Udal Kirol Bulegoa – UKB-OMS

Hendaiako Herriko Etxea Udal Kirol Bulegoarekin batera aritzen da Hendaiako kirol ekitaldiak antolatzen.

Elkarteak, kirol elkarte ez direnak ere, UKBko kide izan litezke.

Argibideak – Erreserbak

Udal Kirol Bulegoa – Hendaiako Herriko Etxea – 60150 PK – 64701 Hendaia Cedex

J.-F. ARAMBURU : téléphone +33 (0)6 71 27 76 05 ou courriel : 

Zerbitzuak

Udal kirol Bulegoak zenbait zerbitzu eskaintzen die, lehentasunez kirol elkarteei, baina baita kultura elkarteei ere 

Tonbola

Udal Kirol Bulegoak urtero antolatzen du, Hendaiako Crédit Mutuel bankuarekin batera, Hendaiako elkarte ororen aldeko tonbola bat.

Elkarteek 10 txarteleko multzo bat euro batean erosten dute eta txartel bakoitza euro batean saltzen; hartara, 9 € irabazten dituzte saltzen duten txartel multzo bakoitzeko.

2021: Herri Kirol Elkargoa/Crédit Mutuel zozketa: 20 000 txartel baino gehiago salduak.

Ibilgailuen mailegua

Udal Kirol Bulegoak elkarteen esku uzten ditu ibilgailuak batez ere kirol elkarteak lehiaketetara joan daitezen.

JOËLETTE kadiraren mailegua

Udal Kirol Bulegoak elkarteen esku uzten du joëlette kadira bat, elbarritu jendeei lasterketa batean edo bestelako jardun batean parte hartzeko aukera emateko.

Ondarraitz Klub egoitza

Udal Kirol Bulegoak elkarte guztien esku uzten du Ondarraitz klub egoitza beren bilkurak, zintzur bustitzeak, otorduak, jende harrerak eta abar egiteko. E-postaz edo posta arruntaz eskaria eginez erreserbatu behar da.

Araudia – Engaiamendua:

Erreserba onartu ondoren, araudia bete, sinatu eta itzuli behar da e-postaz edo posta arruntaz, hona:
Bete eta sinaturik itzuli behar den araudia telekarga – frantsesez (leiho berria) (pdf - 704,08 KB - nouvelle fenêtre)