Eskoletara itzultzea maiatzaren 14an eginen da

HENDAIAKO AUZAPEZ KOTTE ECENARROREN JAKINARAZPENA Eskolara itzultzea, Frantzian, 2020ko maiatzaren 11rako agindu du gobernuak. Buruhauste galanta zaie hori udal zerbitzuei eta irakasleei, “sartze” berri horri pedagogia berriarekin eta osasun neurri korapilatsuekin ekin beharko diotelarik. Eta zer erranik ez etxeko hetsialdi hori “eskolako hetsialdi” gertatu zaien haurrentzat. Iragan apirilaren 27ko herri kontseiluan erran nuen legez, ikastetxeen […]

Maskaren banaketa

MASKAREN BANAKETA MAIATZAREN 13AN (asteazkena), 8:00etatik 19:00etara EGINEN DA  Euskal Elkargoak 650 000 oihalezko maskara berrerabilgarri eskatu ditu, lurraldeko biztanle guztientzat. Auzapezak baitezpadakoa ikusi du Hendaiako Udalak operazioa lagun dezan, banaketa antolatuz. Lehen hornidura Herriko Etxera iritsiko da ondoko egunetan, 17 000 maskarekin, eta horri esker, Hendaiar bakoitzak berea ukaiten ahalko du. Begiratu zure gutunontzia. Ostiral […]

Koronabirus: azken berriak

Hemen aurkituko dituzue gure informazio guztiak koronabirusaren inguruan 2020 maiatzaren 6 – 15:00 “Artistak gure adinekoen leihoetan” Zahar etxeko egoiliar eta langileekin momentu goxo bat partekatzeko xedearekin, Herriko Kultura Zerbitzuak 3 kontzertu proposatzen ditu kanpoan. Bere ahotsa entzunarazi duen lehena Adam Bigeard izan da, Vanessa Martin-ek lagundurik; bien artean, parentesi “jazzy” ederra eskaini dute arratsalde […]

Koronabirus: Apirileko berriak

2020ko apirilaren 29 – 14:00 Etxe-hondakinen bilketa ez da eginen maiatzaren 1ean (ostirala). Maiatzaren 2ra gibelatuko da gure herrian (Barrandegi eta Enperadore eremuetan). Aldiz, maiatzaren 8an, 21ean eta ekainaren 1ean, bilketak normalki iraganen dira. XEHETASUN + > https://www.communaute-paysbasque.fr 2020ko apirilaren 28 – 19:00 Maiatza lorearen salmenta arautua : udal erreserbaren boluntarioak laguntzera Duela egun batzuk, Pirinio […]

Laborari “drivea”

 Laborari “drivea”: apirilaren 1etik martxan jarri diren antolaketa moldeak COVID-19 krisia eta indarrean diren osasun baldintzak direla eta, Hendaiako Udalak laborarien “drive” delakoak antolatu ditu, debekatuak izan diren aire libreko merkatuei alternatiba eskaintzeko eta tokiko ekoizleak sostengatzen segitzeko xedearekin. “Drive” delakoa asteazkenetan 9:00tik 12:00etara Errepublika plazan eta larunbatetan 8:30etik 13:30era Laranjondoen aparkalekuan iragaten da. Ibilgailu […]

Euskarazko baliabideak

Konfinamendu garai hauetan, garrantzitsua da euskararekin dugun lotura ez galtzea. Gure denbora librea baliatzen ahal dugu ere, ondotik gure egunerokoan oso baliagarriak izanen zaizkigun nozio batzuen ikasteko. Hona hemen, beraz, denentzat baliagarriak diren baliabide batzuk, haur zein gurasoentzat, euskaldun zein ikasten dutenentzat! Euskara ikasteko Gure Irratiko boluntario talde batek grabatu eta Radiokulturak digitalizaturiko Herritartzen euskara […]

Euskaraldia, berriz abian da!

