Hendaia Euskal Herrian

Hendaia Ipar nola Hego Euskal Herriaren erdi-erdian dugu

«Euskal Herria» Frantzia aldean den Euskal Herria (3 probintzia) eta Espainia aldean dena (4 euskal probintzia) da.

Ipar euskal herria

Ipar Euskal Herri edo Iparraldeak ia 300 000 biztanle ditu, 158 herri eta 2992 km²

Honako probintzia hauek ditu:

Lapurdi

41 herri, 245 000 bizt., hiriburua: Baiona
Hendaia Lapurdin dago,  Iparraldeko 3 probintzietako batean alegia.
Hendaia laugarren hiria da biztanle kopuruei dagokienean, Baiona (46 191 biztanle), Angelu (39 432 biztanle) eta Biarritz (25 994 biztanle) aitzinetik dituelarik (iturria INSEE 2012).

Nafarroa beherea

76 herri, 31 000 biztanle, hiriburua: Donibane Garazi

Zuberoa

42 herri, 16 000 bizt., hiriburua: Maule

Hego euskal herria

Espainia aldean dagoen Euskal Herria (Hegoaldea) lau probintziaz da osaturik:

Bizkaia

1 216 671  biztanle; hiriburua Bilbo

Gipuzkoa

710 600 bizt., hiriburua Donostia

Araba

279 702 biztanle; hiriburua, Gasteiz

Nafarroa

528 837 biztanle; hiriburua, Iruñea

Hego Euskal Herriko erkidegoak

Espainia aldeko 4 probintzia horiek 2 autonomia erkidegotan banaturik dira:

  • Euskadiko Autonomia Erkidegoa (Bizkaia, Gipuzkoa eta Araba)
  • Nafarroako Foru Komunitatea