Ganderailuen ezartzeko eta martxan jartzeko lanak – De Gaulle Jenerala etorbidea

2021eko apirilaren 28tik maiatzaren 28ra, SDEL RESEAUX AQUITAINE enpresak eremu publikoa erabiltzeko baimena du, argiztapen publikoko gandelairuen ezartzeko eta martxan jartzeko lanak egiteko De Gaulle etorbidean (Iheslarien karrikaren eta tren geltokiko aparkalekuko sartzearen arteko zatian).

Enpresak materialak metatzeko eta lan ibilgailuekin zirkulatzeko baimena du lanek iraun bitartean, bere erantzukizunpean.

Lanak aitzinatu ahala, semaforoen bidezko aldizkako zirkulazioa ezarriko da galtzada erdian. Ezinen da lanen ondoan aparkatu eta gehienezko abiadura 30 km/h izanen da.

Aurre-seinaletika, eguneko eta gaueko seinaletika, bai eta pertsonen segurtasuna bermatzeko neurri guztiak SDEL RESEAUX AQUITAINE enpresaren gain dira.

Oinezkoak eta bertako biztanleak beti pasatzen ahalko dira.

520-2021 Herri Agindua 2021eko apirilaren 12koa. Dokumentua Herriko Etxean eskura daiteke, aitzinetik Komunikazio Zerbitzuari mezu batez eskatuz:

Navigation de l’article