Euskaraldiaren 2. edizioa iraganen da datorren azaroaren 20tik abenduaren 4ra. Baina “ahobizi” eta “belarriprest” mobilizatzera deituak dira gaurdanik… beren leihoetan eta sare sozialetan. Gauzak ardurenean ezeztatzen diren garai honetan, hona, bederen, parte hartzen ahalko dugun hitzordu bat. Euskaraldia, hamabost egunez euskaraz ahal bezain bat mintzatzera gonbidatzen gaituena, iraganen da datorren azaroaren 20tik abenduaren 4ra. Ez […]

Emakumeei egin indarkerietarako ekintza gida eskuragarria

39 19: Astelehenetik larunbatera 9:00etatik 19:00etara – Emakumeen aurkako indarkeriez informazioa: https://stop-violences-femmes.gouv.fr/ Sexu indarkerien eta indarkeria sexisten berri linean ematea: https://www.service-public-fr Honako plataforma hau erabil ezazu: https://arretonslesviolences.gouv.fr NUN SALATU ?  DONIBANE LOHIZUNEKO POLIZIA ETXEA Andre Ithurralde etorbidea, 15 Tel: + 33 (0)5 59 51 22 22 Harrera 24h/24 HENDAIAKO UDALTZAINGOA Hendaiako Herriko Etxea Errepublika plaza Tel: […]

Gizarte Ekintzarako Udal Zentroa, leihatil bakarra hurbileko gizarte ekintzarako

Osasun krisi egoera honetan, Gizarte Ekintzarako Udal Zentroak bere zenbait egitekotan dirau, betiere hesi keinuak betetzeko egin beharreko egokitzapenak eginez. Zaurgarrien diren pertsonen aldeko ekintza gehienak atxiki ditu eta batzuetan areagotu: adinekoen aldeko ekintzak, isolaturik direnen aldekoak, ekonomikoki ahul direnen aldekoak, aterpegabekoen aldekoak edo ahalmen urritasunen bat dutenen aldekoak. Konfinamendu garai honetan, bereziki begiratzen ditu […]

«Antzerkiaren maiatza» Bertan behera geratu da 2020an

«Antzerkiaren Maiatza» Bertan behera geratu da 2020an COVID-19 epidemia dela eta nola joanen den jakin ezean, Hendaiako Herriko Etxeak bertan behera utzi behar du bere «Antzerkiaren Maiatza» festibala, 2020ko maiatzaren 14tik 17ra egitekoa zena. Bertan behera utzi diren ikuskizunen konpainia eta artistekin harreman hertsian da kultura zerbitzua emanaldiak beste garaitara gibelatzeko aukerak lantzeko elkarrekin, gibelatu […]

Koronabirus: Martxoko berriak

Hemen aurkituko dituzue martxoko berri guztiak koronabirusaren inguruan. 2020ko martxoaren 31 – 18:00 Apirilaren 1eko ekoizleen “drive” delakoaren antolaketa moldeak ezagunak dira. Hitzordua apirilaren 1ean, 9:00etatik 12:00etara. Ikusi horri buruzko atala berrien orrialdean. 2020ko martxoaren 31 – 8:30 Banku publikoetan esertzea debekatua da Osasun mailako ohartarazpena: bankuak birusa transmiti dezake. Horregatik debekatua da banku batean […]

COVID 19: Herriko langileentzako informazioa

2020KO MARTXOAREN 19 – 15:30 Lanerako joan-etorri agiria Dokumentu berri eta osatuagoa atera da gobernuaren webgunean. Dokumentu hau bihar, martxoaren 20an, helaraziko zaie sailburu guztiei. Sailburuek lanean ari diren eta horren beharra duten agenteei eman beharko diete.  Agenteek beren zerbitzuburuarengana jo behar dute. 2020KO MARTXOAREN 17 – 12:00 Joan-etorri guztiak aitzin deskargatu eta bete behar […]