Telefonozko nola zuzeneko harrerek, egoki orientaturik eta informaturik izateko aukera ematen die erabiltzaileei administrazioarekin dituzten egiteko orotan.
Prozedura zenbaitetarako, erabiltzaileak herriko etxera etorri behar dira, bereziki nazio txartel eta pasaporte biometrikoen kasuan.
Argibideak
Harrera Zerbitzua
Herriko etxea: etxe beherea
Zabalik astelehenetik ostiralera, 8etatik 11k eta 30era eta 13ak eta 30etik 17etara
Telefonoa: +33 (0)5 59 48 23 23
E-helbidea:
PASAPORTEA – NORTASUN TXARTEL NAZIONALA
2017ko martxoaren 20az geroztik, frantziar pasaporte edo nazio mailako nortasun txartel bat nahi duenak (lehenengo eskaria edo berritzea) Hendaiako herriko etxean egin ditzake urraspideak, zeinahi herritan bizi delarik ere.
Zure aitzineskaria hemen egin dezakezu: ant.gouv.fr (lehio berria)
Zure nazio mailako nortasun txartela berritzeari ekin aitzin, noiz eman zizuten ikus ezazu, zeren 2014ko urtarrilaren lehenaz geroztik, dokumentu horren indarraldia 15 urtekoa baita (lehengo 10en ordez).
Adinetan diren pertsonak
Adinetan direnei 2004ko urtarrilaren 2tik 2013ko abenduaren 31ra bitarte eman nazio mailako nortasun txartel segurtatuen indarraldia automatikoki luzatuko zaie eta ez da horretarako ezer egin behar.
Adingabeak
Adingabeei eman nazio mailako nortasun txartelen indarraldiak, aldiz, 10 urtekoa izaten jarraituko du.
LURRALDETIK ATERATZEA
2017ko urtarrilaren 15az geroztik, atzerrira gurasoetako bat bederen eraman gabe doan haurrak honako hiru dokumentu hauek aurkeztu behar ditu (prozedura berriak ez dakar herriko etxean edo prefekturan egin beharreko urraspiderik):
- Adingabearen nortasun agiria, indarrean: nortasun txartela edo pasaportea + bisa, halakorik eskatuko balu helmuga zaion herrialdeak (herrialdeetako fitxak ikus honako webgune honetan: diplomatie.gouv.fr (lehio berria))
- Sinatzen duen gurasoaren indarrean edo 5 urte gabe iraungia den nortasun agiriaren fotokopia: nortasun txartela edo pasaportea
- Guraso agintea duenak sinatu inprimakia
Gehiago jakiteko: service.public.fr (lehio berria)
*Terrorismoaren aurkako Borrokari buruzko Legeak, 2016ko ekainaren 3koak, eta 2016ko azaroaren 2ko Dekretuak berriz ere ezarri dute adingabeak lurraldetik ateratzeko baimena.
Fotokopia egiaztatua
Atzerrirako dokumentuak soilik egiaztatzen dira jatorrizkoarekin oraindik.
Harrera agiria
Hemen beherean duzu Schengen zirkulazio bisa eskuratzeko egin beharreko harrera agiria egiteko eman beharreko dokumentuen zerrenda:
- Ostatu emailearen nortasun agiria (Nortasun txartela edo pasaportea)
- Ostatu emailearen bizileku frogagiria (argindar faktura, telefonokoa…)
- Diru egoera (azken 3 soldata agiriak edo zerga agiria)
- Egonaldiaren aldi zehatza
- 30 euroko zerga zigilua
- Atzerritarraren datuak: Izen-deitura, sorteguna eta sorlekua, nazionaltasuna, ostatua hartuko duenaren helbidea eta pasaporte zenbakia
Eskatzaileak zehaztu behar du ea mediku asurantza ostatu hartzaileak ala emaileak hartuko ote duten (gutxieneko kopurua: 30 000 €).
NAZIO ZERBITZUAREN ERROLDA
Izena emateko: herritarren txokoaren bidez eman zure izena ESPACE CITOYEN
Frantziar nazionaltasuna duten 16 urteko neska eta mutilek Herriko Etxeak errolda ditzan eskatu behar dute (nortasun agiria eta familia liburua ekar). Urraspide hori hamasei urte bete eta 3 hilabete gabe behar dute egin.
Erroldatze agiria baitezpadakoa da aginte publikoaren azterketa edo kontrol orotarako (CAP, BEP, Baxoa, gidabaimena…).
Erroldaturiko gaztea Nazio Zerbitzuaren Zentroak deituko du gero, Defentsa eta Herritartasun Egunean parte har dezan.
Argibideak
Paueko Nazio Zerbitzua
Telefornoa: + 33 (0)5 59 40 46 71
Webgunea : defense.gouv.fr (nouvelle fenêtre)