2020ko urtarrilaren 29ko herriko kontseiluaren bilkuraren bilduma

Dokumentuak kontsultatu (leiho berria)(pdf - 239,53 KB - nouvelle fenêtre)

KE.RS – 031.2020

Bi mila eta hogeigarren urtean, urtarrilaren 29an, asteazkenarekin, 18:30ean, Herriko Kontseilua bildu da, Kotte ECENARRO jaun auzapezaren lehendakaritzapean.

BERTARATUAK: ECENARRO j. (auzapeza), KEHRIG COTTENÇON and., TRANCHE j, BUTORI and., IRAZUSTA j., ELIZALDE j. 008.2020 deliberamendua arte, CAZALIS and., POLA LAKE and., ARRUABARRENA j. (auzapezordeak), LEGARDINIER and., CAMACHO SATHICQ and., DAUBAS j., DURANDEAU j., VESGA SORONDO and., GIANSANTI j., HARAMBOURE and., DIAS j., MOUNIOS ADURRIAGA and., BOURROUILH PAREGE j., CAUBET LECUONA and., FRUCHART j., VARELA and., CAMBLONG j., CEZA and., IRASSART ESTOMBA and., BERRA j., BALANZATEGUI j. eta DESTRUHAUT j.

BARKATUAK: ANSAULT LECUONA andrea, ahalordea IRAZUSTA jaunari emanik; ELIZALDE jauna, ahalordea LEGARDINIER andreari emanik 009.2020 deliberamendutik 010.2020 deliberamendura arte; TENA jauna, ahalordea KEHRIG COTTENÇON andreari emanik; DUHART ETCHENAUSIA andrea, ahalordea DESTRUHAUT jaunari emanik; POUYFAUCON jauna, ahalordea BALANZATEGUI jaunari emanik, eta ZUBIETA andrea, ahalordea IRASSART ESTOMBA andreari emanik.

BILKURA IDAZKARIA: Christelle CAZALIS and.

Bilkuraren quoruma bete dela baieztatu ondoren, auzapez jaunak hasiera eman dio bilkurari.

I2019KO ABENDUAREN 18KO HERRIKO KONTSEILUAREN AKTA ONARTZEA

Auzapez jaunak 2019ko azaroaren 14ko bilkuraren bilduma CAZALIS andreari, bilkura idazkari den bezainbatean, irakur dezan galde egin dio. Dokumentua biltzarrak onar dezan eman da bozketara.

AHO BATEZ ONETSIA –

IIDELIBERAMENDUAK

Gero, gai zerrendari ekin diote:

TXOSTENGILEA: Kotte ECENARRO j.

001.2020 – HERRI KONTSEILUAK EMAN AHALMEN ORDEZKARITZAZ AUZAPEZAK HARTU ERABAKIAK

Auzapez jaunak azaldu ditu Herriko Kontseiluak 2014ko apirilaren 28ko eta 2015eko urtarrilaren 7ko deliberamenduen bitartez eman zizkion ordezkaritzak baliatuz hartu dituen erabakiak.

Herri Biltzarra jakinaren gainean da. Ez da bozkatzen.

TXOSTENGILEA: Frédéric TRANCHE j.

002.2020 – HENDAIA TURISMO & MERKATARITZA IMEParen 2020rako HASTAPENEKO AURREKONTUA

2020ko funtzionamendu atalaren aurrekontua honako hau da: 1.554.786,50 €
(2019an 1.551.760 € ziren).

2020ko inbestimendu atalaren aurrekontua: 105.000 € (2019an 100.000 € ziren).

Herri Kontseiluari Hendaia Turismo & Merkataritza IMEParen 2020ko Hastapeneko Aurrekontua onar dezan proposatu zaio.

AHO BATEZ ONETSIA –

003.2020 –   JABARI PUBLIKOAREN ERABILTZEAREN ORDAINA – 2019rako ZERGA MURRIZKETAK LANEN INGURUETAN DAUDEN SALTEGIENTZAT

2019an herriko zenbait auzotan (Geltoki eta Hondarraitz auzoak) egin lanek  jabari publikoa ustiatzeko ezintasun betean jarri dituzte merkatariak eta ustiapenerako materiala bera ezartzerik ere ez dute ukan.

