Hondakinak: espaloia ez da zakarrontzia!

Udaldian, Euskal Hirigune Elkargoak, hondakinei balioa ateratzearen ardura duelarik, borondatezko ekarpen-guneen (edukiontzi kolektiboak, eta ez indibidualak) bilketaren maiztasuna areagotu du, bereziki hondartza aldean. Astean 4 aldiz etxeko hondakinak (astelehen, astearte, ostegun, larunbatetan) Astean 2 aldiz hondakin sailkatuak sasoiaren gorenean (ostegun eta larunbatetan) Kartoien bilketa atez ate profesionalentzat eginen da astean 3 aldiz (astelehen, asteazken, ostiraletan). Merkatariek aski dute honako […]

Hondakinen bereizketa Plastiko horizko zaku banaketa: banaketaren datak

Zaku horiak Bil ta Garbiko Hego Lapurdiko bereizketaren aholkulariek, permanentziak antolatuko dituzte hilero lurraldeko hondakindegietan, jendeei zaku horiak banatzeko eta bereizketaz sentsibilizatzeko.. Kutxa horirik ez duten pertsonentzat, zaku horiak banatuko dira Hendaian, Agorreta karrikako Hondakindegian, ondoan ikus dezakezuenez. Halere, edozein banaketa lekura hurbil zaitezkete banaketa eguna huts egin baduzue.. Hendaian, datak 8:30-12:30 – 13:15-17:45 Xakamartegia […]

Arauen araberakotasun adierazpena

Argitaratze eguna: 2020ko uztailaren 20an Orrialde hau ez da laguntza orrialdea, hendaia.eus webgunearen RGAA 3 2017 erreferentzialaren araberakotasun adierazpena baizik, araudiaren arabera zehazteko webguneak zein mailatako helgarritasun orokorra duen. Orrialde hau baitezpadakoa da RGAA 3 2017 erreferentzialaren araberakoa izateko. Nabigazioa errazteko laguntzetarako eta webgunearen antolakuntza berezietarako, honako orrialdera jo ezazu: laguntza orrialdea. hendaia.eus webgunearen arauen araberakotasun adierazpena 2020-07-20an […]

Natura atsedenaldia IEZI elkartearekin

Uda honetan, ezagut itzazue edo berriz ezagut Abadia eremua eta euskal erlaitza. Abadia eremua Hendaian, uztail-abuztuko astearte eta ostegun orotan Natura ezagutzeko ibilaldia (10:00-12:00). IEZIk bere xenderetan eramanen zaituzte Euskal Herriko natura babesgune honen natura eta kultura intereseko elementu guztiak ezagutzera emateko (aberedia, landaredia, geologia, historia…). Informazio baliagarriak Jende ororentzat – Urririk Abiatzea 10:00etan Euskal […]

GEUZak hautagaitza deialdi bat egin die elkarteei

Hautagaitza deialdi bat herrian gizarte garapen, animazio eta prebentzio jardunak egiten dituzten elkarteentzat.   2020ko martxoaren 15eko eta ekainaren 28ko herri bozen ondorioz, Hendaia Herriaren Gizarte Ekintzarako Udal Zentroaren Administrazio Kontseilua berritzeari ekin zaio; zentro horrek gizarte garapeneko eta animazioko jardun orokorra darama herrian, erakunde publiko nahiz pribatuekin hertsiki loturik. Administrazio kontseilu batek kudeatzen du GEUZa […]

Euskal kultur ondarea praktikaren bidez ezagutu!

