SNCF geltokiaren ataria eta De Gaulle Jeneralaren etorbidea antolatzea

2020ko ekainaren 17tik urriaren 15era, SNCF geltokiaren ataria eta De Gaulle Jeneralaren etorbidea berrantolatzeko lanak eginen dira.

Lanen beharren arabera, semaforoen bidezko aldizkako zirkulazioa ezar daiteke galtzada erdian.

Ezinen da lanen ondoan aparkatu eta gehienezko abiadura 30 km/h izanen da.

Oinezkoak eta bertako biztanleak beti pasatzen ahalko dira, tren geltokira eta saltokietara beti hurbiltzen ahalko da.

446-2020 Herri Agindua 2020ko ekainaren 17koa. Dokumentua Herriko Etxean eskura daiteke, aitzinetik Komunikazio Zerbitzuari mezu batez eskatuz:

Navigation de l’article