Herri Kontseiluari proposatu zaio jasan duten denboraren araberako zerga murrizketak onar diezazkien jabari publikoa erabiltzeko 2019ko zergan, ukituak izan diren saltegiei soilik, horretarako baldintza zehatzak ezarriz.

AHO BATEZ ONETSIA –

004.2020 – KANPOKO PUBLIZITATEAREN GAINEKO TOKIKO ZERGA – 2019rako ZERGA MURRIZKETAK LANEN INGURUETAN DAUDEN SALTEGIENTZAT

2019an herriko zenbait auzotan (Geltoki eta Hondarraitz auzoak) egin lanek  saltegietara sartzeko arazoak sortu dituzte, bai eta kalteak ere haien merkataritza jardunetan.

Herri Kontseiluari proposatu zaio % 100ean ezaba diezaien kanpoko publizitatearen gaineko 2019ko tokiko zerga ukituak izan diren saltegiei soilik, horretarako baldintza zehatzak ezarriz, eta hala egin dadin hemendik goiti ere halako egoerak sortzen dituzten lanen kasuetan.

AHO BATEZ ONETSIA –

005.2020 – ENERGIA HOBEKUNTZA; BULEGOEN BARNEALDEKO KONPONTZE ETA BERRITZEA – GARRAIO BITARTEKARIEN ERAIKINA –
INTZURAKO INDUSTRIALDEA

Elkarlan bati ekin zioten hautetsiek eta teknikariek 2019ko ekainean egungo erabilerak orokorki berrantolatzeko proiektu bat zehazteko xedez, betiere kontuan hartuz enpresa berrien eta jadanik lekuan diren enpresen harrera- eta lan- baldintzen hobetzea eta herriaren eraikinen energia trantsizioari ekin beharra.

Herri Kontseiluari proposatu zaio onar dezan bitartekarien eraikineko bulegoak berritzeko proiektu orokorraren printzipio hori, bai eta egin beharreko lanak ere, eta baimena eman diezaion auzapez jaunari partaide publikoei diruzko ahal beste laguntza eska diezaien.

AHO BATEZ ONETSIA –

TXOSTENGILEA: Richard IRAZUSTA j.

006.2020 – LANPOSTU IRAUNKORREN 1. TAULA

Kontuan hartuz lanpostuen bilakaera, zerbitzuaren beharrak eta ematen dituen zerbitzuak, 2020ko martxoaren lehenaz geroztik honako hauek egin ditzan proposatu zaio Herri Kontseiluari:

  • Sor dezala: lanaldi murritzeko administrari laguntzaile lanpostu 1 (28 h),
  • Ete hets dezala: lanaldi murritzeko administrari laguntzaile lanpostu 1 (20 h).

AHO BATEZ ONETSIA –

007.2020 – 2020KO TURISMO SASOIA – ALDI BATERAKO LANPOSTUEN SORTZEA

Herri Kontseiluari proposatu zaio ordainpeko aparkatze eta udaltzaingo zerbitzuan aldi baterako zenbait lanpostu oso sor ditzala 2020ko udaldia ahal den baldintza onenetan antolatzeko:

  • 4 lanpostu 2020ko maiatzaren lehenetik irailaren 30 bitartean aritzeko,
  • 2 lanpostu 2020ko maiatzaren lehenetik urriaren 31 bitartean aritzeko.

Lansaria Funtzio Publikoaren 348 indize gordinaren araberakoa ukanen dute.

AHO BATEZ ONETSIA –

TXOSTENGILEA: Iker ELIZALDE j.

