Herritar kafeak

Auzokoen arteko elkartasun jokabideak sustatzeko, herritar kafeak antolatzen hasi ginen 2015eko irailean, Herritar lantegien  sortzearen ondorioz; lantegi horiek Hendaiako Herriko Etxeak 2014an abian eman zuen Agenda21 urraspidearen emaitza izan ziren.

Argibideak

Denentzat gizarte zentroa
Telefonoa: +33 (0)5 59 20 37 63
Webgunea: ikus Informazio eta berriak «Auzolan» (lehio berria)
E-helbidea: 

Herritar kafeak Orio eta Dongoxenea auzoetan hasi ziren; 2018ko ekainaz geroztik Irandatz auzoan ere egiten dira.

HELBURUAK

  •  Auzoan lotura eta dinamika sortzea
  •  elkartasun jokabideak laguntzea
  • auzotarrek koordinatu topaketa horiek iraunarazteko baldintzak sortzea
  • auzotarren artean zerbitzuak trukatzea (adibidez: elkar laguntza eskoletako sartze-ateratzeetarako…)

Auzo bakoitzean proposatu zerbitzuak atzeman Denentzat gizarte zentroaren webgunean – Frantsesez (lehio berria)

Erran ezazu zein zerbitzu eskain diezaiekezun zeure auzokideei.

DATAK

Herritar kafeak-Auzolan honako egun hauetan egiten dira:

Eguna: hileroko larunbat batean (gehienetan hileko bigarrenean)
Orena: 9:30etatik 12:30era

Datozen datak

2019ko datak: Orion; maiatzaren 18an, Dongoxenean

LEKUAK

  • Dongoxenea: Dongoxenea karrika, haurren jostalekuaren aitzinean – Euria bada, bilkura aretoan (haurtzaindegiaren aitzinean)
  • Orio: Atsoenean karrikako Agorespazioaren aitzinean – Euria bada, «Gazte harlekuan» Gaztainalde karrikako 24an
  • Irandatz: Irandatz parkean (jostalekutik hurbil), Santiago karrikan – Euria bada, Ondoan bizilekuen aretoan (Bigarrena karrika)

ERAGILEAK

  • Auzotarrak, haietan zenbait bultzatzaile
  • Denentzat gizarte zentroa (DGZ-CSD): Telefonoa +33 (0)5 59 20 37 63, eta Hendaiako Herriko Etxea ekintzaren sostengatzailea
  • Aldian-aldian parte hartzen duten elkarteak (Recycl’Arte, Hendaiako kultura elkarteak)
  • Udal mediateka (hormetatik at zerbitzua)

Denentzat gizarte zentroa eta Hendaiako Herriko Etxea hasi ziren antolatzen eta gero auzotarrak ari dira orain antolatzen; Denentzat gizarte zentroak betiere jarraitzen du topaketak sostengatzen honako hauetan:

  • Logistikari dagokionean: gunea, kamioia, kafea…
  • Esku hartzaile izan direnekiko harremanetan eta laguntzei dagokienean