Autokarabanak

Udan, maiatzaren 1etik urriaren 31ra, turisten kopuru handiaren ondorioz, autokarabanak eta neurri handiko ibilgailuak (2 m zabal edo 3,5 tona baino gehiago) debekatuak dira Itsas etorbideko, Txingudiko Badiako eta inguruko aparkalekuetan.

Araudia

Araudia ikus (leiho berria)

Autokarabanen aparkalekua

 Esku orria ikus (leiho berria)

Harrera

Aparkalekua eta zerbitzugunea Ansoenia karrikan kokatuak dira (Hondartza aldeko tren geltokiaren parean), 23 ibilgailu aparkatzeko tokiarekin.

Kostua

Aparkatzea 24 orenetarako da (gehienez 3 egun), banku txartelaz ordaindu behar den 10 euroko prezio batez; sarbide batek (xeila elektrikoa) zure heltzeko tenorea erregistratzen du eta aterabide batek (xeila elektrikoa) jasoko du zure banku txarteletik egonlekuan pasa duzun denborari dagokion kopurua, 24 orenka zenbaturik.

Zerbitzu gunea

Aparkalekuaren ondoan, (Ansoenia karrikan), 2 ibilgailu aparka daitezke ondoko zerbitzuak erabiltzeko:

  • Ur zikinen husteko tokia : dohainik
  • Ura edangarria hartzeko (2  banagailu): 2€ / 10 minuturako
  • Elektrizitatea hartzeko (2 banagailu): 2€ /  oren 1 kargatzeko

Kontrola

Herriko aparkatze zerbitzua arduratzen da araudia errespetarazteaz (erabakia)