Jostalekuak

Gure herrian hainbat jostaleku atzemanen duzu: haurrentzako jostaketak, agorespazioak, plaza libreak, skate eta bike parkeak.

Mapa interaktiboa ikus

Jolas eremuak

Haurrentzako jostatze egiturak dituzte leku horiek.

Beltzenia

Partxetegia auzoan, Txingudiko Badiari begira, bidegorriaren bazterrean, Beltzeniako Jolas tokian, adin ezberdineko txiki zein nerabeek badute non ibili:

  • Jolas-parkea txikientzat, hetsia, itzalarekin (txirristak, ziba….)
  • Skate-parkea
  • Bizikleta-parkea

Intzura

Richelieu karrikan, Intzurako ama eskolaren ondoan kokatua da:

  • Jolas-parkea txikientzat (hetsia)
  • Pilota lekua

Artagnan karrikan beste jolas eremua da.

IRANDATZ

Irandatz karrikan (igerilekuaren ondoan) , jolas toki hetsia eta arbolatsua

  • Jolas-parkea txikientzat (txirristak, jauzi tokiak…)
  • Saski baloi zelai txiki bat

AGORESPAZIOAK

Agorespazioa hainbat hornidura duen espazioa da: saskibaloiko saskia, futboleko ateak…

Orio auzoan

Pausoa karrikan. 2018an berriztua zen

Lizardi auzoan

Fourquet karrikan (ama-eskola eta lehen mailako eskolen artean).  Il est adapté pour les jeux de ballon (basket..)

Hondarza auzoan

Elizazilio karrikan (tenis parkearen ondoan).

Irandatz karrikan

Irandatzeko agorezpazioa

SKATE eta BIZIKLETA PARKEAK

Partxitegia auzoan: B. Lizarazu futbol zelaiaren ondoan, haurrek eta nerabeek, skatean eta bizikletan  ibiltzeko parkeak (mendiko bizikletan eta jauziak egiteko tokia)

Intzurako parkean: Richelieu karrikan, Badiako bidean, skate egiteko tokia

PLAZA LIBREAK

Pilotan eta beste kirol ezberdinetan aritzeko plaza

  • Gaztelu Zahar, Gaztelu zahar etorbidea – Hiri barnea
  • Intzura auzoan, Richelieu karrika
  • Orio auzoan, Gaztainalde karrika (etxebizitza sozialen artean)

BIDASOA ZABALGUNEA

Txingudiko badiatik hurbil-hurbil, Florida karrikan; zabal-zabala izanik, skatelari eta txirrindulari berrientzat lehen saioak egiteko leku ederra da!

Leku horren ikusmirak mirets itzazu