Tenis Klubaren hesiaren konpontzea – Elizazilio karrika

2020ko ekainaren 17tik 26ra, Tenis Klubaren hesiaren konpontze lanak eginen dira Elizazilio karrikan.

Lanek iraun bitartean, ezingo da aparkatu Aihentxuri karrikaren eta Elizazilio karrikako 4. zenbakiaren arteko eremuan.

Oinezkoak eta bertako biztanleak beti pasatzen ahalko dira.

431-2020 Herri Agindua 2020ko ekainaren 16koa. Dokumentua Herriko Etxean eskura daiteke, aitzinetik Komunikazio Zerbitzuari mezu batez eskatuz:

 

Navigation de l’article