Gai zerrenda – 2021eko azaroaren 15 asteleheneko bilkura, 18:30ean

I – 2021eko URRIAREN 13KO HERRI KONTSEILUAREN AKTA ONARTZEA

II – DELIBEROAK

Txostengilea: Kotte ECENARRO j.

  • 155.2021 –    Herriko Kontseiluak emandako ahalmen ordezkaritzaz auzapezak hartu erabakiak
  • 156.2021 –    “Petites Villes de Demain” (Biharko hiri txikiak) egitaraua – Departamenduarekiko hitzarmena Lurraldeen Bankuaren bitartez azterketak elkarrekin diruztatzeko
  • 157.2021 –    Laket portua – Tarifak eta erabiltze eskubideak 2022. urterako
  • 158.2001 –    Funtsen gaineko zerga apaltzea elkartasunezko egiazko alokairupeko bizitegietarako eraiki jabegoei – 122.2021 zk. deliberamendua ezeztatu eta ordezten du.
  • 159.2021 –    Programa baimenen berrikustea – Ordaintze kredituak
  • 160.2021 –    2 programa baimen sortzea – Ordaintze kredituak

Txostengilea: Richard IRAZUSTA j.

  • 161.2021 –    Lanpostu iraunkorren 8. taula
  • 162.2021 –    Biztanleriaren errolda – Erroldatzaile lanpostuak sortzea – 2022. urtea
  • 163.2021 –    Euskal Hirigune Elkargoaren Bizilekuaren Hobetzeko Ororen Intereseko Programa (OIP-PIG) hedatzea – Partzuergo hitzarmena – 1. gehigarria

Txostengilea: Xabier MANTEROLA j.

  • 164.2021 –    Indarkeria sexisten, sexuzkoen eta senide artekoen aurkako tokiko ekintzetarako eta koordinaziorako kontratua

Txostengilea: Frédéric TRANCHE j.

  • 165.2021 –    Autoen gordetegia ustiatu eta kudeatzeko zerbitzu publikoaren eskuordetzea – Titularraren hautaketa, kontratuaren onartzea, hitzarmena sinatzeko baimena
  • 166.2021 –    Turismo tren txikia – Kudeatze moduaren hautatzea – Zerbitzu publikoaren eskuordetze printzipioa onartzea
  • 167.2021 –    Kanpoko Publizitatearen gaineko Tokiko Zergaren kudeaketa – Laguntza eta jarraipen hitzarmena

Txostengilea: Nicole BUTORI and.

  • 168.2021 –    Haurtzaro/gazteria 2018-2021 kontratua – 3. gehigarria
  • 169.2021 –    Hitzarmena Familia Laguntza Kutxarekin
  • 170.2021 –    Hitzarmena Recycl’Arte elkartearekin – Gehigarria

Txostengilea: Michelle MOUNIOS ADURRIAGA and.

  • 171.2021 –    2022rako kultura proiektuak – Diru laguntza eskariak
  • 172.2021 –    “Les Variétés” zinemagela– Tarifak
  • 173.2021 –    Kultura: Ikuskizunak/Kontzertuak/Bitartekaritza ekintzak – Tarifak

Txostengilea: Claire LEGARDINIER and.

  • 174.2021 –    Tokiko eskulangintza azoka – Gizarte eta Elkartasunezko Ekonomiaren hilabetea – Elkartasunen Besta

 Txostengilea: Chantal KEHRIG COTTENÇON and.

  • 175.2021 –    Argindarra eta gasa garraiatu edota banatzeko obrek, bai eta argindar edota gas hoditeria edota linea partikularrek eremu publikoa erabiltzeagatiko erabilera zergak, bai eta lanetarako eremu publikoa erabiltzeagatikoak ere
  • 176.2021 –    Uraren zikloaren kudeaketa integratua – Edateko ura eta saneamendua – 2020. urteko txostena edateko uraren eta saneamenduaren zerbitzu publikoaren prezioari eta kalitateari buruz
  • 177.2021 –    Hondakinen prebentzioa, bilketa eta balioa ematea – 2020. urteko txostena hondakinen prebentzio eta kudeaketarako zerbitzu publikoaren kalitate eta prezioari buruz