Hautetsiak zuengana

Réunion publique les élus à votre rencontre

Urtean behin edo bitan, auzo bakoitzean, hautetsiak zuengana etortzen zaizkizue jendeaitzineko bilkurak eginez.

Auzapez jaunak, bere taldearekin, gure herrirako proiektu egituratzaileak aurkezten dizkizue, hala orokorrak nola auzokoak: adibidez, segurtasuna herrian, Garapen iraunkorreko Antolamendu Proiektua, herri barnea berritzeko proiektua…

Bilkura horiek proiektu horietaz mintzatzeko aukera ematen diete hendaiarrei, bai eta iritzi trukerako aukera ere.

Hendaiarrak bilkura guztietara joan daitezke; ez da auzo batekoa izan behar horko bilkurara joateko.

HURRENGO DATAK

Oraindik antolatu gabe ditugun datak

  • Hiri barnea: Herriko Etxea, Errepublika plaza
  • Lizardi: Lizardiko lehen mailako eskola
  • Hondartza: Ondarraitz klub egoitza
  • Geltokia: Geltokiko lehen mailako eskola
  • Zopite/Dongoxenea/Agerria: Dongoxeneko harreranitzeko haurtzaindegia 1. solairua – Dongoxeneko karrika
  • Intzura: Denentzat gizarte zentroa – Richelieu karrika 29

BILKURA BEREZIA

Proiektuaren arabera, hautetsiek bilkura publikoa antola dezakete hori dagokion auzoan. Gonbitea ororentzat da.