ITSAS ETORBIDEAN ELIKAGAIAK SALTZEKO «HONDARTZAKO ETXOLEN» USTIAPENA

1 – KOLEKTIBITATEAREN IZENA

HENDAIAKO Herriko Etxea – Zerbitzuen Zuzendariordetza Nagusia – Herriko Etxea – Errepublika plaza – 60150 PK – 64701 HENDAIA Cedex –

 2 – EMAKIDAREN XEDEA ETA EZAUGARRIAK:

Jabari publikoa Aldi Mugatu batean Erabiltzeko Baimena (AMEB-A.O.T), Itsas Etorbidean -64700 HENDAIAN, sasoiko kokapenetan elikagaiak saltzeko etxolak ustiatzeko baimena epe laburrerako eta ezezta litekeelarik emanez.

3 – EMATE BIDEA:

Herriaren jabari publikoa aldi mugatu batean erabiltzeko baimena bururatu aitzineko hautatze prozeduraz, Pertsona Publikoen Jabetzaren Kode Nagusiaren L.2122-1-1 artikuluaren 1. paragrafoari jarraikiz.
Ez da, ez merkatu publikoa ez eta zerbitzu publikoaren eskuordetza ere.

4- BALDINTZEN AGIRIA ESKURATZEA

Baldintzen agiria urririk emanen zaie interesa duten hautagai guztiei, goian aipatu helbidera e-mezu batez eskatuz gero.
Herriko Etxean eskura liteke ere (Administrazio Nagusiaren eta Araudiaren Zuzendaritza).

5 – HAUTAGAITZA DOSIERRAK AURKEZTEKO BIDEAK

Hautagaitza dosierrak Administrazio Nagusiaren eta Araudiaren Zuendaritzari igorri behar zaizkio, baldintzen agiriak ezarri baldintzetan.

6 – HAUTAGAITZA DOSIERRAK AURKEZTEKO AZKEN DATA:

2021eko azaroaren 26, ostiralean –17:00etan.

 7- ARGITARATZERA IGORTZEKO DATA:

2021eko urriaren 26, asteartea.

8 – Baldintzen agiria

Baldintzen agiria – «Hondartza etxolen» ustiapena – 2021etik 2026 arteko sasoiak