Lan-Eko Laguntza Zentroa

JARDUNA ETA LANPOSTUAK LAGUNTZEKO ZENTROA HENDAIA EUSKAL HERRIA

Hemen beherean laguntza zentroaren sortze testuinguruari buruzko informazioak atzemanen dituzu (2014az geroztiko urraspidea eta POCTEFA ETESS proiektua). Zer den zehazki Laguntza Zentroa, bere estatutuekin, kideak, eta azkenik, egin bidean diren haren helburu eta ekintzak, bereziki proiektu eramaileentzat.

TESTUINGURUA

Hendaiako Herriak erakutsi du, 2014. urteaz geroztik, lurraldeko eragileen eta banako pertsonen jarduna eta enplegua laguntzeko zentro bat garatu nahia, aterabide kolektiboak garatuz. Laguntza zentroaren bitartez, herriak eragileen (enpresak, kolektibitateak, gizarte eta elkartasun ekonomiaren eragileak, eta langileen sindikatuak) elkarlanaren bidez eta gizarte eta elkartasun ekonomia ereduei balioa emanez ekin nahi dio lurraldearen garapenari

ZENBAIT DATA:

  • 2014: Hendaiako Laguntza Zentroari buruzko lantaldeen abiatzea
  • 2015: Lurraldearen diagnostiko partekatua
  • 2016: POCTEFA ETESS* proiektua abian jartzea
  • 2017ko urria: 1901 legepeko elkarte bat sortzea
  • 2018ko apirila: Hendaiako enpleguaren lehen foroa, Laguntza Zentroaren gidaritzapean
  • 2019ko apirila: Hendaiako Herriko Etxeak Hendaiako Laguntza Zentro elkarteari ahala eman dio, helburu eta bitartekoen hitzarmen baten bidez, honako 3 misio hauen betetzeko: proiektu eramaileak hartu eta orientatzea, lurraldeko proiektu kolektiboen sortzea, tokiko enplegua eta ekonomia ehundura sostengatzea.
  • 2019ko ekaina: Hendaiako Laguntza Zentroak izen berria hartu du: “Lan-eko”
  • 2019ko urria: Intzura aldean coworking leku bat sortzea.
  • 2019ko azarotik 2022ko maiatzera: Mugaz gaindiko enpleguaren aldeko POCTEFA Translanekin proiektuan parte hartzea eta enplegu eta gizarteratze atalaren azkartzea.
  • 2020ko iraila: «Hirugarren lekuak gizarteratzearen zerbitzura» esperimentazioa Pôle Emploi agentziarekin eta Interstices Sud Aquitaine kooperatibarekin
  • 2021-2022: Lurraldeko elikadura misioa eta partzuergo hitzarmen baten izenpetzea Lan-ekoren eta Hendaia, Urruña eta Biriatuko herrien artean elikadura erresilientziaren alde

ZER DA LAN-EKO LAGUNTZA ZENTROA?

Laguntza zentroa proiekturen bat dutenei zuzentzen zaie, lanpostu eskatzaileei, enpresei, egiturei, elkarteei edota kolektiboei, haien jardunak edo proiektuak Hendaiako eta inguruetako lurralde garapenean eragin badezake. 

HELBURUA

Laguntza zentroaren helburua lanpostuak garatzen, atxikitzen eta sortzen laguntzea da, betiere kontuan hartuz lurraldearen ingurumena, gizartea eta ekonomia. Jarduerak sortzen, berriro abiatzen eta atxikitzen lagundu nahi du bereziki, gizartearen aldeko eta elkartasunezko ekonomian oinarrituz, lurraldeek berez duten ekonomia ahala baliatzeko aukera ederra baita ekonomia molde hori.

Lanpostu iraunkorrak, bideragarriak eta kanporaezinak sortzeko xedea du, bai eta tokiko ekonomia ehundura finkatzeko ere.

ESTATUTUAK

Laguntza zentroaren estatutuak hemen klikatuz ikus (pdf - 1,36 MB - nouvelle fenêtre)

Bere ekintzen betetzeko, eragile zenbaiten talde bat du.

Lan-Eko

Lekueder karrika, 16 – 1. Solairua eskuin – 64700 Hendaia
06 76 75 72 41
Astelehenetik ostiralera 9:00etatik 18:30era