZ AUZAPEZAK HARTU ERABAKIAK

Lurralde Kolektibitateen Kode Nagusiaren L 2122-23 artikuluak agindurikoari jarraikiz, auzapez jaunak azaldu ditu Herriko Kontseiluak 2014ko apirilaren 28ko eta 2015eko urtarrilaren 7ko deliberamenduen bitartez eman zizkion ordezkaritzak baliatuz hartu dituen erabakiak.

Herri Biltzarra jakinaren gainean da. Ez da bozkatzen.

038.2020 – 2020 URTEA – TOKIKO ZERGEN MAILA FINKATZEA

Auzapez jaunak proposatu du 2020rako 2019ko zerga maila berdinak ezar ditzaten, hau da, % 13.82 zoru eraikietarako eta % 33.19 eraiki gabekorako.

AHO BATEZ ONETSIA –

039.2020 – AURREKONTU NAGUSIA – 2020ko HASTAPENEKO AURREKONTUAREN BOZKETA

Auzapez jaunak labur azaldu du aurrekontu bakoitza berriz hartuz hautetsi bakoitzari igorri zaion oharra.

Eztabaida zenbaiten ondoren, auzapez jaunak 2020ko hastapeneko aurrekontua bozka dezaten proposatu du.

EMAN BOZEN GEHIENGOZ ONETSIA:

  • 7 BOZ AURKA: IRASSART ESTOMBA and. – BERRA J. – DUHART ETCHENAUSIA and. – POUYFAUCON j. – ZUBIETA and. – BALANZATEGUI j. eta DESTRUHAUT j..

040.2020 – ARRANTZA PORTUAREN AURREKONTU ERANTSIA – 2020ko HASTAPENEKO AURREKONTUAREN BOZKETA

Auzapez jaunak 2020ko hastapeneko aurrekontua bozka dezaten proposatu du.

AHO BATEZ ONETSIA –

041.2020 – ATSEDEN PORTUAREN AURREKONTU ERANTSIA – 2020ko HASTAPENEKO AURREKONTUAREN BOZKETA

Auzapez jaunak atseden portuaren 2020ko hastapeneko aurrekontua bozka dezaten proposatu du.

EMAN BOZEN GEHIENGOZ ONETSIA:

  • 7 BOZ AURKA: IRASSART ESTOMBA and. – BERRA J. – DUHART ETCHENAUSIA and. – POUYFAUCON j. – ZUBIETA and. – BALANZATEGUI j. eta DESTRUHAUT j..

042.2020 – APARKALEKUEN AURREKONTU ERANTSIA – 2020ko HASTAPENEKO AURREKONTUAREN BOZKETA

Auzapez jaunak aparkalekuen aurrekontu erantsiaren 2020ko hastapeneko aurrekontua bozka dezan proposatu dio biltzarrari.

AHO BATEZ ONETSIA –

043.2020 – BESTA ETA ANIMAZIOEN BATZORDEA – 2020ko HASTAPENEKO AURREKONTUAREN BOZKETA

Auzapez jaunak besta eta animazioen batzordearen 2020ko hastapeneko aurrekontua bozka dezaten proposatu du.

AHO BATEZ ONETSIA –

TXOSTENGILEA: Frédéric TRANCHE j.

044.2020 – SEGURTASUN ZIBILAREN UDAL ERRESERBAREN SORTZEA

Udal agintariei egitekoak betetzen laguntzeko, legeak herriei ematen die «Segurtasun Zibileko Udal Erreserba» sortzeko aukera, urririkako lanen printzipioetan oinarriturik eta auzapezaren agintepean emanik.

Herri Kontseiluari proposatu zaio onar dezan Segurtasun Zibilaren Udal Erreserbaren sortzea.

AHO BATEZ ONETSIA –

045.2020 – HONDARRAITZ AUZOKO MERKATARIAK – APARKALEKUAK ESKURA EMATEA –  HONDARRAITZEKO APARKALEKUA

Herri Kontseiluari proposatu zaio onar dezan Hondarraitz kiroldegiko aparkalekua sasoi berri batean, hau da, 2020ko uztailaren lehenetik abuztuaren 31 bitartean Hondarraitz auzoko merkatarien eskura 2019ko baldintza berdinetan ematearen printzipioa: ibilgailu bakoitzerako hileko tarifa finkoa: 50 € eta ibilgailu bakoitzerako 100 euroko kaudimena, uda hondarrean itzuliko dena.

