Kirol ekitaldiak

Hendaian, hainbat kirol ekitaldi antolatzen dituzte Herriak eta Udal Kirol Bulegoak

LASTERKETAK

«HIRI BESTA» LAsterketa

HIRI BESTA oinezko lasterketan 5 edo 10km korrituz irekitzen da Hendaiako Euskal Besta. Kirol Zerbitzuak eta Udal Kirol Bulegoak antolatzen dute.

Izen emateak lasterketaren eguna arte egin daiteke, oraindik lekuak geratzen badira.

Abiatzea – 19:00 – eta heltzea Errepublika plazan eginen dira.

Izen ematea: lasterketa baino hilabete lehenagotik

Zure izen emate fitxa telekarga eta Herriko Etxearen Kirol Zerbitzuan eman ezazu

edo webgune honetan: www.pb-organisation.com (leiho berria)

RAID TXINGUDI

Urtero, Udal Kirol Bulegoak Raid Txingudi izeneko korrikaldi luzea antolatzen du, hiru proba hauekin: oinezko lasterketa, bizikletakoa eta kanoakoa eta haurrentzako lasterketa.

2019: maiatzaren 11n

TXINGUDI KORRIKA

Irungo eta Hondarribiko Bidasoa Atletiko Taldea eta Hendaiako Urpean Subaquatique Club, Bidasoa-Txingudi Mugazgaindiko Partzuergoaren eta Hendaiako Herriko Etxearen parte hartzearekin batera, urtero antolatzen dute Txingudi Korrika oinezko lasterketa.10 km luze den lasterketa hori Hendaiako Bidasoa zabaltzatik abiatzen da, Irungo Kolon pasealekua ibiltzen du eta Hondarribiko Hondartza kiroldegira heltzen da. Urriko lehen larunbatean egiten da eta Bidasoaren bi aldeetako korrikalari anitz biltzen ditu.

Hendaiako herri lasterketa

Eguberritako lasterketa; lasterketa  Kirol Zerbitzuaren eta Udal Kirol Bulegoaren artean antolatu da abenduaren bukaeran, larunbatarekin.

PiLOTa

BELTZENIA TRINKETE PALA TXAPELKETA

Beltzenia Trinkete pala txapelketa maiatzetik abuztu bitartean jokatzen da.

Trinketean jokatzeko tarteak erreserbatu ohi zituztenek telefonoz dei ditzatela, otoi, Xabi ZAMORA: telefonoa +33 (0)6 47 06 06 99  edo Jean-François ARAMBURU: telefonoa +33 (0)6 71 27 76 05 2018-2019 plangintza berria ezagutzeko.