Zuntz optikoaren tiratzea ezartzeko lanak telekomunikazio ganbaretan – Eremu publikoa

2021eko apirilaren 14tik maiatzaren 14ra, EC FIBRE enpresak eremu publikoa erabiltzeko baimena du, zuntz optikoaren tiratzea ezartzeko lanak egiteko, Enperadore etorbidean, Orio karrikan, Lizardi etorbidean, Guynemer karrikan, Sopite karrikan, Dongoxenia karrikan, Mentaberri karrikan eta D658 errepidean kokaturiko telekomunikazio ganbaretan.

Enpresak materialak metatzeko baimena du lehenago aipatutako karriketan, lanek iraun bitartean.

Lanen beharren arabera, bide murriztuko zirkulazioa ezar daiteke. Ezinen da lanen ondoan aparkatu eta gehienezko abiadura 30 km/h izanen da.

Aurre-seinaletika, eguneko eta gaueko seinaletika, bai eta pertsonen segurtasuna bermatzeko neurri guztiak EC FIBRE enpresaren gain dira.

Oinezkoak eta bertako biztanleak beti pasatzen ahalko dira.

460-2021 Herri Agindua 2021eko apirilaren 6koa. Dokumentua Herriko Etxean eskura daiteke, aitzinetik Komunikazio Zerbitzuari mezu batez eskatuz:

Navigation de l’article