Argiztapen publikoko bi ganderailuen aldatzea – Sapatartia karrika

2020ko ekainaren 15etik 19ra, argiztapen publiko bi ganderailu aldatzeko lanak eginen dira Sapatartia karrikan.

SPIE CITYNETWORKS enpresak Sapatartia karrika behin-behinean hets dezake, lanek iraun bitartean. Desbideratzeak antolatuko dira.

Lanen ondoan ezinen da aparkatu eta gehienezko abiadura 30 km/h izanen da.

Oinezkoak eta bertako biztanleak beti pasatzen ahalko dira.

419-2020 Herri Agindua 2020ko ekainaren 10koa. Dokumentua Herriko Etxean eskura daiteke, aitzinetik Komunikazio Zerbitzuari mezu batez eskatuz:

Navigation de l’article