Magnolia etorbidearen estaldura

2020ko ekainaren 11tik 19ra, estaldura lanak eginen dira Magnolia etorbidean.

EUROVIA enpresak Magnolia etorbidea karrika behin-behinean hets dezake lanek iraun bitartean. Desbideratzeak antolatuko dira.

Lanak aitzinatu ahala, bide murriztuko zirkulazioa ezarriko da.

Lanen ondoan ezinen da aparkatu eta gehienezko abiadura 10 km/h izanen da.

Oinezkoak eta bertako biztanleak beti pasatzen ahalko dira.

418-2020 Herri Agindua 2020ko ekainaren 10koa. Dokumentua Herriko Etxean eskura daiteke, aitzinetik Komunikazio Zerbitzuari mezu batez eskatuz:

Navigation de l’article