Gas lotura sortzea Merkatu Zahar eraikinean – Merkatuko karrika

2020ko ekainaren 29tik uztailaren 10era, Merkatu Zahar eraikinerako gas lotura sortzeko lanak eginen dira Merkatuko karrikan.

COREBA enpresak Gaztelu Zahar karrika hets dezake (Merkatuko karrika eta Jaizkibel karrikaren arteko zatia) ekainaren 30etik uztailaren 3ra. Desbideratzeak antolatuko dira.

Lanak aitzinatu ahala, bide murriztuko zirkulazioa ezarriko da.

Ezinen da lanen ondoan aparkatu eta gehienezko abiadura 30 km/h izanen da.

Oinezkoak eta bertako biztanleak beti pasatzen ahalko dira, tren geltokira eta saltokietara beti hurbiltzen ahalko da.

478-2020 Herri Agindua 2020ko ekainaren 23koa. Dokumentua Herriko Etxean eskura daiteke, aitzinetik Komunikazio Zerbitzuari mezu batez eskatuz:

 

Navigation de l’article