008.2020 – LAN EKO ELKARTEA «JARDUNA ETA ENPLEGUA LAGUNTZEKO HENDAIA EUSKAL HERRIKO ZENTROA» – 2019KO JARDUN TXOSTENAREN ONARTZEA

«Hendaia-Euskal Herriko Jarduna eta Enplegua Laguntzeko Zentroa» deitu elkartea 2017ko urrian sortu zen Hendaiako Herriko Etxeak jarduna eta enplegua laguntzeko eta, halatan, lurraldearen garapenerako baldintza egokiak eta ekonomia eragileen arteko elkarlanerako baldintza egokiak garatuko zituen zentro bat sortzeko nahiari jarraikiz.

2019ko apirilaren lehenean 3 urterako, hau da, 2022ko martxoaren 31 arte, iraungo duen lankidetza hitzarmena sinatu zen eta horren bidez ezarri zen Hendaiako Herriko Etxearen eta laguntza zentroaren arteko lankidetzaren nondik norakoa, bai eta zentro horrek dituen xedeak bi partaideen artean argiki zehaztu ere.

Herri Kontseiluari «Hendaia-Euskal Herriko Jarduna eta Enplegua Laguntzeko Zentroa» deitu elkartearen 2019ko jardun txostenaren berri har dezan galdegin zaio orain.

Herri Biltzarra jakinaren gainean da. Ez da bozkatzen.

ELIZALDE jaunak bilkura utzi du.

TXOSTENGILEA: Michelle MOUNIOS ADURRIAGA and.

009.2020 –      EUSKARA IKASTEKO FORMAKUNTZA LAGUNTZEKO BALIABIDEA – HERRIAREN PARTE HARTZE BIDEAK

Hendaiako Herriko Etxeak Euskal Hirigune Elkargoarekin eta Euskararen Erakunde Publikoaren Erakundearekin elkarlanean daraman hizkuntza politikaren harira, euskara ikasteko lanbide formakuntzak proposatzen dizkie, lanaldiaren barnean, Hendaiako Herriko Etxearen Hobekuntza Kontratuak zehaztu dituen eta jendeekin harremanetan diren lehentasunezko zerbitzuetako langileei. Zenbait langilek, ordea, ezin dute, duten lanpostuarengatik, halako formakuntzarik egin; horientzat, Herriak diruzko laguntza eskaintzen die euskara beren denbora librean ikasi nahi dutenei.

Herri Kontseiluari euskara formakuntza laguntzeko diruzko baliabidea onar dezan proposatu zaio.

AHO BATEZ ONETSIA –

TXOSTENGILEA: Chantal KEHRIG COTTENÇON and.

010.2020 –   LEHENGO “AZOKA ZAHAR” ERAIKINA – BERRIZTAPEN PROIEKTUA – 2. ZATIARI, HAU DA, SUNTSITZEA, OBRA LARRIA, ZIMENDUAK ZATIARI EGIN GEHIGARRIA

Lenego azoka zaharraren eraikinaren berritze lanetan, eraikinaren zati bat bota eta geratu diren hormen diagnostikoa eginik, ageri da honako lan hauek egin beharra:

  • zatian: Suntsitzea-Obra larria-Zimenduak + % 10.45 (SEG FAYAT enpresa),
  • zatian: Pintura-Hormen estaldurak – % 22.71 (BBP enpresa).

Eragiketaren laburpena :

  • lanen merkatuen hastapeneko kopurua, estatu gorputz guztiak barne:  922 852.15 € ZG,
  • lanen merkatuen gehigarrien ondorengo kopurua: …………. 3 051 402.92 € ZG

hartara, lanen merkatuen kopurua + % 4.40 emendatu da

Lanen merkatuaren gehigarriak goian aipatu bezala onar ditzan proposatu zaio Herri Kontseiluari.

AHO BATEZ ONETSIA –

 Gai zerrenda bururatua zenez, auzapez jaunak batzarra eskertu du eta bilkura amaitutzat eman, 19:40an.

HENDAIAN, 2020ko urtarrilaren 30ean

Auzapeza,

Euskal Hirigune Elkargoaren lehen lehendakariordea

Pirinio Atlantikoetako Departamendu kontseilari,

Kotte ECENARRO

HERRIKO ETXEAREN ATARIAN AFIXATUA

2020-01-30ean