Gazte Informazio Bulegoa

Hendaiako Gazte Informazio Bulegoa 90eko hamarkadaren lehen urteetan sortu zen; Gazteria eta Kirol Ministerioaren labela duen harrera eta informazio udal zerbitzua da. Zerbitzu publikoa ematen du gazte Informaziorako Europar Gutunaren arabera eta gutun horrek bermatzen du harreraren kalitatea «Ematen den informazioa baliagarria, osoa, alderdikeriarik gabea, zehatza, eguneratua eta urririkakoa da», « … Publikoari anonimotasun osoz eta sekretu profesionala bete-betean gordez ematen zaio aholkua».

BIJ eurodeskHendaiako Gazte Informazio Bulegoak honako label hauek ditu: Point Cyb, Eurodesk, Europe Direct. GIBean, informazio bat xerkatzeko, nornahik eskura dezake dokumentazioa autonomoki, kontsulta librean. Horren egiteko, eskura du «Gazteentzako Informazio eta Dokumentazio Zentroaren (CIDJ) gida» (gaika eta gako hitzen arabera sailkaturik dira CIDJ fitxak) non nazio mailako edo eskualde edo toki mailako informazioa kontsulta daiteke.

GIBaren lantaldeak hartuko zaitu, laguntza eskainiko dizu eta publikoari hainbat zerbitzu proposatzen dio ere.

  Gazte Informazioaren Gutuna telekarga pdfez – Frantsesez (Leiho berria) (pdf - 110,85 KB - nouvelle fenêtre)

ORDUTEGIA

  • astelehena: 9:30etik 12:30era eta 14:30etik 18:30era
  • astearta: 9:30etik 12:30era eta 14:30etik 18:30era
  • asteazkena: 9:30etik 12:30era eta 14:30etik 18:30era
  • osteguna: 9:30etik 12:30era eta 14:30etik 18:30era
  • ostirala: 9:30etik 12:30era eta 14:30etik 18:30era
  • larunbata: 9:30etik 12:30era