Urtero bezala, abuztuan, euskal kantu eta dantza ikastaroetan parte hartzea proposatzen zaizue, tokiko festak osoki gozatzeko. Euskal dantza ikastaroa abuztuaren 5etik 7ra iraganen da, eta euskal kantuena abuztuaren 12tik 14ra. Biak 10:30etik 12:30era gertatuko dira, Mendi Zolan kulturgunean (Sokoburun, hondartza auzoan). Euskal dantzak ikastea gero taldean aritzeko, edo bestetan abesten diren kantu herrikoiak ezagutzea, hona […]

2020ko uztailaren 3an, ostiralarekin, 17:00etan egin Herriko Kontseiluaren Bilkuraren Bilduma

KE.IG – 213.2020 Bi mila eta hogeigarren urtean, uztailaren hiruan, ostiralarekin, 17:00etan, Lurralde Kolektibitateen Kode Nagusiaren (LKKN-CGCT) L.2121-7 eta L.2122-8 artikuluei jarraikiz, Hendaiaren Herri Kontseilua bildu da. BERTARATUAK : ECENARRO j., KEHRIG COTTENÇON and., TRANCHE j., COTINAT and., IRAZUSTA j., CAMACHO SATHICQ and., ARZELUS ARAMENDI j., BUTORI and., TARIOL j., MOUNIOS ADURRIAGA and., ARRUABARRENA j., NAVARRON and., […]

Kotte Ecenarro Auzapezaren adierazpena

“ Igande honetan botoa ematera hurbildu diren Hendais-eko hautesleei, eskerrak eman nahi dizkiet. Antsietate nazionalaren testuinguruan, bereizkuntza agertzera etorri ziren,  ohorea dut zerrendaren alde bozkatzea. Zerrendak « Hendaia Zuekin » hiria kudeatuko du datozen 6 urteetan. Bozketa honek konpromisoa hartzen digu. Erakutsitako konfiantza “ez dugu ez balantze bat, ezta proiektu bat ere ez genuela”, erran zutela, errantzuna […]

Udal hauteskundeetako bigarren itzuliaren emaitzak

Bozetako parte hartzea: %45,34 Hendaia zuekin – Hendaye avec Vous (K. Ecenarro): 2387 bozkatzaile – %55,10 Elgarrekin, goazen aitzina – Ensemble réveillons Hendaye (P. Destruhaut): 1945 bozkatzaile – %44,90 Xehetasunak: Emaitza 2020ko ekainaren 28a HENDAIA ZUEKIN K.ECENARRO ELGARREKIN GOAZEN AITZINA P.DESTRUHAUT ORO HAR Hiri-barnea – BN 1 Kop. 281 232 513 % 54.78 45.22 100,00 Hondartza […]

Txik-Txak sareari buruzko berriak

Bus Hegobus

Ekainaren 29tik goiti, bidaia bakarreko txartela sakelako telefonoz erosi ahalko da. Trafikoa arindu eta ordainketa erraztu nahi da horrela. Osasun krisiak areagotu duen ordainketen digitalizazioari arrapostua emateko aukera da gainera. Nola egin? SMS txartela eskuratzeko, Hegobus eta Car Express erabili nahi duenak “BUS” + “linearen zenbakia” 93064 zenbakira igorri behar du. Euskal Elkargoaren webgunera jo Hendaian […]

Udal igerilekua uztailaren 1ean zabalduko da berriz

Piscine Municipale

Igerilariak ezinegonik ziren erabaki horren zain. Hiru hilabetez hetsirik izan ondoren, berriz ere zabalik izanen da, betiere COVID-19aren epidemia kontuan hartzen duten osasun neurrien pean, noski. Eskualdearen Osasun Agentziak eta Kirol Ministerioak eman aginduetara egokitu eta antolakuntza zorrotza eman dute plantan udal zerbitzuek. Osasun protokoloa Erabiltze aldi mugatuak Ur jardun anitzak (igeriketa, jolasak, kluba,…) Baitezpadako […]

Ekainaren 18ko zeremonia

Cérémonie 18 juin - portes drapeaux

Gobernuak hartu osasun-neurriak direla eta, De Gaulle Jeneralaren deiaren oroitzapen zeremonia talde txikian ospatu da, aitzinekoetan bezala. Joël Collard, 39-45eko Gudari Ohien elkartearen Lehendakariak, eta Kotte Ecenarro, Hendaiako Auzapezak, De Gaulle Jeneralaren mezua eta Geneviève Darrieussecq, Armaden ministerioko Estatu Idazkariarena irakurri dituzte hurrenez hurren. Irudi batzuk Klikatu 1940ko ekainaren 18ko deiaren testua eta Armaden ministerioko Estatu […]