EMAN BOZEN GEHIENGOZ ONETSIA:

  • 7 BOZ AURKA: IRASSART ESTOMBA and. – BERRA J. – DUHART ETCHENAUSIA and. – POUYFAUCON j. – ZUBIETA and. – BALANZATEGUI j.
    eta DESTRUHAUT j..

046.2020 – HENDAIA TURISMO & MERKATARITZA – 2019ko JARDUNAREN AGIRIA ETA AURREKONTU BILANA

Biltzarrari gonbit egin zaio Hendaia Turismo & Merkataritza IMEParen 2019ko jardunaren eta aurrekontu bilanaren jakinaren gainean jar dadin.

  • Lanaldi osoaren heineko 19 lanpostu dituelarik eta 1.74 M euroko funtzionamendu aurrekontua, zeinetan % 51 autodiruztapena baita, IMEPak bere 4. marketin plana obratzen dirau.
  • 2019ko urtealdirako Finantza Kontua 1.506.796,19 euroko ustiapen gastuekin eta 120.857,60 euroko inbestimendu gastuekin arrastatu da.
  • Langile zamak funtzionamendu aurrekontuaren % 53an egonkortzen dira.
  • Ustiatze diru sartzeak – emaitzen berriz hartzeaz at – 1.745.924,09 eurokoak dira; inbestimendukoak 99.668 €.
  • Azpimarratzekoa da IMEParen autofinantzamendua handitzen ari dela, azken lau urteotan. Bere diru sartze bereak % 12an emendatzen dira.

Herri Biltzarra jakinaren gainean da. Ez da bozkatzen.

TXOSTENGILEA: Richard IRAZUSTA j.

047.2020 – LANPOSTU IRAUNKORREN 3. TAULA

Kontuan hartuz lanpostuen bilakaera, zerbitzuaren beharrak eta ematen dituen zerbitzuak, 2020ko uztailaren lehenaz geroztik zenbait lanpostu sor eta hets daitezen onar dezan proposatu zaio Herri Kontseiluari; haietako bakoitza bilkuran azaldua izan da.

AHO BATEZ ONETSIA –

048.2020 – JARDUNAREN AREAGOTZEA – FINANTZA ZERBITZUEN ZUZENDARITZA

Biltzarrari proposatu zaio onar dezan 2020ko ekainaren lehenetik 2021ko otsailaren 28 bitarterako lanaldi osoko lanpostua, Lurraldeko Funtzio Publikoaren 350 indize gordinekoa, C hierarkia kategoriakoa, finantza, aurrekontu eta kontularitza egitekoak egiteko lanpostu baten beharra dagoelako.

EMAN BOZEN GEHIENGOZ ONETSIA:

  • 7 BOZ AURKA: IRASSART ESTOMBA and. – BERRA J. – DUHART ETCHENAUSIA and. – POUYFAUCON j. – ZUBIETA and. – BALANZATEGUI j. eta DESTRUHAUT j..

049.2020 – LANGILEAK GEUZaren ESKU EMATEA – COVID-19 ALDIA

Herriko Kontseiluari proposatu zaio Hendaiako Herriak kontrataturik dituen langileak COVID 19aren aldian eskura emate baten bidez GEUZaren eta zahar etxearen barnean hartuak izateko proiektua onar dezan, honako egiteko hauek bete ditzaten: ostatatze zerbitzuko langileak, sukaldaritza unitateko sukaldaria, zuriketategiko langilea eta animazio langilea, eta baimena eman dezan Hendaiako GEUZarekiko eskura emate hitzarmenen sinadura.

AHO BATEZ ONETSIA –

050.2020 –   2020ko TURISMO SAIOA – ALDI BATERAKO LANPOSTUEN SORTZEA

Herri kontseilariei erran zaie aldi baterako zenbait lanpostu sortu behar direla, 2020ko udaldia baldintza ahal bezain onetan joan dadin antolatzeko.

COVID-19 krisiaren bilakaeraren arabera, kontratatze horietako batzuk gibelatu edo ezeztatu litezke, kolektibitateak plantan emanen duen jardunaren berrekite planaren arabera.

AHO BATEZ ONETSIA –

051.2020 –   ZERBITZUEN ZUZENDARI NAGUSI ADMINISTRAZIO LANPOSTU BATEN KONTRATATZEA

Zerbitzuen antolaketa sendotze beharra kontuan hartu eta zerbitzuen zuzendari nagusi lanpostua betetzeko kontratupeko langile bat hartzeko aukera aurreikusi behar da.

