2020ko otsailaren 17ko herriko kontseiluaren bilkuraren bilduma

Dokumentuak kontsultatu (leiho berria)(pdf - 715,15 KB - nouvelle fenêtre)

Erref. KE.IG – 053.2020
Bi mila eta hogeigarren urtean, otsailaren 17an, astelehenarekin, 18:30ean, Herriko Kontseilua bildu da, Kotte ECENARRO jaun auzapezaren lehendakaritzapean.
BERTARATUAK: ECENARRO j. (auzapeza), TRANCHE j, BUTORI and., IRAZUSTA j., ELIZALDE j. CAZALIS and., POLA LAKE and., ARRUABARRENA j. (auzapezordeak), LEGARDINIER and., CAMACHO SATHICQ and., DAUBAS j., ANSAULT LECUONA and., DURANDEAU j., GIANSANTI j., HARAMBOURE and., DIAS j., MOUNIOS ADURRIAGA and., BOURROUILH PAREGE j., CAUBET LECUONA and., FRUCHART j., VARELA and., CEZA and., TENA j., IRASSART ESTOMBA and., DUHART ETCHENAUSIA and., POUYFAUCON j., ZUBIETA and., BALANZATEGUI j., DESTRUHAUT j.
BARKATUAK: KEHRIG COTTENÇON andrea, VESGA SORONDO andrea, ahalordea ECENARRO jaunari emanik, CAMBLONG jauna, ahalordea ELIZALDE jaunari emanik, BERRA jauna, ahalordea DESTRUHAUT jaunari emanik.

BILKURA IDAZKARIA: Christelle CAZALIS andrea

Bilkuraren quoruma bete dela baieztatu ondoren, auzapez jaunak hasiera eman dio bilkurari.

I – 2020KO URTARRILAREN 29KO HERRIKO KONTSEILUAREN AKTA ONARTZEA

Auzapez jaunak 2020ko urtarrilaren 29ko bilkuraren bilduma CAZALIS andreari, bilkura idazkari den bezainbatean, irakur dezan galde egin dio. Dokumentua biltzarrak onar dezan eman da bozketara.

AHO BATEZ ONETSIA –

Gero, gai zerrendari ekin diote:

II – DELIBERAMENDUA

TXOSTENGILEA: Isabelle POLA LAKE and.

 011.2020 – HENDAIAREN TOKIKO HIRIGINTZA PLANAREN ALDAKETA ONARTU AITZIN EUSKAL HIRIGUNE ELKARGOARI AURKEZTU IRITZIA

“Auzapez jaunak gogora ekarri du Hendaiako Tokiko Hirigintza Planaren (THP-PLU) aldaketa 2014ko irailaren 30ean agindu zela eta hastapeneko honako helburu hauek dituela:

 Herriaren garapena lurraldeko ekonomia eta hirigintza proiektu handietatik abiatuz antolatzea, antolakuntza orekatu eta iraunkorraren ikuspuntuarekin eta hiriaren garapena begiratzea etxeak lurraldean zehar barreia ez daitezen;

  • Herria ekonomiaren aldetik erakargarriago egitea enpresak hartzeko eskaintza eginez;
  • Batzarri oneko herria, elkartasunezko herri orekatua garatzea, biztanle ororen beharrei erantzuteko eta leku gutxi hartzen duten bizitegiak egiteko baldintzak sortzea;
  • Ondare hala arkitekturazkoa nola naturazkoa babesten eta duen balioa azaltzen duen bizi ingurunea sustatzea, bai eta energia kontsumoa kontrolatzen eta berotegi efektuko gasen isurketak mugatzen dituen ingurunea ere;
  • Zonaketa eta araudia topografiara egokitzea eraiki litezkeen bolumenak arautuz;
  • Bizitegi aukerak bilatu eta sailkatzea (biziberritzea, trinkotzea, berria,…) herriaren garapena dagoen trinkotze maila zainduz kontrolatzeko;
  • Eraikuntzen eta antolakuntza proiektuen hiri eta paisaia kalitatea kontrolatzea;
  • Herriko nortasun handiko auzoen atxikitzea eta bilakaera laguntzea;
  • Zerbitzuen, saltegien eta hornikuntzen garapena faboratzea, mugitzeko molde ezti eta ohikoen bestelakoei buruzko eta aparkatzeari buruzko gogoeta eginez eta lurraldeak dituen topografia eta errealitatea kontuan hartuz;
  • Laborantza eta oihangintzako lekuak babestu eta duten balioa azaltzea, bai eta natura ingurune eta paisaiak ere.

“Ikusirik galdeketa publikoan eta loturik diren pertsona publikoen iritzira eman zen tokiko hirigintza plan aldatuaren dosierraz motibaturik eman diren ondorioak eta galdeketa arduradun nagusiak 2020aren urtarrilaren 24an eman zuen aldeko iritzia, gomendio batekin lehenik eta gero kendu zena planaren irakurgarritasunari buruzkoa baitzen eta gerora, onartzeko dosierrean, hobetu zelako;  

Herri Kontseiluari Tokiko Hirigintza Planaren proiektuari buruzko iritzia eman dezan proposatu zaio, Euskal Hirigune Elkargoak onar dezan gero.

EMAN DIREN BOZEN GEHIENGOZ ONETSIA –

7 boz AURKA: DESTRUHAUT j., BALANZATEGUI j., POUYFAUCON j., ZUBIETA and., IRASSART ESTOMBA and., DUHART ETCHENAUSIA and., BERRA j.

4 abstentzio: ELIZALDE j., LEGARDINIER and., VARELA and., CAMBLONG j.

Gai zerrenda bururatua zenez, auzapez jaunak batzarra eskertu du eta bilkura amaitutzat eman, 19:45ean.

Agiri erantsia / Diaporama

HENDAIAN, 2020ko otsailaren 18an

Auzapeza, Euskal Hirigune Elkargoaren lehen lehendakariordea 

Pirinio Atlantikoetako Departamendu kontseilari,

Kotte ECENARRO

HERRIKO ETXEAREN ATARIAN AFIXATUA

2020-02-18an