Euskoa

Hendaiako Herriko Etxea Euskal Moneta elkarteko kide da 2017ko azaroaren 10az geroztik eta zerbitzuak eusko monetaz ordain ditzakezu.

EUSKAL MONETA

Hendaiako Herriko Etxea Euskal Moneta elkarteko kide da 2017ko azaroaren 10az geroztik eta Hendaiako zenbait saltokitan ere euskotan ordain liteke.

Tokiko moneta osagarria da Euskoa eta euskal ekonomia berriz bertaratzeko eta biziberritzeko tresna izateaz gain, bada ere elkartasunezko ekonomiarantz eta garapen iraunkorrerantz joateko jokamoldeak aldatzeko baliabidea.

Tokiko eros ahalmenaren zati bat hurbileko saltoki eta zerbitzuetara, lurraldeko ekoizle eta elkarteetara bideratzeko xedea du.

HERRIA ETA EUSKOA

2018ko uztailaren lehenaz geroztik, hendaiar familiek euskotan ordain ditzakete eskola jantokia, eskolaldi inguruko harrerak eta eskolaz kanpoko aisialdi harrerak. Ordainketa eusko txarteletan egiten da Herriko Etxean zuzenean.

2018ko ekainaren 27ko deliberamendu batez, Herri Kontseiluak baimena eman dio, gainera, auzapez jaunari, EUSKAL MONETA elkartearekin 2017ko azaroaren 10eko hitzarmenaren gainean gehigarri bat sina dezan, hala nahi duten Herriaren hartzedunek euskotan jaso dezaten Herriaren ordainketa (hornitzaileak, elkarteak…). Gehigarri hori gauzatzeko, hartzedunen, Diruzaintza Publikoaren eta Herriaren arteko prozedura bereziak behar direnez, oraingoz ezin du Herriak bere zorrak euskotan ordaindu.

Argibideak

Euskal moneta
Webgunea: www.euskalmoneta.org (leiho berria)
Frantziskotarren karrika 20 – 64100 Baiona
Telefonoa +33 (0)5 33 47 54 11
E-helbidea: