ZERBITZUA
APARKATZEA
KONTRATUA
2021/07/01tik 2021/08/31ra
LANALDIA
35 OREN
Behar ditu 18 urte ukan (lanposturako epaitegiaren baimena behar da, bai eta zin egitea ere)
LANPOSTUAREN EZAUGARRIAK – ZERBITZUAREN ESKAKIZUNAK
- Lan kontratua: astean 35 oren
- Asteburuetan lan egiten da
- Ordutegi aukera zabala: 7:00etatik 20:30era (plangintzaren arabera)
LANPOSTUAREN HELBURUA
- Aparkatzearen eta aparkatze ondorengoaren zaintza egitea,
- Erabiltzaileekin hurbileko harremanetan aritzea,
- Eremu publikoaren erabilera kontrolatzea.
JARDUERAK – EGITEKO NAGUSIAK
- Aparkatze ondorengo ordainketa finkoaren kontrola,
- Eremu publikoaren zaintza,
- Aparkatze trabagarriaren zaintza eta isuna ematea (geldialdi llaburrak, banatzaileak),
- Udal aginduak betetzen direla zaintzea,
- Noiz edo noizko ekitaldien zaintza (ibilketak, herri bestak, karriken animazioak…).
- Buruzagiei jakitera ematea ondare publikorik kaltetu bada (hiri altzariak hondatzea, tagak, hausketak…).
- Ordaingailuetako dirua egunero biltzea
GAITASUN BEREZIAK
- Hizkuntzak: Espainola / Ingelesa on litzateke,
- Autonomia lanean,
- Lur orotako txirrindan eta 50 cm3 /125 cm3 eskuterrean ibiltzeko gai izatea,
- B gidabaimenduna
- Lehen sokorriak on lirateke
BEHAR DUEN JOKAMOLDEA
- Eremu publikoan jantzirik daraman uniformearen arabera jokatzea,
- Isiltasuna eta isilik egoteko eskubidea,
- Hierarkia zaintzea,
- Herritarrekin mintzatzeko gai izatea,
- Zerbitzu publikoaren beharrak ulertzea (isiltasuna, zorroztasuna, libro izatea),
- Egoera zeinahi delarik ere, herritarrekin oro har eta arau hausleekin begiramenez jokatzea; ele txarrak edo jokabide txarra erabiliz edota egoerak kudeatzean neutraltasunez ez jokatuz agintea gal dezake eta kolektibitatearen irudia kaltetu (tinko, ongi ikasia, zuka, bere buruaren jabe…),
- Jendeei informazioa eta argibideak ematen jakitea (salaketak, bide arazoak, herri zerbitzuak…).
LAN BALDINTZAK
- Eskura ukanen dituen lokalak: aldagelak, garbigelak eta komunak, dutxak.
- Zerbitzuaren ibilgailua: 3 VL, 3 eskuter 50 cm3 eta 125 cm3 eskuter 1,
- Nor bakoitzarentzako uniformea emanen zaio
- Zerbitzuko nor bakoitzarentzako telefonoa.
OHARRA
Orrialde honetan zerrendatu jarduerak lanpostuaren «argazki » moduko bat besterik ez dira. Zerbitzuburuak noiznahi osa edota egokitu ditzake egitekoen edo zerbitzuaren helburuen bilakaeraren arabera. Jarduera osagarriak, hor goian proposatu zerrendaren osagarri, eska dakizkio langileari dituen gaitasunen barnean.