Aparkatze ondorengo prezio finkoa

Zer da aparkatze ondorengo prezio finkoa?

Aparkatze ondorengo prezio finkoa lehen (2018 baino lehen) isuna deitu ohi genuenaren ordezkoa da.

Ordaingailuan ez baduzu behar adina ordaindu, leku publikoen zaintzaileak zure autoaren haizetakoanl «aparkatze ondorengo prezio finkoa (AOP-FPS)» deitu papera jar diezaizuke (ez da sistematikoa) eta ordaindu beharko duzu:

  • Edo ordaingailuan
  • Edo ANTAI agentziak igorri ordain eskaria hartzen duzunean

Hendaiako Herriko Etxeak aparkatze ondorengo prezio finko hori ordaingailuan ordain dezazun gomendatzen dizu, batez ere zona gorrian bazara.

Aparkatze ondorengo prezio finkoaren kostua

  • Zona gorrian: 25 € (30 € izan ordez) paperean ageri den ordutik 24 oreneko epean ordainduz gero. 24 oren pasa ondoren: 30 €
  • Zona urdina: 17 € (ez da murrizketarik)

Aparkatze ondorengo prezio finkoaren ordainketa

ORdaingailuan

Aparkatze ondorengo prezio finkoaren oharra sortu denetik 4 eguneko epean herriko zeinahi ordaingalutan ordain dezakezu zuzenean (banku txartela edo Whoosh aplikazioa).

Aparkatze ondorengo prezio finkotik kenduko zaizu ordaingailuan jadanik ordaindurik zenuen kopurua.

Ordaintzeko gutuna jasotzean

Bestela, aparkatze ondorengo prezio finkoaren ordaintzeko gutuna helduko zaizu Arau hausteen Tratamendu Automatizaturako Nazio mailako Agentziak (ANTAI) igorririk.

WHOOSH aplikazioaz

Woosh aplikazioaz gehiago jakiteko