Herri Kontseiluari proposatu zaio onar dezan zerbitzuen zuzendari nagusi lanpostua  kontratupeko langile bat 2020-07-13az geroztik kontratatuz betetzeko aukera eta lanpostu horren lansaria 40/80 000 biztanleren gainsailkapena duen herri baten zerbitzuen zuzendari nagusi lanpostu funtzioari dagozkion 921etik 1027 arteko indize gordinen artekoa izanen dela.

EMAN BOZEN GEHIENGOZ ONETSIA:

  • 7 BOZ AURKA: IRASSART ESTOMBA and. – BERRA J. – DUHART ETCHENAUSIA and. – POUYFAUCON j. – ZUBIETA and. – BALANZATEGUI j. eta DESTRUHAUT j..
  • 4 ABSTENTZIO: ELIZALDE j. – LEGARDINIER and. – VARELA and. eta CAMBLONG j.

TXOSTENGILEA: Jean-Michel ARRUABARRENA j.

052.2020 – 2020ko DIRULAGUNTZEN BOZKETA

Gobernuak agindu duen konfinamendua kontuan har eta ez dugu aurrekontuaren prozesua bukatzeko aukera ukan, bereziki, aurrekontuaren prestatzeko behar diren arbitraje bilkurak sartzea.

Herriko Kontseiluari proposatu zaio begietsi dezala hastapeneko aurrekontuari erantsi dirulaguntzen kopurua gehienezko kopurua dela eta egokitu daitekeela hautetsien, udal teknikarien eta elkarteen arduradunen artean egin lanen arabera.

AHO BATEZ ONETSIA –

053.2020 – BESTA ETA ANIMAZIOEN BATZORDEA – ENDAIARRAK ELKARTEARENTZAKO DIRULAGUNTZA

BIXINTXO besten barnean, ENDAIARRAK elkarteak pilota partida bat antolatzen du. Besten batzordea sistematikoki hartzen du parte ekitaldi horren antolaketan, edo zuzeneko partaidetza baten bidez, 5000 eurotan, edo ENDAIARRAK elkarteari ordaintzen dion iragarki bat erosiz.

Halatan, bada, Herri Kontseiluari proposatu zaio 5000 euroko dirulaguntza eman diezaion ENDAIARRAK elkarteari.

AHO BATEZ ONETSIA –

054.2020 –   “NERABEEN HONDARTZAKO HARRERA” IREKITZEA ETA TARIFAK – 2020ko UDA

2020ko uztailaren 7tik abuztuaren 22ra, nerabeentzako harrera bat (14–17 urte) irekiko da hondartzan eta jardunak proposatuko ditu 14:30etik 18:30era.

Zaintzaileak hiru udal animatzaile izanen dira, gehienez 36 gazte hartzeko.

Biltzarrari proposatu zaio nerabeentzako hondartzako harrera hori 2020ko udarako plantan eman dadin onar dezan, gazte bakoitzari hilean 10 euroko tarifa ezarriz.

AHO BATEZ ONETSIA –

TXOSTENGILEA: Chantal KEHRIG COTTENÇON and.

055.2020 –   EUSKAL HIRIGUNE ELKARGOAK “PROIEKTU EGITURATZAILEAK” LAGUNTZA FUNTSA EMATEA

Elkargo Kontseiluak 2020ko otsailaren 22an deliberatu zuen eta Euskal Hirigune Elkargoak 181 287.99 euroko «proiektu egituratzaileak» laguntza funts bat eman digu azoka zaharraren berritzeko, herriak egin eskariari arrapostua emanez.

Herri Kontseiluari proposatu zaio onar dezan Euskal Hirigune Elkargoak Gaztelu-Zahar merkatu zaharraren berritzeko eman duen 181 287.99 euroko «proiektu egituratzaileak» laguntza funtsa, eta baimena eman diezaion auzapez jaunari horretarako diruzko hitzarmena sina dezan.

AHO BATEZ ONETSIA –

Gai zerrenda bururatua zenez, auzapez jaunak batzarra eskertu du eta bilkura amaitutzat eman, 18:30ean.

Data eta sinadura

HENDAIAN, 2020ko apirilaren 30ean

Auzapeza,

Euskal Hirigune Elkargoaren lehen lehendakariordea, Pirinio Atlantikoetako Departamendu kontseilari,

Kotte ECENARRO