Telekomunikazio sare baten sortzea – Antziolako bidea

2020ko ekainaren 15etik 24ra, telekomunikazio sare baten sortzeko lanak eginen dira Antziolako bidean.

Lanak aitzinatu ahala, semaforoen bidezko aldizkako zirkulazioa ezarriko da galtzada erdian.

Lanen ondoan ezinen da aparkatu eta gehienezko abiadura 30 km/h izanen da.

Oinezkoak eta bertako biztanleak beti pasatzen ahalko dira.

417-2020 Herri Agindua 2020ko ekainaren 10koa. Dokumentua Herriko Etxean eskura daiteke, aitzinetik Komunikazio Zerbitzuari mezu batez eskatuz:

Navigation de l’article